Leatxe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leatxe

 Nafarroa Garaia
Leatxeko bandera

Leatxeko armarria

Izen ofiziala Leache
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Alkatea José Javier Iribarren Pérez
(AEIL, indep.)
Herritarra leatxear
Koordenatuak 42°36′28″N 1°24′25″W / 42.60778°N 1.40694°W / 42.60778; -1.40694Koordenatuak: 42°36′28″N 1°24′25″W / 42.60778°N 1.40694°W / 42.60778; -1.40694

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 14,66 km2
Garaiera 589 m
Distantzia 48,4 km Iruñera
Posta kodea 31460
Biztanleria 49 bizt. (2014)
Euskaldunen % 0,00
Dentsitatea 3,34 bizt./km²

Leatxe[1] Nafarroako udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 57 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 48 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa erdialde-hegoaldean kokatzen da. Herrira heltzeko N-240 errepidea hartu behar da Iruña-Irunberriko norabidean. Behin Irunberrira iritsitakoan Oibarrera doan errepidea hartu ondoren, bertan hasten den beste errepide bat hartu behar da Leatxera iristeko.

Leatxek Ibargoitirekin egiten du muga iparraldean, Oibarrekin ekialdean, Ezporogirekin mendebaldean, eta Zarerekin hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1035. urtean Antso Gartzes III.a erregeak, bere seme Ramirori utzi zion herria. 1195ean Antso VII.a Indartsuak bestalde Jerusalengo San Juan Ospitale ordenari eman zion dohaintza moduan Leatxeren jabetza. Azken hauek, Bidaurreko Corbaran Gili eman zioten 1275ean. XIII. mendean Iratxetan hiriburu zuen Jerusalengo ordenaren hegalpe gisa aritu zen, orden hark aldi berean, gatazka izan zuen Iruñeko katedralarekin Leatxeko elizaren inguruko probisioa zela eta, eta Andorra mendia saldu zioten leatxetarrei 10.000 soldatako prezioagatik 1257. urtean.

Leireko monasterioak, herriko lur batzuk jaso zituen oinordetzan 1120a baino lehenago. 1845. urteko erreforma adminitratiboak burutu baino lehen, Leatxe, haraneko diputatuak gobernatzen zuen, herritarrek proposaturiko erregidoreekin batera. 1846an, erreforma burutu eta gero, Oibargo haranetik banatu eta Leatxek berezko udaletxea izan zuen. 1847an herriak 80 gari errobo eta urteroko 200 errealeko eskola zeukan. Herriko elizak, Jerusalengo San Juan ordenaren eskumeneko bikarioa zeukan, eta erregeak edo komendadore batek izendaturiko onuraduna, betiere, etekina zein hilabetetan lortzen zen bata edo besteak aukeratuz.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leatxeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
307 305 274 237 231 210 209 177 106 87 65 46 46

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %13,46 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leatxeko udalerriaren mugetan, Izko mendizerran, eta Ibargoiti, Ezporogi, Oibar eta Irunberri bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Izko" izeneko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,00 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andra Mariren Jasokundearen eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andra Mariren Jasokundearen eliza Leatxeko herriaren erdigunean kokatzen da. Estilo erromaniko berantiarreko eraikina da eta lau zatitan banaturiko nabe batez osaturik dago. Elizaren aurrealdea, horma-bularrez sendoturiko poligono itxurakoa da. Mendeetako zaharberritzeek eraginda, gaur egun jatorrizko eliza hartatik, portada, inguruko hormak, eta dorrearen behealdeko gunea baino ez dira kontserbatzen. Sabaia, gurutzeria bakaneko gangez estalia dago.

Eliza barruan, bataiharria, eta aldarearen mahaia nabarmentzen dira, aldarearen mahaiak, landare itxurako aipaingarridun kapitel sendoez osaturik. Erretaula nagusia, estilo erromanikokoa, XVII. mendearen lehen erdikoa dela uste da eta XX. mendean berriztu eta bermargotu zen. Erretaula lau zatitan banaturik dago, eta erliebe eta egurrezko irudiak dauzka.

Epistolaren ondoko kaperan, Gurutzatuaren XVII. mendeko egurrezko irudia dago. Ebanjelioaren ondoko kaperan, 1700. urtearen inguruko erretaula barrokoa dago, Familia Sakratuaren margolanarekin. Tamaina txikiagoan, Frantzisko Xabier, San Miguel Arkaingeruaren eta San Ferminen irudiak daude.

Baselizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaz gain, Leatxen Magdalena Andra Mariren baseliza dago.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Agrupación Independiente de Leache (AIL) izenpean aurkeztutako Jesus Maria Aiesa Aristu atera zen alkate; hautagai eta, beraz, zinegotzi bakarra izan zen. Ez zen baliogabeko botorik izan eta 2 boto zuri izan ziren (botoen %8,00). Abstentzioa %48,98koa izan zen.

Leatxeko Udala-2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesus Maria Aiesa Aristu (AIL) 23 Bai

2011n hiru izan ziren aukeratutakoak, denak Agrupación Electoral Independiente de Leache koak; José Javier Iribarren aukeratu zuten alkate.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leatxeko udaleko idazkaria Oibarko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Jesús María Aiesa Aristu AIL
2011- José Javier Iribarren Pérez AEIL

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Leatxe eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez dago euskara dakien herritarrik Leatxen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leatxe Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa