Aguilar Kodes

Wikipedia(e)tik
(Aguilar de Codestik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aguilar Kodes

 Nafarroa
Aguilar Kodesen ikuspegi orokorra.
Aguilar Kodesen ikuspegi orokorra.

Aguilar Kodesko armarria

Izen ofiziala Aguilar de Codés
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Vianaldea
Alkatea Amparo Labeaga Díaz de Zerio (AIAC, indep.)
Herritarra aguilartar[1]
Koordenatuak 42°36′46″N 2°23′21″W / 42.61278°N 2.38917°W / 42.61278; -2.38917Koordenatuak: 42°36′46″N 2°23′21″W / 42.61278°N 2.38917°W / 42.61278; -2.38917

Navarra - Mapa municipal Aguilar de Codes.svg

Eremua 18,6 km2
Garaiera 731 m
Distantzia 84,5 km Iruñera
Posta kodea 31xxx
Biztanleria 108 bizt (2010)
Dentsitatea 5,81 bizt/km²
http://www.aguilardecodes.es/

Aguilar Kodes[1] Nafarroako udalerria da, Lizarrako merindadean kokatua. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan, 108 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokalekua

Ikuspegia

Aguilar Kodes Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean kokatzen da Arabako mugatik gertu. Herrira heltzeko N-111 errepidea hartu behar da, eta ondoren A-12 autobidea Los Arcosera ailegatu arte. Ondoren, Torres del Rioko irteera hartu behar da eta N-7200 errepidea jarraituz ailegatzen da Aguilar Kodesa.

Herriak, Cabredo eta Genevillarekin egiten du muga iparraldean, Marañon eta Lapoblacionekin ekialdean, Arabako probintzia, Viana eta Arasekin hegoaldean, eta Azuelorekin ekialdean

[aldatu] Klima

Herrigunearen kanpoaldean Viana eta Kanpezu batzen dituen errepidetik gertu, eta itsasoaren mailatik 736 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

[aldatu] Auzoak

Herria honako auzoek osatzen dute: Kale Nagusia, Solana, Auzo Berria, Etxe merkeak eta Gurutzeko kalea

[aldatu] Historia

Lehen Gerra Karlistan hainbat borroka izan ziren herriaren inguruetan eta Tomas Zumalakarregik zuzendutako gizonek herrian hartu behar izan zuten babesa behin baino gehiagotan.

[aldatu] Ekonomia

[aldatu] Parke eolikoa

Sakontzeko, irakurri: Nafarroako parke eolikoak

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, "Codés Aguilar" eta "Codés Azuelo". Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka, eta bigarrenak 43,20 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.

[aldatu] Ondarea

  • Gurutze Santuaren parrokia
  • San Bartolome baseliza
  • San Kristobal baseliza
  • San Jose baseliza

[aldatu] Demografia

Aguilar Kodesko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
529 544 551 558 563 558 554 507 337 169 110 99 106

2008ko erroldaren arabera, hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,73 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Aguilar Kodes eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,04k zekien euskaraz hitz egiten.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrako noranzkoan. Linearen ibilbidea honakoa da:

[aldatu] Politika

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Amparo Labeaga Díaz de Zerio AIAC
2011- Amparo Labeaga Díaz de Zerio AIAC


[aldatu] Udal hauteskundeak

Aguilar Kodesko alkatea AIAC (Agrupación Independiente Aguilar de Codés) herri ekimeneko Amparo Labeaga Díaz de Zerio da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Boto zuri bakarra izan zen (%1,06). Abstentzioa %9,62koa izan zen.

Aguilar Kodesko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Amparo Labeaga Diaz de Zerio (AIAC) 60 Bai
Carlos Perez Diaz de Zerio (AIAC) 56 Bai
Jesus Angel Amezkua Martinez de Rituerto (AIAC) 51 Bai
Jose Francisco Perez de Albeniz Perez de Albeniz (AIAC) 50 Bai
Juan Cruz Casasnovas Martinez (UPN) 40 Bai


2011ko hauteskundeetan, beste zerrendarik egon ez zelarik AIACk udalbatzako lau hautetsiak eta 45 boto lortu zituen; Labeagak segitzen du alkate.

[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: Herriko Plaza z/g

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Gurutzearen Kofradiaren prozesioa 1937. urtean, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Aguilar Kodesko jaiak Santa Barbara eta San Kristobalen omenez ospatzen dira, izen bereko baselizetara erromeriak antolatzen direlarik.

[aldatu] Zerbitzuak

Aguilar Kodes "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundearen egoitza nagusia, Aguilar Kodesen bertan dago, Plaza Nagusian.

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  2. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Aguilar Kodes
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak