Cabredo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cabredo

 Nafarroa

Cabredoko armarria

Izen ofiziala Cabredo
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Vianaldea
Alkatea Aránzazu Fernández Cayetano
(La Antanilla)
Herritarra cabredoar
Koordenatuak 42°38′1″N 2°24′3″W / 42.63361°N 2.40083°W / 42.63361; -2.40083Koordenatuak: 42°38′1″N 2°24′3″W / 42.63361°N 2.40083°W / 42.63361; -2.40083

Cabredomapa.PNG

Eremua 11,93 km2
Distantzia 82 km Iruñera
Posta kodea 31227
Biztanleria 103 bizt (2009)
Dentsitatea 8,63 bizt/km²
www.cabredo.org http://www.cabredo.org www.cabredo.org

Cabredo Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 103 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 82 kilometrora dago.

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Kabredo eta Ahuntzegi proposatu ziren herriaren euskal izentzat. Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Cabredo izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.[1]

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa mendebaldeko muturrean kokatzen da, NA-7200 errepidean, Santsol-Cabredo norabidean.

Cabredok Genevilla eta Arabako probintziarekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean, Arabarekin mendebaldean, eta Marañon eta Aguilar Kodeskoarekin hegoaldean.

[aldatu] Demografia

Cabredoko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
342 370 367 394 421 364 377 338 209 172 143 117 97

2008ko erroldaren arabera, bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,81a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

2003an bezala, 2007an Cabredoko alkatetzat PSN alderdiko Angel Jesús Sancho Martinez atera zen; herri txiki honetako zinegotzi bakarra izan zen. Boto baliogabeak 19 izan ziren (emandako guztien %22,62), eta boto zuriak 33 (botoen %50,77). Abstentzioa, berriz, %16,00 izan zen.

2011n, ordea, launa kideko bi zerrenda aurkeztu ziren. Udalbatzan La Antanilla talde independenteko 4 zinegotzi daude (orduz geroztik herriko alkatea den Aránzazu Fernández Cayetano barne), eta UPNko bakarra.

[aldatu] Udaletxea

Cabredoko udaletxeko idazkaria, Aguilar Kodeskoa, Aras, Genevilla, Lapoblacion eta Marañongo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Simeon kalea, 26

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Ángel Jesús Sancho Martínez PSN
2007-2011 Ángel Jesús Sancho Martínez PSN
2011- Aránzazu Fernández Cayetano La Antanilla, indep.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Cabredo herriko jaiak, iraileko hirugarren asteburuan ospatzen dira Simeon eta Ursula santuen omenez. Antolaturiko ekitaldien artean, meza nagusia eta herri afaria dira garrantzitsuenak. Irailaren 8an, beste herri bazkari bat antolatzen da, Carrascalgo Ama Birjinaren egunean. San Joanen aurreko igandean, cabredotarrak Azueloko San Simeon baselizarako erromeria antolatzen dute. Bide zaharretik muinoaren tontorrean dagoen baselizara igo ondoren, Azueloko biztanleekin bat egin eta elkarrekin askaltzen dute.

Urteko gainontzeko jaiegunen artean, uztailaren 25eko herriko patroia den Donejakueren omenezko jaia eta gabonetako Olentzero nabarmentzen dira.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

[aldatu] Pertsonaia ospetsuak

  • Simeon Labrador Deuna: Santua
  • Baltasar Jaime Martínez de Compañón (1735-1797), apezpikua Peru eta Kolonbian.

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cabredo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,42k zekien euskaraz hitz egiten.

[aldatu] Zerbitzuak

Cabredo "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Nafarroako Udal Izendegia, 155. araua», Plazaberri, 72. zenbakia, 2009.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak