Labaien

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Labaien

 Nafarroa Garaia
Labaien udalerriaren ikuspegi orokorra. Aurrealdean, Labaien herria dago, atzealdean berriz Beintza herria.
Labaien udalerriaren ikuspegi orokorra. Aurrealdean, Labaien herria dago, atzealdean berriz Beintza herria.
Labaiengo bandera

Labaiengo armarria

Izen ofiziala Labaien
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Malerreka
Alkatea Francisco Javier Otxandorena Juanotena
(Urradi, indep.)
Herritarra labaiendar
Koordenatuak 43°5′14″N 1°44′30″W / 43.08722°N 1.74167°W / 43.08722; -1.74167Koordenatuak: 43°5′14″N 1°44′30″W / 43.08722°N 1.74167°W / 43.08722; -1.74167

Navarra - Mapa municipal Beintza-Labaien.svg

Eremua 28,24 km2
Garaiera 450 m
Distantzia 58 km Iruñera
Posta kodea 31753
Euskaldunen % 95,15
Dentsitatea ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen bizt./km²
http://www.labaien.org/

Labaien[1] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerreka eskualdekoa. Iruñeko merindadean dago, hiriburu Iruñetik 58 kilometro iparraldera. biztanle ditu, eta bi herrigune: Beintza eta Labaien. Horregatik sarritan Beintza-Labaien izena eman izan zaio.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Basaburua ibarrean. Herria Saldias eta Doneztebe bitarteko errepideak zeharkatzen du (NA-121A errepidea).

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beintza herria.

Labaienek klima atlantiar epela dauka, prezipitazioak ugari dira eta urte osoan zehar banatzen dira. Aldaketa termikoa neurrizkoa da eta ez da hilabete idorrik izaten uda garaian. Urteko batez-besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 180 edo gehiago izan daitezke.

Beintza-Labaienek baso ugari dauzka, hosto erorkor eta landare higrofiloez beterikoak. Zuhaitz ugarienen artean, pagoak, haritzak, eta gaztainondoak nabarmentzen dira. Pagoak, udalerriko gunerik menditsuenetan daude, eta haritzen kasuan, mendeetako mozketen ondorioz, euren azalera asko murriztu da. Birlandaturiko pinuak (139 hektarea) intsinis eta alerziar motakoak dira (azken hori, Japoniatik ekarritako espeziea).

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean mugakide ditu Goizueta, Zubieta eta Ituren, ekialdean Urroz, mendebaldean Eratsun eta Saldias, eta hegoaldean Basaburua eta Ultzama.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren eboluzioa
1996 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
303 300 296 290 291 279 269 264 268 258 258
Datuen jatorria:

Beintza-Labaien eta Nafarroako Foru Erkidegoko Estatistika Institutua

2008ko erroldan, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 1,50 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Francisco Javier Otxandorena Juanotena Urradi
2011- Francisco Javier Otxandorena Juanotena Jardunean

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labaiengo alkatea Urradi herri ekimeneko Francisco Javier Otxandorena Juanotena da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko zazpi boto izan ziren (emandako boto guztien %6,86) eta boto zuriak hamar izan ziren (%10,53). Abstentzioa %61,94koa izan zen.

Labaiengo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Urradi (U) 85 7


2011n, ordea, ez zen zerrendarik aurkeztu. Otxandorenak jarduneko alkate segitzen du[2].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labaiengo udaletxeko idazkaria Oitz, Donamaria eta Urrozko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Udaletxeko Karrika 9, 2. solairua

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labaiengo jaiak abuztuaren lehen asteburuan ospatzen dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pedro eliza: estilo gotikoa eta pizkundetarra batzen ditu. Eliza barruan XVIII. mendeko erretaula barrokoa dago. Ondare erlijisoari dagokionez, Salbatore baseliza, eta errotaren ondoko XVI. mendeko Gurutzea nabarmentzen dira.

Arkitektura zibilari dagokionez, XVIII. mende eta XIX. mendeko etxe ugari daude, Arretxea dorretxea esaterako, Labaiengo herrigunean kokaturik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Labaien Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa