Ultzama

Koordenatuak: 43°00′00″N 1°40′41″W / 43°N 1.6780555555556°W / 43; -1.6780555555556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroa Garaiko ibar eta udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ultzama (argipena)».
Ultzama
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ultzamako bandera
Bandera

Ultzamako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaUltzamaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ultzama
AlkateaArantxa Martínez Urionabarrenetxea,
(EH Bildu)
Posta kodea31797 - 31799
INE kodea31236
Herritarraultzamar
Geografia
Koordenatuak43°00′00″N 1°40′41″W / 43°N 1.6780555555556°W / 43; -1.6780555555556
Azalera96,57 km²
Garaiera542 metro
Demografia
Biztanleria1.636 (2023:  −11)
alt_left 802 (%49)(2019) (%52) 851 alt_right
Dentsitatea16,92 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 22,17
Ugalkortasuna[1]‰ 42,86
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,87 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 6,31 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 47,60 (2018: %2,47)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.valledeultzama.es/


Ultzama[3] Nafarroa Garaiko udalerri eta ibarra da, Iruñeko merindadekoa, herrialdearen iparraldean dagoena. Hamalau herritan banaturik dago, Larraintzar da guztien burua. 96,7 kilometro karratuko eremua du eta 1.668 biztanle zituen 2014. urtean. Esnekiak (gazta eta gaztanbera) ekoizteagatik ezaguna, golf zelaia eta Orgiko hariztia ere ibarreko ikur nagusitzat ditu.

Etimologia

Koldo Mitxelenak uste zuen Ultzama toponimoa zeltako Uxamatik zetorrela. Hitz horrek lekurik altuena esan nahi du, eta esanahi hori ongi datorkio Ultzamari, zeren, Basaburuarekin batera, Nafarroako isurialde mediterraneoko ibarrik altuenak baitira. Euskal ahoskerak Uxama hori Ultzama bihurtuko zuen, Mitxelenaren ustetan, beste toki batzuetan Osma (Bizkaiko Mallabiako auzoan bezala) bihurtu zuen bitartean.

Erdi Aroan, ibarraren izena idazkietan hainbat eta hainbat eratara azaltzen zen: Iozama, Utzama, Hutzama, Ucama edo Uzama, ustezko jatorrizko Uxama eta egungo Ultzamaren arteko eratorriak izango liratekeenak. 1366ko testu batean Urçama bezala agertu zen. Honek Jose Maria Satrustegi ur hitzarekin erlazionatzera eraman zuen.

Geografia

Ingurune naturala eta klima

Udalerri mugakideak

Ultzamak mugakide ditu iparraldean Urrotz, Beintza-Labaien, Oitz, Donamaria eta Baztan; ekialdean Lantz eta Anue; hegoaldean Atetz eta Odieta; eta mendebaldean Basaburua.

Herriak

Ultzamako ikuspegia.

Herri hauek osatzen dute: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gorrontz-Olano, Gerendiain, Ilarregi, Iraizotz, Larraintzar (herriburua), Lizaso, Suarbe, Urritzola-Galain eta Zenotz.

Historia

XI. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Iozama, Utzama, Hutzama eta Ucama izenez. XII. mendean jaso zuen Ultzama haranak, Antso VII.a Azkarra Nafarroako erregearen eskutik, Lerin herriak zituen foru berez gobernatzeko baimena. Gerra askotako lekuko izan dira ultzamarrak historian zehar: XVIII. mende bukaerako Konbentzio gerra, XIX. mende hasierako Espainiako Independentzia Gerra eta XIX. mendeko Gerra karlistak[6].

Demografia

XX. mendearen lehen erdialdean populazioa 2.300 biztanleren inguruan mantendu bazuen ere (beheranzko joera txikiarekin), 1960ko hamarkadatik aurrera biztanle galera handia gertatu zen eta XXI. mendearen hasieran 1.600 biztanle inguru izatera iritsi zen. XXI. mendearen lehen hamarkadan berreskuratze txiki bat gertatu zen.

Ultzamako biztanleria

2008ko erroldan jasota dagoenez, Espainiaz kanpoko 59 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 3,67 (Nafarroako Foru Erkidegoko batez bestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

Azken urteetan Ultzamako alkate kargurako Agrupación Ultzama (AU) eskuineko taldeko Francisco Pérez Arregi aukeratu dute. 2007an Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen taldeak, eta, hortaz, gehiengo osoa udalean; beste hirurak Nafarroa Baik eskuratu zituen. Baliogabeko botoak 80 izan ziren (emandako guztien %8,46) eta 23 boto zuri izan ziren (botoen %2,66). Abstentzioa %30,49koa izan zen.

Ultzamako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Ultzama 545 6
Nafarroa Bai 298 3

2011ko udal hauteskundeetan ere AU izan zen garaile eta Pérez Arregik alkate karguari eutsi egin zion. Urte horretan AUrekin lehiatu zen zerrenda bakarra Bildu (4 zinegotzi) izan zen.

Ultzamako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Ultzama 450 5
Bildu 373 4

2015eko udal hauteskundeetan EH Bildu izan zen garaile alkatetza zuen AUri gailenduz. EH Bilduko Arantza Martinez Urionabarrenetxea hautatu zuten alkate.

Ultzamako Udala (2015)
Alderdia Botoak Zinegotziak
EH Bildu 449 5
Agrupación Ultzama 409 4

Udaletxea

Helbidea: San Pedro kalea, 8 (Larraintzar kontzejua)

Alkateen zerrenda

2007-2011 Francisco Pérez Arregi AU
2011-2015 Francisco Pérez Arregi AU
2015-2019 Arantxa Martinez Urionabarrenetxea EH Bildu

Ultzamar ospetsuak

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ultzama Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Ultzama
Alkotz | Arraitz-Orkin | Auza | Eltso | Eltzaburu | Gerendiain | Gorrontz-Olano | Ilarregi | Iraizotz | Larraintzar | Lizaso | Suarbe | Urritzola-Galain | Zenotz