Zabaltza (Etxauribar)
- Artikulu hau Etxauribarreko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Zabaltza.
|
Zabaltza |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Zabalza <> Zabaltza[1] | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Etxauribar |
||
| Alkatea | Marina Mejías Jiménez (AIZ) |
||
| Herritarra | zabaltzatar | ||
| Koordenatuak | 42°47′0″N 1°48′0″W / 42.78333°N 1.8°WKoordenatuak: 42°47′0″N 1°48′0″W / 42.78333°N 1.8°W | ||
|
[[Fitxategi:|300px]] |
|||
| Eremua | 14,15 km2 | ||
| Garaiera | 501 m | ||
| Distantzia | 16 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31174 |
||
| Biztanleria | 242 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 17,1 bizt/km² | ||
Zabaltza Nafarroako udalerria da, Etxauribarrean kokatua. Iruñeko merindadeko herri honek 242 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan. Nafarroako hiriburutik 16 kilometrora dago.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñerritik hegoaldera. Zabaltzak Ziritza eta Etxaurirekin egiten du muga iparraldean, Zizur Zendearekin ekialdean, eta Etxarri eta Bidaurretarekin mendebaldean, eta Beraskoain eta Garesekin hegoaldean.
Zabaltza honako kontzejuek osatzen dute: Arraitza, Ubani eta Zabaltza.
[aldatu] Historia
Zabaltza udalerria XIX. mendeko erreformen ondorioz sortu zen. 1846. urterarte Zabaltza Etxauriko ibarreko kontzeju guztiekin batera Etxauribarraren zati ziren. 1846ko birmoldaketaren ostean, ibarraren batasun administratiboa apurtu eta kontzejuak udalerri independiente bihurtu ziren. Zabaltza eta Ubaniko kontzejuek, Zabaltza udalerria osatu zuten; lehen kontzejuaren izena mantendu zen, Ubanik baino biztanle eta garrantzia handiagoa zeukala.
1938ean Zabaltzak Arraitza udalerria anexionatu zuen. Udalerriaren izena Zabaltza izaten jarraitu zuen arren, udaletxea Arraitzan kokatu zen.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 235 | 214 | 236 | 217 | 191 | 399 | 389 | 351 | 206 | 152 | 140 | 157 | 188 |
1940ko erroldatik aurrera Arraitzako udalerriaren biztanleria gehitu da, Zabaltzak anexionatu egin zuelako.
[aldatu] Etorkinak
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,50a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
[aldatu] Ekonomia
Zabaltzako Arraitza kontzejuaren mugetan, Erreniega mendizerran, Nafarroako gobernuak eraikitako "Hiriberri" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,80 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Pamplonesa autobus konpainiak Zabaltza Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Beraskoain - Arraitza - Zabaltza - Baternain - Zizur Nagusia eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
Azken agintaldietan Zabaltzako alkatea Agrupación Independiente Zabalza (AIZ) taldeko kideen artean aukeratu da. 2007an Alfredo Izko Rezusta hautatu zuten eta taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien %1,63) eta boto zuriak bost izan ziren (%4,13). Abstentzioa %28,07koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Francisco Jesus Erripodas Uritz (AIZ) | 73 | Bai |
| Alfredo Izko Rezusta (AIZ) | 59 | Bai |
| Maria Aranzazu Arbizu Irunberri (AIZ) | 50 | Bai |
| Rosa Teresa San Martin Rezusta (AIZ) | 46 | Bai |
| Emilio Itzu Aizkorbe (AIZ) | 38 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere AIZ izan zen garailea (6 zinegotzi) eta Marina Mejías Jiménez aukeratu zuten alkate. Urte horretan NaBai 2011ko zerrenda ere (zinegotzi bat) aurkeztu zen[2].
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Kontzejuko Plaza, 1 (Arraiza kontzejua)
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Alfredo Izko Rezusta | AIZ |
| 2011-2015 | Marina Mejías Jiménez | AIZ |
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Zabaltza eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %12,42k zekien euskaraz hitzegiten.
2009ko urtarriletik Zabaltza udalerriaren izen ofiziala Zabalza <> Zabaltza da[3].
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Zabaltzako Andre Mariaren jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Zabaltzari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Zabaltzako Arraitza kontzejuaren ikuspegia Google Street View-n.
|
|||||||