Ledea: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
67. lerroa: | 67. lerroa: | ||
== Politika == |
== Politika == |
||
=== |
=== Udal hauteskundeak === |
||
[[2007]]an Ledea eta [[Irunberri]]ren arteko bide zaharraren izena hartzen duen<ref>[http://www.misescapadaspornavarra.com/150-foz-lumbier-ilunberri-liedena-puente-diablo-tren-irati-rio-irati.html Misescapadaspornavarra-com].</ref> ''[[Agrupación Electoral Independiente Aspra]]'' herri ekimeneko María Beatriz Lucía Olleta Sánchez aukeratu zuten alkate. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzeko zeuden zazpi zinegotziak lortu zituzten, gehiengo osoa. Zuriz emandako botoak 56 izan ziren (emandako boto guztien %28,57). Eta baliogabeko botoak hamar izan ziren (emandako botoen %4,85a). Abstentzioa %29,21ekoa izan zen. |
|||
{| border="1" cellpadding="5" cellspacing="0" align="center" |
{| border="1" cellpadding="5" cellspacing="0" align="center" |
||
|+'''Ledeako Udala''' |
|+'''Ledeako Udala-2007''' |
||
| '''Alderdia''' || '''Botoak''' || '''Zinegotziak''' |
| '''Alderdia''' || '''Botoak''' || '''Zinegotziak''' |
||
|- |
|- |
||
| ''' |
| '''[[Aspra (hautesle taldea)|Aspra]]''' || 140 || 7 |
||
|- |
|- |
||
|} |
|} |
||
[[2011]]n ere [[Aspra (hautesle taldea)|Aspra]] izan zen zerrenda bakarra; 122 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (Olletarentzat berriro) erdietsi zituen<ref>[http://www.berria.info/m22/emaitzak.php?herrialdea=NAFARROA&id=3839 Emaitzak] [[Berria]]n.</ref>. |
|||
=== Udaletxea === |
=== Udaletxea === |
||
* HELBIDEA: Eskolen Kalea, 2. [[2010]]eko uztailean udaletxe berria inauguratu zuten<ref>[http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2010/07/22/casa+consistorial+de+liedena.htm Nafarroako Gobernuaren webgunea].</ref>. |
|||
* HELBIDEA: Eskolen Kalea, 2 |
|||
=== Alkateak === |
=== Alkateak === |
||
115. lerroa: | 117. lerroa: | ||
== Zerbitzuak == |
== Zerbitzuak == |
||
Ledea " |
Ledea "Zangozaldeko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da. |
||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
18:24, 14 uztaila 2011ko berrikusketa
Ledea | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Liédena | ||
Alkatea | Beatriz Olleta Sánchez (Aspra, indep.) | ||
Posta kodea | 31460 | ||
INE kodea | 31155 | ||
Herritarra | ledeatar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°36′47″N 1°15′53″W / 42.61316359°N 1.26485964°W | ||
Azalera | 19,28 km² | ||
Garaiera | 432 metro | ||
Distantzia | 41 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 323 (2023: 7) | ||
Dentsitatea | 17,0 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 22,88 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 28,17 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 70 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 10,93 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 3,20 (2018: %0,84) |
Ledea[4] (Liédena gaztelaniaz) Nafarroako ekialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 335 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 41 kilometrora dago.
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa ekialdean kokatzen da, Iruñea-Jaka errepidea jarraituta. Leireko mendizerraren lehen maldak udalerrian hasten dira.
Ledeak Irunberrirekin egiten du muga iparraldean, Xabierrekin ekialdean, eta Zangozarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Ledeako klima mediterraniar-kontinental motakoa da. Urteko batez-besteko tenperaturak 12º eta 13º bitartekoak dira eta batez-besteko prezipitazioak 600mm eta 100mm bitartekoak, betiere altueraren arabera. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira, eta orokorrean udaberri eta udazkenean pilatzen dira, izan ere, udak nahiko lehorrak izaten dira. Desberdintasun termikoa nahiko nabaria da.
Basoak udalerriaren %3,9a baino ez dira, eta jatorrizko zuhaixka eta hariztiak ia erabat desagertu dira gaur egun. Nafarroako hainbat udalerritan gertatu bezala, pinu lariziar (Pinus nigra) ugari birlandatu dira XIX. mendetik aurrera.
Historia
XVIII. mendearen amaieran, lurrak landetzea nahiko zaildu zen, udalerria ibaiaren beste aldean kokatuta egoteagatik, eta zubia erdigunetik urrutiegi zegoelako. Horregaitik, herritarrek txalupan igarotzen zuten alde batetik bestera. 1847an herriak 632 errealdun eskola zeukan, bideak nahiko kaxkarrak ziren, eta uruna ekoizten zuen errota zegoen. Dena den, inguruko herriekiko komunikabideak asko hobetu ziren XIX. mendearen bigarren erdian.
XX. mendearen hasieran, porlanezko eta altzairuzko zubi berria eraiki zen Iratiko burbinbidearen etorrerakin batera. Trenbideak geltokia izan zuen urte askotan herrian bertan. 1920ko hamarkadan urun fabrika, bi eskola, olioa ekoizten zuten bi errota, eta teileria zeuden herrian. Horrez gain, irakaskuntza eta karitatea sustatzen zituen fundazio bat sortu zuten herritarrek.
Demografia
1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
660 | 677 | 711 | 817 | 803 | 757 | 701 | 622 | 459 | 379 | 338 | 338 | 318 |
2008ko erroldaren arabera, hogei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,99a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
Ondarea
- Belengo Santa María eliza, eraikin modernoa da, nahiz eta antzinako Erdi Aroko elizaren estilo gotikoko ezaugarriak izan.
- XVI. mendean eraikitako zubia.
Azpiegitura eta garraioak
La Sanguesina Veloz edo Zangoztar Azkarra izeneko autobus konpainiak Ledea Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
La Tafallesa
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
- Uztarroze - Izaba - Urzainki - Erronkari - Garde - Burgi - Esa - Xabier - Zangoza - Ledea - Irunberri - Nardoze - Ibargoiti - Elo - Noain - Cordobilla eta Iruñea
Politika
Udal hauteskundeak
2007an Ledea eta Irunberriren arteko bide zaharraren izena hartzen duen[5] Agrupación Electoral Independiente Aspra herri ekimeneko María Beatriz Lucía Olleta Sánchez aukeratu zuten alkate. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzeko zeuden zazpi zinegotziak lortu zituzten, gehiengo osoa. Zuriz emandako botoak 56 izan ziren (emandako boto guztien %28,57). Eta baliogabeko botoak hamar izan ziren (emandako botoen %4,85a). Abstentzioa %29,21ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Aspra | 140 | 7 |
2011n ere Aspra izan zen zerrenda bakarra; 122 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (Olletarentzat berriro) erdietsi zituen[6].
Udaletxea
Alkateak
1979-1983 | ||
1983-1987 | ||
1987-1991 | ||
1991-1995 | ||
1995-1999 | ||
1999-2003 | ||
2003-2007 | ||
2007-2011 | Beatriz Olleta Sánchez | Aspra |
2011-2015 | Beatriz Olleta Sánchez | Aspra |
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Ledea eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,40k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak
Herriak, uztailaren 24ean ospatzen ditu bere jaiak, eta horrez gain, Corpus Christi egunaren osteko egunean.
Maiatzaren 1ean Abeletxerako erromeria antolatzen da, bertan meza eta bazkaria eginez.
Zerbitzuak
Ledea "Zangozaldeko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ 155. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-10).
- ↑ Misescapadaspornavarra-com.
- ↑ Emaitzak Berrian.
- ↑ Nafarroako Gobernuaren webgunea.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Ledeari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herria Jakako errepidetik ikusia Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |