Beire

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Beire

 Nafarroa Garaia
Beireko bandera

Beireko armarria

Izen ofiziala Beire
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Oliteko merindadea
Tafallaldea
Alkatea Sergio Fresán Orotz
(AIB, indep.)
Herritarra beiretar
Koordenatuak 42°27′17″N 1°37′17″W / 42.45472°N 1.62139°W / 42.45472; -1.62139Koordenatuak: 42°27′17″N 1°37′17″W / 42.45472°N 1.62139°W / 42.45472; -1.62139

Beiremapa.PNG

Eremua 22,16 km2
Garaiera 366 m
Distantzia 45 km Iruñera
Posta kodea 31393
Biztanleria 303 bizt. (2014)
Dentsitatea 13,67 bizt./km²

Beire[1] Nafarroa Garaiko hego-erdialdeko udalerri bat da, Erriberriko merindadekoa. 320 biztanle zituen 2012ko erroldan, eta Iruñea hiriburutik 45 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Garaiko hego-erdialdean kokatua, Beirek San Martin Unxekin egiten du muga iparraldean, Uxue eta Pitillasekin ekialdean, Erriberrirekin mendebaldean, eta Pitillasekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beireko klima mediterraneo-kontinentala da, neguak hotzak dira, eta udak sargoriak. Aldaketa termikoa ere nahiko zabala da eta udaberri eta udazkenean (euri gehien egiten duen urtaroetan) tenperatura maximo eta minimoaren arteko aldea hogei gradutik gorakoa izan daiteke. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 450 eta 600 mm bitartekoak dira (udalerriaren iparraldean ugariagoak izaten dira). Urteroko egun euritsuak 70 inguru dira.

Gizakiaren aurretik udalerri gehienean aurki zitekeen jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da, eta nekazaritzaren hedapenak eta zuhaitzen mozteak erabat aldatu dute herrigunearen inguruko paisaia. Zuhaitz bakarrak lertxundiak dira (zortzi hektarea baino ez), eta ibaiaren ertzean aurki daitezke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beireko San Jualin eta Turbilen garai desberdinetako aztarna arkeologikoak aurkitu dira. Horrez gain, grabatu meandriformedun bi harri handi topatu dira, garai megalitikoetako kulturetakoak. 1378ean Carlos III erregeak betiko jaurgoa eman zion Rogerri, Castelbongo kontea. Urte batzuk beranduago, 1391ean Carlos III.ak berak Beaumonteko Carlosi eskaini zion jaurgoa.

Nafarroa indarrez Gaztelako koroan sartu zenean, Beireko historia erreinuko historiarekin bat egiten du. 1802an Zidakos ibaiaren gaineko errota bat zeukan, eta alkate bat eta bi erregidorek gobernatzen zuten. 1850. urtean, 2.000 errealeko aurrekuntudun eskola zeukan. 1920ko hamarkadan aipaturiko errotaz gain, komentua, bi eskola eta oliodun bi errota zeuzkan.

XX. mendean zehar biztanleria galduz joan zen, eta Beiretarrak inguruko gune industrial eta populatuagoetara jo zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beireko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da, zereal eta mahastien landaketan oinarriturik. Guztira 75 nekazaritza ustiategi daude; horietatik 60, zerealen landaketari lotuak. Filoxera gaitza agertu aurretik, mahastien azalera handiagoa zen. Horrela, XIX. mendearen amaieran gaitza agertu zenean, ardogintzako sektoreak galera handiak jasan zituen. XX. mendearen hasieratik, mahastiak berlandatzen hasi ziren eta horrela 1906an 27 hektarea mahasti baziren 1961. urterako 209 hektarea zeuden.

XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara arte, zerealen laborantzarako lur berriak goldatu ziren, 1891ko 667 hektareako azaleratik, 1935eko 1.418 hektareara igaroz. Lehorreko laborantzako lurrak dira nagusi, lur ureztagarritzat erabiliak %12,9 baino ez baitira. 1906ko apirilaren 4ean, herriko nekazaritza kooperatiba sortu zen, eta 1918ko urriaren 2an herriko upategi kooperatiba. XX. mendean zaldi, asto eta mandoak hazten baziren ere, gaur egun abeltzaintza ardietara mugatzen da.

Industriari dagokionez, herrian bi lantegi daude, bata kontserba ekoizlea eta bestea eskailerak eraikitzen dituen enpresa txikia.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beireko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
614 612 754 819 823 640 592 580 510 395 349 296 306

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamabost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,92a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Millan parrokia herriaren sarreran dago eta XIV. mendean eraiki zen estilo gotikoan. 1817an Leon Gomezek eginiko planoen arabera, elizaren gurutzadura eta aurrealdea handitu ziren. Erdi Aroko jatorrizko elizatik, hiru zatitan banaturiko nabearen ganga estalduradun gurutzeria mantentzen da. Parrokiaren sarrera, antzinako sei arkiboltadun arkuaren jatorrizko egitura da eta alboetan San Millanen bizitzaren pasartean kontatzen dituzten irudiak daude.

Mariaren Bihotzaren erretaula XVIII. mendearen erdian eginiko erretaula errokokoa da. Erretaula hau, Bihotz Sakratuarenarekin batera Olibako monasteriotik ekarri zituzten.

Ezpeleta jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza zibilari dagokionez, Ezpelatarko kondeen jauregia nabarmentzen da. Eraikin neoklasikoa da, eta kondeen etxebizitza izan ostean, ikastetxe erlijioso moduan erabili zen. Gaur egun, Beireko aterpetxearen kokalekua da. 1457an Ezpeletako Bernarten San Martin eta Beireko jaurerria jaso zuen Juan II.a erregearen eskutik.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Beiren, ez zelako inongo talderik aurkeztu[2][3].

2011n ere egoera errepikatu zen eta ez zen zerrendarik aurkitu. Horrela, herriko alkatea, aurreko legegintzaldietako Sergio Fresán Orotzek izaten jarraitzen du[4].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen amaieran berriztu zen azken aldiz, hiru zatitan banatutako harlangaitzezko eraikuntza da. Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute. Beireko udaleko idazkaria, Pitillasko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Beireko alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
Urteak Alkatea Alderdia
1995 - 1999 Emilio Ongai Adot Independentea
1999 - 2003 Emilio Ongai Adot Independentea
2003 - 2007 Sergio Fresán Orotz Independentea
2007 - 2011 Sergio Fresán Orotz Independentea
2011 - Sergio Fresán Orotz Independentea

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artisautza azoka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an Beireko artisautza azoka ospatzen hasi zen abuztuko lehen asteburuan. Azoka 2009an antolatu zen azken aldiz.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Beire eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,40k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beire, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da. Mankomunitatea, uraren horniduraz eta zaborra biltzeaz arduratzen da.

Beiretar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beire
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa