Torres del Río

Koordenatuak: 42°33′10″N 2°16′10″W / 42.552777777778°N 2.2694444444444°W / 42.552777777778; -2.2694444444444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Torres del Rio» orritik birbideratua)
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Torres (argipena)».
Torres del Río
Dorreaga
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herria eta inguruko lurren ikuspegia.

Bandera

Torres del Rioko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Torres del Río
AlkateaJuan Luis Pérez Leuza
(UPN)
Posta kodea31229
INE kodea31231
Herritarratorrestar
Geografia
Koordenatuak42°33′10″N 2°16′10″W / 42.552777777778°N 2.2694444444444°W / 42.552777777778; -2.2694444444444
Azalera12,81 km²
Garaiera477 metro
Distantzia70 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria117 (2023:  −4)
alt_left 64 (%54,7)(2019) (%53) 62 alt_right
Dentsitatea9,69 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,78
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,23 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 1,50 (2018: %0,33)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.torresdelrio.es/

Torres del Río[3] ([tores del ri.o] gaztelaniaz eta ofizialki; Dorreaga [doreaɣa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 135 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1840ko hamarkadara arte herriaren izena Torres izan zen. 1840ko hamarkadatik 1910eko hamarkadara herriaren izena Torres y La Monjía izan zen. 1979ko Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegian bi izen proposatu ziren, Torres eta Dorreaga (bigarrena asmatua), baina akademiak zuzendu egin zuen gero erabakia eta Torres del Río utzi zuen forma araututzat[4].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidea Viana-Lizarra norabidean jarraituta. Linares eta Mariñanas ibaiak batzen diren tokian sortu zen Torres del Rio.

Torres del Riok Desoiorekin egiten du muga iparraldean, Santsol eta El Bustorekin ekialdean, Armañantzasekin mendebaldean, eta Elizagorriarekin hegoaldean. Los Arcosko Bostiriak eskualdeko bost herrietako bat da.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira, baina udalerriko gunerik menditsuenetan 100 egun euritsu ere izan daitezke.

Gizakiak erabat suntsitu du Torres del Rioko jatorrizko landaredia (arteak), gaur egun makal batzuk eta XIX. mendetik aurrera landaturiko Austriatik ekarritako pinu lariziarrak baino ez daude bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude zantzuak okupaziorik izan zela bertan erromatarren aroan. XII. mendean bertan monasterio kristau bat egon zela jasoa dago, eta Aymeric Picaudek ere aipatu zuen herria bere kronikan mende berean.

Los Arcosko Bostirien parte zelarik, Gaztelaren parte izatera igaro ziren 1463. urtean, Nafarroako Erresumak independentzia galdu aurretik, eta herria ez zen Nafarroara itzuli 1753. urtera arte[5].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torres del Ríoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,80 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Torres del Ríoko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Juan Luis Pérez Leuza aukeratu dute. 2007an udaleko bost zinegotziak lortu zituen, baliogabeko botoak zortzi izan ziren (guztien %7,02) eta boto zuriak 22 (%22,64). Abstentzioa %26,92koa izan zen.

Torres del Ríoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Juan Luis Perez Leuza (UPN) 69 Bai
Juan Miguel Ordoñez Alba (UPN) 67 Bai
Evencio Jesus Perez Eulza (UPN) 53 Bai
Carmelo Agustin Ortigosa Lopez (UPN) 46 Bai
Tomas Valdivieso Tejeiro (UPN) 41 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere UPN izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta Pérez Leuzak alkatetza gorde egin zuen[6].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975. urtean berriztutako harrizko eraikina da. Eraberritze hartan, teilatua eta hegala berriztu ziren. Beheko solairuan, antzina, errementariak egiten zuen lan, horren ondoren eskolak izan ziren eraikinean, eta gaur egun ere egungo eskola dago bertan. Torres del Riok alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Oriente kalea, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Torres del Rioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Juan Luis Perez Leuza 2007 2011 UPN
Juan Luis Perez Leuza 2011 2015 UPN
Juan Luis Perez Leuza[7] 2015 2019 UPN
Juan Luis Perez Leuza[7] 2019 Jardunean Na+[8]

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torres del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,18k zekien euskaraz.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hilobi Santuaren eliza, XII. mendeko eliza erromanikoa, oinplano oktogonalekoa eta kupuladuna. Done Jakue Bidean kokatutako eliza funerarioa zela pentsatzen da gaur egun, nahiz eta tradizionalki erromesen argidorrea edo tenplarioen eliza dela esan.
  • San Andres eliza, XVI. mendeko eliza gotiko-errenazentista.

Torrestar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Torres del Río - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  5. «LOS ARCOS (NAVARRA)» www.fernandezdearcaya.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  6. Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
  7. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  8. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa