Artazu

Koordenatuak: 42°41′02″N 1°50′23″W / 42.68398105°N 1.83985039°W / 42.68398105; -1.83985039
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artazu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Artazuko bandera
Bandera

Artazuko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarrerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Artazu
AlkateaJavier Albizu Sanz
(Elibidea, indep.)
Posta kodea31109
INE kodea31039
Herritarraartazuar
Geografia
Koordenatuak42°41′02″N 1°50′23″W / 42.68398105°N 1.83985039°W / 42.68398105; -1.83985039
Azalera6,03 km²
Garaiera437 metro
Distantzia29 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria116 (2023:  3)
alt_left 55 (%47,4)(2019) (%52,6) 61 alt_right
Dentsitatea19,9 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,86
Ugalkortasuna[1]‰ 80
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 11,49 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 12,10 (2018: %3,77)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.artazu.es/


Artazu[3] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 29 kilometrora eta Garestik 4 kilometrora dago.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Lizarrako merindadearen ekialdeko muturrean.

Artazuk Garesekin eta Girgillaorekin egiten du muga iparraldean, Garesekin ekialdean, Mañerurekin eta Girgillaorekin mendebaldean, eta Mañerurekin eta Garesekin hegoaldean.

Demografia

Artazuko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,67 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Alkateak

2007-2011 Eva Bengoetxea urra Elibidea
2011-2015 Javier Albizu Sanz Elibidea

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Artazuko alkatea Elibidea herri ekimenekoa izan da. 2007an Eva Maria Bengoetxea Urra aukeratu zuten eta taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien %2,63) eta boto zuriak lau izan ziren (%5,41). Abstentzioa %26,92koa izan zen.

Artazuko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Eva Maria Bengoetxea Urra (AE) 54 Bai
Maria Begoña Uharte Irurtzun (AE) 43 Bai
Jose Luis Ruiz Argiñano (AE) 41 Bai
Juan Valdez Sanchez (AE) 32 Bai
Maria Rosario Etxetxipia Senosiain (AE) 29 Bai

2011n egoera bera (Elibidea zerrenda bakarra) izan zen, baina alkate Javier Albizu Sanz hautatu zuten.

Udaletxea

Artazuko udaletxeko alkatea, Girgillao, Mañeru eta Ziraukiko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Iparreko kalea, 2

Kultura

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Artazu eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,74k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

Artazuko herriko-jaiak, abuztuaren 15etik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira. Horrez gain, urtean zehar San Miguel irailaren 29an eta Ardoaren eta Lurraren eguna irailaren 10ean ospatzen dira.

Zerbitzuak

Garesen egoitza nagusia duen "Izarbeidarko Mankomunitatea" zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak emateaz arduratzen da Artazun eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenak

Artazuko parrokia San Migel Arkanjeluaren omenez eraiki zen. Jatorriz, eraikuntza gotikoa zen, baina XVIII. mendean zaharberritze luze baten ondorioz, ezaugarri neoklasikoko ezaugarriak nagusitu ziren, elizak gaur egun duen itxura hartuz.

Eraikinak, gurutze latindarraren oinarria dauka, aurrealde laukizuzenarekin. Elizaren kanpoaldean, eraikuntza fase ezberdinak nabarmentzen dira, sarrera ateak esaterako, erdi puntuko arku pizkundetarra dauka. Sakristian, San Miguel aingeruaren XVI. mendeko irudi bat dago, kaliz batzuk, eta zilarrezko gurutze neoklasiko bat.

Bestalde, Sorakoitzeranzko norabidean eta Artazutik ordu laurden batera, Gurutze Santuaren baseliza kokatzen da. Eraikina XVI. mendekoa den arren, XIX. mende eta XX. mendean zehar, birmoldatua izan zen.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artazu Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa