1935
Itxura
1935. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa |
Urteak | 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1936 • 1937 • 1938 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1935 MCMXXXV |
Ab urbe condita | 2688 |
Armeniar egutegia | 1384 ԹՎ ՌՅՁԴ |
Bahá'í egutegia | 91 – 92 |
Bengaliar egutegia | 1342 |
Berber egutegia | 2885 |
Egutegi budista | 2479 |
Myanmarko egutegia | 1297 |
Bizantziar egutegia | 7443 – 7444 |
Koptoen egutegia | 1651 – 1652 |
Etiopiar egutegia | 1927 – 1928 |
Hebrear egutegia | 5695 – 5696 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1991 – 1992 |
Shaka Samvat | 1857 – 1858 |
Kali Yuga | 5036 – 5037 |
Iraniar egutegia | 1313 – 1314 |
Islamiar egutegia | 1353 – 1354 |
Japoniar egutegia | Shōwa 10 (昭和10年) |
Korear egutegia | 4268 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2478 |
Holozeniar egutegia | 11935 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Azaroaren 10a – “Nahiago Espainia gorria, Espainia zatitua baino”, esan zuen José Calvo Sotelok Donostian. Urumeako frontoian izan zen, Bloke Nazional espainiarrak egindako ekitaldian.
Mundua
- Urtarrilaren 7 – Nazioen Ligak 1935eko Sarreko egoerari buruzko erreferendumaren emaitza onartu zuen, Sarre Alemaniaren mugen barruan sartuz.
- Urtarrilaren 28a – Islandia abortua legeztatu zuen aurreneko herrialde bihurtu zen.
- Otsailaren 1a – Espainiako militarrek Jesús Argüelles Fernández «Pichilatu» iraultzaileari (1900-1935) heriotza-zigorra ezarri zioten, 1934ko Asturiasko Iraultzan parte hartzeagatik.
- Ekainaren 6a – Generalitateko presidente Lluis Companys eta sei kontseilari espetxeratu zituzten Espainiako epaitegiek. “Matxinada militarra” egotzita, 30 urteko zigorra ezarri zieten, 1934ko urriaren 6an Estatu Kataluniarra aldarrikatzeatik.
- Ekainaren 18: Ingalaterra-Alemania itsas-armadari buruzko ituna sinatu zen. Alemaniako itsas-armadak Erresuma Batuaren halako %35 izan zitekeen tona kopuruan. Honela, Erresuma Batuak espero zuen Alemaniaren itsas-armada mugatzea.
- Abuztuaren 31: 1935eko Neutraltasun Legea onartu zuen AEBk, enbargo orokor bat sartuz armen salerosketari gerra egonez gero.
- Irailaren 15a – Alemania naziak Nurembergeko legeak onartu zituen, judu alemaniarrei herritartasuna ebazteko eta bandera nazional esbastikaduna onartzeko.
- Urriaren 3: Italiak Etiopia inbaditu zuen, Bigarren Italo-Etiopiar Gerra abiatuz. Nazioen Ligak Italia salatu zuen eta petrolio enbargo bat proposatu zuen, arrakastarik gabe.
- Azaroaren 14: 1945ra arte egindako azken Erresuma Batuko hauteskundeak. Stanley Baldwinek irabazi zituen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- Urtarrilaren 20a – Lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusia ospatu zen, Euskaltzaleak elkarteak antolatua Eusko Gaztedirekin batera. Inazio Eizmendi Basarri izan zen irabazlea.
Mundua
- Irailaren 30a – Porgy and Bess (euskaraz: Porgy eta Bess), George Gershwinen musika eta DuBose Heywarden libretoa duen opera estreinatu zen Bostongo Colonial Theatren.
Zientzia eta teknologia
- Urtarrilaren 24a – Richmond (Virginia) hirian garagardoa latontzi baten barruan saldu zuten lehen aldiz.
Kirolak
- Maiatzaren 12a – Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz U.S.A.Perpignan taldearen aurka.
- Maiatzaren 15a – Espainiako Vueltaren lehen edizioa bukatu zen. Garailea Gustave Deloor flandriar txirrindularia izan zen.
- Uztailaren 14a – Francisco Cepeda bizkaitar txirrindularia Col du Galibier jaisten ari zela hil zen 1935eko Frantziako Tourrean. Frantziako Tourrean hil zen lehendabiziko txirrindularia izan zen.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 2a – David McKee, britainiar idazlea eta ilustratzailea (h. 2022).
- Urtarrilaren 4a – Floyd Patterson, estatubatuar boxeolaria (h. 2006).
- Urtarrilaren 6a – Federico Bilbao, bizkaitar futbolaria eta poeta.
- Urtarrilaren 7a – Roberto Rodríguez Fernández, El Vaquerito, kubatar gerrillaria, Kubako Iraultzan parte-hartzailea (h. 1958).
- Urtarrilaren 8a – Elvis Presley, estatubatuar rock abeslaria eta aktorea, historiako musikaririk garrantzitsuenetakotzat hartua (h. 1977).
- Urtarrilaren 14a – Pio Berasategi, gipuzkoar idazlea (h. 2020).
- Urtarrilaren 19a – Pupetta Maresca, Italiako Camorraren partaidea (h. 2021).
- Urtarrilaren 20a – Sándor Balassa, hungariar musikagilea (h. 2021).
- Urtarrilaren 23 – Pierre Lacroix, frantziar errugbilaria (h. 2019).
- Urtarrilaren 25a – J. G. Farrell, Ingalaterran jaiotako irlandar idazlea (h. 1979).
- Urtarrilaren 25a – Antonio Ramalho Eanes, Portugalgo presidentea.
- Urtarrilaren 26a – Ramon Carrera, bizkaitar eskultorea (h. 2013).
- Urtarrilaren 26a – Friðrik Ólafsson, islandiar xakelaria.
- Urtarrilaren 26a – Paula Rego, portugaldar-britainiar margolari eta artista bisuala (h. 2022).
- Urtarrilaren 27a – Léon Pressouyre, lapurtar historialaria, Erdi Aroko artean aditua (h. 2009).
- Urtarrilaren 28a – Dominique Bozo, frantziar museo-arduraduna (h. 1993).
- Urtarrilaren 28a – David Lodge, ingeles idazlea.
- Urtarrilaren 29a – Luboš Kohoutek, txekiar astronomoa (h. 2023).
- Urtarrilaren 30a – Richard Brautigan, estatubatuar idazlea (h. 1984).
- Urtarrilaren 30a – Ida Holz, uruguaitar ingeniari, informatikari, irakasle eta ikertzailea.
- Urtarrilaren 30a – Elsa Martinelli, italiar aktore eta modeloa (h. 2017).
- Urtarrilaren 30a – Pedro Schwartz, espainiar legelaria eta ekonomista.
- Urtarrilaren 31a – Kenzaburo Oe, japoniar idazlea, 1994ko Literaturako Nobel Saria (h. 2023).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Vladimir Aksionov, sobietar kosmonauta ohia.
- Otsailaren 1a – Dieter Kühn, alemaniar idazlea (h. 2015).
- Otsailaren 4a – Antonina Rodrigo, espainiar idazle eta historialaria.
- Otsailaren 5a – Saturnino García, bizkaitar antzezlea.
- Otsailaren 7a – Publio Cordón, GRAPOk bahitu eta bahiketan zehar hildako espainiar enpresaburua (h. 1995).
- Otsailaren 8a – Luis María Anson, espainiar kazetari eta idazlea.
- Otsailaren 10a – Miroslav Blažević, kroaziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- Otsailaren 11 – Gene Vincent, estatubatuar musikaria, rock and rollaren eta rockabillyaren aitzindarietako bat (h. 1971).
- Otsailaren 13a – Marcelino Oreja Agirre, euskal herritar legelari, politikari eta diplomatikoa.
- Otsailaren 15a – Roger B. Chaffee, estatubatuar astronauta (h. 1967).
- Otsailaren 16a – Sonny Bono, estatubatuar musikari, aktore eta politikaria (h. 1998).
- Otsailaren 16a – Graciela Rodo Boulanger, boliviar margolari eta grabatzailea.
- Otsailaren 17a – Hrvoje Šarinić, Kroaziako lehen ministroa (h. 2017).
- Otsailaren 18a – Ciaran Bourke, irlandar abeslaria eta musikaria, The Dubliners taldeko kidea (h. 1986).
- Otsailaren 22a – Danilo Kiš, jugoslaviar idazle eta itzultzailea (h. 1989).
- Otsailaren 22a – Mercedes Villacián, arabar irakasle eta politikaria (h. 2002).
- Otsailaren 25a – Tomás Caballero, nafar politikaria (h. 1998).
- Otsailaren 25a – José Macia, Pepe, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Otsailaren 26a – António da Cunha Telles, portugaldar zinemagilea eta ekoizlea (h. 2022).
- Otsailaren 27a – Mirella Freni, italiar opera sopranoa (h. 2020).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Susan McKenna-Lawlor, irlandar astrofisikaria.
- Martxoaren 3a – Zhelyu Zhelev, Bulgariako presidentea (h. 2015).
- Martxoaren 4a – Bent Larsen, danimarkar xakelaria (h. 2010).
- Martxoaren 6a – Javier Arozena, gipuzkoar margolaria (h. 2016).
- Martxoaren 6a – Pedro Manterola, nafar margolari, idazle eta arte-teorilaria (h. 2016).
- Martxoaren 7a – Jesus Mari Elejalde, arabar apaiza eta euskal idazlea (h. 2020).
- Martxoaren 7a – Xabier Sánchez Erauskin, arabar kazetaria.
- Martxoaren 8a – Akira Kitaguchi, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 9a – Angel Segurola, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 2017).
- Martxoaren 10a – José Antonio Labordeta, aragoiar poeta, abeslari, irakasle, idazle eta politikaria (h. 2010).
- Martxoaren 14a – Jose Luis Elkoro, gipuzkoar politikari ezkertiar eta abertzalea.
- Martxoaren 15a – David Andrews, irlandar politikaria.
- Martxoaren 17a – Valerio Adami, italiar margolaria.
- Martxoaren 17a – Luis Goytisolo, espainiar idazlea.
- Martxoaren 17a – Oscar Panno, argentinar xakelaria.
- Martxoaren 18a – Antonios Naguib, egiptoar kardinala eta Eliza Katoliko Koptoaren patriarka (h. 2022).
- Martxoaren 19a – José Segú, kataluniar txirrindularia (h. 2010).
- Martxoaren 21a – Brian Clough, ingeleses futbolari eta entrenatzailea, historiako entrenatzaile hoberenetakoa (h. 2004).
- Martxoaren 22a – M. Emmet Walsh, estatubatuar aktorea (h. 2024).
- Martxoaren 24a – Peter Bichsel, alemanieraz idazten duen suitzar idazlea.
- Martxoaren 24a – Carol Kaye, estatubatuar musikaria, rock eta pop musikan grabazio gehienetarikoa duen baxu-jotzailea.
- Martxoaren 24a – Peret, kataluniar abeslari, gitarrajole eta konposatzaile ijitoa, kataluniar errunbaren ikur nagusienetakoa (h. 2014).
- Martxoaren 25a – Gabriel Elorde, ilipinar boxeolaria (h. 1985).
- Martxoaren 25a – Josep Soler i Sardà, kataluniar musikagilea (h. 2022).
- Martxoaren 26a – Mahmoud Abbas, Palestinako presidentea.
- Martxoaren 28a – Eusebio Vélez, arabar txirrindularia (h. 2020).
- Martxoaren 30a – Eusebio Ríos, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 2008).
- Martxoaren 30a – John Thornett, australiar errugbilaria (h. 2019).
- Martxoaren 31 – Herb Alpert, estatubatuar musikari eta musika-industrialaria.
- Martxoaren 31 – Adolfo Pérez Marañón, Marañón, nafar futbolari ohia.
Apirila
- Apirilaren 1a – Fernando del Paso, mexikar idazlea (h. 2018).
- Apirilaren 4a – Jon Gisasola, Begoñes VII.a, bizkaitar palaria (h. 2000).
- Apirilaren 4a – Raúl Guerra Garrido, Euskal Herrian errotutako madrildar idazlea (h. 2022).
- Apirilaren 6a – Mago Larraín, txiletar ilusionista, idazlea, aktorea, eraikitzaile zibila eta esataria (h. 2011).
- Apirilaren 6a – Luis del Sol, espainiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2021).
- Apirilaren 10a – Álvaro de Luna, espianiar aktorea (h. 2018).
- Apirilaren 11 – Pierre Kartner, Aita Abraham, herbeheretar musikari, egile abeslari eta disko ekoizlea (h. 2022).
- Apirilaren 11 – Richard Kuklinski, soldatapeko estatubatuar hiltzailea (h. 2006).
- Apirilaren 14a – Erich von Däniken, alemanezko suitzar idazlea.
- Apirilaren 16a – Sarah Kirsch, alemaniar idazlea (h. 2013).
- Apirilaren 19a – Dudley Moore, ingeles aktorea, umorista eta musikaria (h. 2002).
- Apirilaren 19a – Josef Vojta, txekiar futbolaria (h. 2023).
- Apirilaren 20a – Mario Camus, espainiar zinema zuzendaria (h. 2021).
- Apirilaren 22a – Dick Conway, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2022).
- Apirilaren 22a – Fiorenza Cossotto, italiar mezzosopranoa, XX. mendeko onenetakoa.
- Apirilaren 22a – Mac Maharaj, ANCko hegoafrikar politikaria.
- Apirilaren 22a – Bhama Srinivasan, indiar matematikaria.
- Apirilaren 25a – Garbiñe Balerdi, Irura II, gipuzkoar erraketista.
- Apirilaren 25a – James Peebles, kanadar kosmologo eta astrofisikaria, 2019ko Fisikako Nobel Saria.
- Apirilaren 26a - Sheila Tobias, unibertsitateko administratzaile estatubatuarra, matematika eta zientzietako genero-arrakala aztertu zuena unibertsitate mailan (h. 2021).
- Apirilaren 27a – Theo Angelopoulos, greziar zinema zuzendaria (h. 2012).
- Apirilaren 29a – April Ashley, britainiar modeloa (h. 2021).
- Apirilaren 29a – Serafin Basauri, gipuzkoar euskaltzalea.
- Apirilaren 29a – Lourdes Van-Dúnem, angolar abeslaria (h. 2006).
Maiatza
- Maiatzaren 2a – Faisal II.a, Irakeko erregea (h. 1958).
- Maiatzaren 2a – Luis Suárez, espainiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- Maiatzaren 5a – Bernard Pivot, frantziar literatura-kritikaria.
- Maiatzaren 8a – Jack Charlton, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- Maiatzaren 14a – Roque Dalton, salvadortar kazetari, idazle eta iraultzailea (h. 1975).
- Maiatzaren 14a – Elena Frías de Chávez, venezuelar maistra, Hugo Chávezen ama.
- Maiatzaren 15a – José Francisco Arakistain, gipuzkoar futbolari ohia.
- Maiatzaren 15a – Isidro Eskisabel, Eskisabel II , nafar futbolaria (h. 2009).
- Maiatzaren 16a – Yvon Douis, frantziar futbolaria (h. 2021).
- Maiatzaren 17a – Rafael Canogar, espainiar margolari eta eskultorea.
- Maiatzaren 19a - Teresa Rivero, espainiar enpresaburua, Espainiako Lehen Mailako futbol-klub bateko lehendakaritzara iritsi zen lehen emakumea .
- Maiatzaren 19a – Fritz Rudolf Fries, alemaniar eleberrigile eta itzultzailea (h. 2014).
- Maiatzaren 20a – José Mujica, Uruguaiko presidentea.
- Maiatzaren 27a – John Goldthorpe, britainiar soziologoa, Britainiar Akademiako kidea eta Oxford unibertsitateko irakasle emeritua.
- Maiatzaren 28a – Bepi De Marzi, italiar konpositore, organista, orkestra-zuzendari eta koru-zuzendaria.
- Maiatzaren 29a – Xabier Añua, arabar saskibaloi entrenatzaile ohi eta abokatua.
- Maiatzaren 29a – André Brink, hegoafrikar idazlea, afrikaans hizkuntzaz eta ingelesez idazten zuena (h. 2015).
- Maiatzaren 31 – Jim Bolger, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
- Maiatzaren 31 – María Galiana, andaluziar aktorea.
Ekaina
- Ekainaren 1a – Percy Adlon, alemaniar zinema-zuzendari, gidoigile eta ekoizlea (h. 2024).
- Ekainaren 1a – Norman Foster, ingeles arkitektoa.
- Ekainaren 3a – Imanol Murua Arregi, euskal idazle, irakasle, kazetaria eta politikaria (h. 2008).
- Ekainaren 8a – Fernando Aiuti, italiar immunologoa eta politikaria, Italiako ANLAIDS elkartearen sortzailea eta lehenengo lehendakaria (h. 2019).
- Ekainaren 11 – Núria Espert, kataluniar antzezlea eta antzerki- eta opera-zuzendaria.
- Ekainaren 13a – Javier Aguirre Fernández, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2019).
- Ekainaren 13a – Christo, bulgariar-estatubatuar artista (h. 2020).
- Ekainaren 13a – Ugné Karvelis, lituaniar idazle, literatura-kritikaria, itzultzailea eta diplomazialaria (h. 2002).
- Ekainaren 13a – Samak Sundaravej, Thailandiako lehen ministroa (h. 2009).
- Ekainaren 13a – Liudmila Txernikh, errusiar astronomoa (h. 2017).
- Ekainaren 14a – Dieter Forte, alemaniar idazlea (h. 2019).
- Ekainaren 14a – Vivian Gornick, estatubatuar kazetari, idazle eta aktibista feminista.
- Ekainaren 16a – Jim Dine, estatubatuar margolaria.
- Ekainaren 17a – José María Gil-Robles y Gil-Delgado, Europako Parlamentuko lehendakaria (h. 2023).
- Ekainaren 18a – Juri Solomin, errusiar aktore eta zuzendaria (h. 2024).
- Ekainaren 21a – Françoise Sagan, frantziar idazlea (h. 2004).
- Ekainaren 22a – Matilde Coral, espainiar flamenko-dantzaria.
- Ekainaren 27a – Laurent Terzieff, frantziar antzezlea eta antzerki-zuzendaria (h. 2010).
- Ekainaren 29a – José María Cuevas, espainiar enpresaburua, Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioaren (CEOE) presidentea (h. 2008).
- Ekainaren 30a – Lola Herrera, espainiar aktorea.
Uztaila
- Uztailaren 1a – Josefina Castellví, kataluniar itsas biologo eta ozeanografoa.
- Uztailaren 1a – David Prowse, ingeles kulturista, pisu jasotzailea eta aktorea, jatorrizko Star Wars trilogian Darth Vaderren antzezlea (h. 2020).
- Uztailaren 3a – Harrison Schmitt, estatubatuar geologo, astronauta eta senatari ohia.
- Uztailaren 4a – Chicho Ibáñez Serrador, uruguaiar-espainiar zinema- eta telebista-zuzendaria (h. 2019).
- Uztailaren 5a – Jean Louis Davant, zuberoar idazlea eta Euskaltzain urgazle eta osoa.
- Uztailaren 5a – Hans Tilkowski, alemaniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- Uztailaren 6a – Tenzin Gyatso, Tibeteko XIV. Dalai Lama.
- Uztailaren 9a – Wim Duisenberg, herbeheretar ekonomista eta politikaria, Europako Banku Zentralaren lehen lehendakaria (h. 2005).
- Uztailaren 9a – Mercedes Sosa, Argentinako folkloreari zabalkundea eta berrikuntza eskaini zizkion abeslaria (h. 2009).
- Uztailaren 10a – Anton Lasheras, bizkaitar futbolaria (h. 2021).
- Uztailaren 10a – Wilson Whineray, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2012).
- Uztailaren 12a – Satoshi Ōmura, japoniar biokimikaria, 2015eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Uztailaren 13a – Kurt Westergaard, daniar karikaturagilea (h. 2021).
- Uztailaren 13a – Monique Wittig, frantziar idazlea eta teoriko feminista, lesbofeminismoari funtsezko ekarpena egin ziona (h. 2003).
- Uztailaren 14a – Rafael Eguskiza, bizkaitar belar hockey jokalaria (h. 2017).
- Uztailaren 14a – Ei-ichi Negishi, japoniar kimikaria, 2010eko Kimikako Nobel Saria (h. 2021).
- Uztailaren 15a – Mohamed Xukri, Rif aldeko idazle eta eleberrigilea (h. 2003).
- Uztailaren 17a – Diahann Carrol, estatubatuar aktore, abeslari, modelo eta ekintzailea (h. 2019).
- Uztailaren 17a – Donald Sutherland, kanadar aktorea.
- Uztailaren 18a – Julen Kaltzada, bizkaitar apaiza eta euskal idazlea (h. 2017).
- Uztailaren 18a – Ben Vautier, suitzar jatorriko frantziar artista.
- Uztailaren 19a – Harvey Sacks, estatubatuar soziologoa, etnometodologiaren ordezkari nabarietakoa (h. 1975).
- Uztailaren 20a – André Isoir, frantziar organo-jotzailea (h. 2016).
- Uztailaren 21a – Ramón Chao, galiziar kazetari eta idazlea (h. 2018).
- Uztailaren 22a – Ron Springett, ingeles futbolaria (h. 2015).
- Uztailaren 24a – Mari Tere Elola, Donostiako ikastolak sortu zituen mugimenduan andereño aitzindarietako bat..
- Uztailaren 25a – Adnan Khashoggi, saudiarabiar enpresaburu, arma trafikatzaile eta munduko gizon aberatsenetarikoa (h. 2017).
- Uztailaren 27a – Aurelio Sagaseta Ariztegi, nafar apaiza eta musikaria.
- Uztailaren 28a – Lisa Gastoni, italiar aktorea.
- Uztailaren 28a – José María Iraburu, nafar teologo eta Iruñeko eliz presbiteroa.
- Uztailaren 30a – Iñaki Irigoien, bizkaitar dantzari, irakasle, ikertzaile eta dantza bultzatzailea.
- Uztailaren 31 – Geoffrey Lewis, estatubatuar aktorea (h. 2015).
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Omero Antonutti, italiar aktorea (h. 2019).
- Abuztuaren 6a – Trini Tinturé, kataluniar komimilari eta ilustratzailea (h. 2024).
- Abuztuaren 12a – John Cazale, estatubatuar aktorea (h. 1978).
- Abuztuaren 16a – Carmelo Borobia, nafar apaiza, Tarazonako apezpikua (h. 2022).
- Abuztuaren 16a – Arnaldo Pambianco, italiar txirrindularia (h. 2022).
- Abuztuaren 18a – Rafer Johnson, dekatloian espezializatutako estatubatuar atleta (h. 2020).
- Abuztuaren 20a – Dulcie September, apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzaile politikoa (h. 1988).
- Abuztuaren 21a – Al Erkiaga, euskal emigranteen semea, euskaltzalea eta euskal dantzen bultzatzailea Ameriketako Estatu Batuetan (h. 2022).
- Abuztuaren 22a – Eñaut Etxamendi, baxenafar idazle, irakasle, laborari eta abeslaria.
- Abuztuaren 22a – Annie Proulx, estatubatuar eleberrigile, istorio idazle eta kazetaria.
- Abuztuaren 23a – Armando Merodio, bizkaitar futbolaria (h. 2018).
- Abuztuaren 23a – Mixel Oronoz, baxenafar idazle, irakasle eta apaiz euskaltzalea (h. 2023).
- Abuztuaren 23a – Jose Zufiaurre, gipuzkoar etnografo ikertzailea.
- Abuztuaren 24a – Tsutomu Hata, Japoniako lehen ministroa (h. 2017).
- Abuztuaren 26a – Karen Spärck Jones, britainiar zientzialaria eta informatikaria, hizkuntzalaritza konputazionalean ekarpen handia egin zuena (h. 2007).
- Abuztuaren 29a – William Friedkin, estatubatuar zinema eta telebista zuzendaria zein ekoizlea (h. 2023).
- Abuztuaren 30a - Sylvia Earle, estatubatuar itsas biologoa, esploratzailea, botanikaria eta idazlea.
- Abuztuaren 30a – John Phillips, Papa John, estatubatuar musikari, gitarra jotzaile eta abeslaria, The Mamas & the Papas taldeko kidea (h. 2001).
- Abuztuaren 31 – Eldridge Cleaver, estatubatuar politikaria eta beltzen aldeko aktibista (h. 1998).
Iraila
- Irailaren 1a – Seiji Ozawa, japoniar orkestra-zuzendaria (h. 2024).
- Irailaren 2a – Yıldırım Akbulut, Turkiako lehen ministroa (h. 2021).
- Irailaren 2a – Jose Maria Palacios, Ogeta, gasteiztar pilotaria (h. 2002).
- Irailaren 3a – Fernando de Trazegnies Granda, Perutar abokatu, idazle, historialari eta genealogista.
- Irailaren 7a – Abdou Diouf, Senegalgo presidentea.
- Irailaren 8a – William Vance, belgikar komikigilea (h. 2018).
- Irailaren 9a – Pakita Arregi, EHUko nafar irakaslea, Soziologia eta Politika Zientzietan Doktorea eta ohorezko euskaltzaina.
- Irailaren 9a – Hilario Azkarate, bizkaitar esku pilotaria (h. 2012).
- Irailaren 9a – Chaim Topol, israeldar aktore eta abeslaria (h. 2023).
- Irailaren 11 – Arvo Pärt, estoniar musikagilea.
- Irailaren 11 – Jazinto Sagarna, Gorbeiako artzaina, bizkaitar artzain eta eguraldi iragarlea (h. 2018).
- Irailaren 11 – German Titov, sobietar kosmonauta, Lurra orbitatu zuen bigarren gizakia (h. 2000).
- Irailaren 12a – Rafael Anson, madrildar enpresaburua, RTVEko zuzendari nagusia.
- Irailaren 12a – Harvey J. Alter, estatubatuar mediku, ikertzaile eta birologoa, 2020ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Irailaren 14a – Antxon Ezeiza, euskal zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (h. 2011).
- Irailaren 16a – Carl Andre, estatubatuar eskultorea (h. 2024).
- Irailaren 16a – Benito Joanet, kataluniar futbol-atezaina eta entrenatzailea (h. 2020).
- Irailaren 17a – Ken Kesey, estatubatuar idazlea (h. 2001).
- Irailaren 19a – Niall Brophy, irlandar errugbilaria (h. 2023).
- Irailaren 21a – Jimmy Armfield, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2018).
- Irailaren 25a – Maj Sjöwall, suediar idazle eta itzultzailea (h. 2020).
- Irailaren 26a – Viktor Txizhikov, errusiar marrazkilari, diseinatzaile eta haurrentzako liburuen ilustratzailea (h. 2020).
- Irailaren 28a – David D. Kpormakpor, Liberiako estatuburua (h. 2010).
- Irailaren 29a – Mylène Demongeot, frantziar aktore eta modeloa (h. 2022).
- Irailaren 29a – Jerry Lee Lewis, estatubatuar pianista eta abeslaria, rock and rollaren aitzindari garrantzitsu bat (h. 2022).
Urria
- Urriaren 1a – Julie Andrews, ingeles aktore eta abeslaria.
- Urriaren 2a – Omar Sívori, argentinar futbolari eta entrenatzailea (h. 2005).
- Urriaren 3a – Charles Duke, estatubatuar NASAko astronauta, ingeniari eta militar ohia.
- Urriaren 4a – Maruja Lozano, espainiar bolero eta kopla-kantaria (h. 2022).
- Urriaren 7a – Thomas Keneally, australiar eleberrigile, antzerkigile eta saiakeragilea.
- Urriaren 12a – Luciano Pavarotti, italiar tenorra, XX. mendearen bigarren erdialdeko operako abeslarien artean ospetsuena (h. 2007).
- Urriaren 14a – La Monte Young, estatubatuar musikagilea.
- Urriaren 15a – Barry McGuire, estatubatuar abeslaria.
- Urriaren 15a – Bobby Morrow, estatubatuar atleta, 1950eko hamarkadako esprinter nagusia (h. 2020).
- Urriaren 19a – Tomás Aragüés Bernad, euskal musikagilea (h. 2022).
- Urriaren 19a – Agne Simonsson, suediar futbolaria (h. 2020).
- Urriaren 23a – Juan Jose Etxeberria, gipuzkoar ikertzailea eta ekonomista.
- Urriaren 23a – Egon Franke, poloniar eskrimalaria, florete modalitatekoa (h. 2022).
- Urriaren 25a – María Teresa Mirabal, Mirabal ahizpetako bat (h. 1960).
- Urriaren 26a – Gloria Conyers Hewitt, estatubatuar matematikaria, Matematika doktoregoa lortu zuen afrikar jatorriko hirugarren emakumea.
- Urriaren 27a – Giorgio Grassi, italiar arkitektoa.
- Urriaren 29a – Javier Gato, gipuzkoar futbolaria (h. 2014).
- Urriaren 29a – Michael Jayston, ingeles aktorea (h. 2024).
- Urriaren 29a – Iain Laughland, eskoziar errugbilaria (h. 2020).
- Urriaren 29a – Isao Takahata, japoniar zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2018).
- Urriaren 30a – Agota Kristof, frantsesezko hungariar idazlea (h. 2011).
- Urriaren 31 – Mohamed Hussein Tantawi, Egiptoko Arabiar Errepublikako presidentea (h. 2021).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Gary Player, hegoafrikar golfaria.
- Azaroaren 1a – Edward Said, estatubatuar arte-kritikari eta aktibista (h. 2003).
- Azaroaren 2a – Claudio Etxeberria, gipuzkoar traineru patroia (h. 2000).
- Azaroaren 4a – Manfredo Tafuri, italiar arkitektoa eta arkitekturaren historialaria (h. 1994).
- Azaroaren 8a – Alain Delon, frantziar aktorea.
- Azaroaren 11 – Bibi Andersson, suediar aktorea (h. 2019).
- Azaroaren 11 – Marie-Pierre Pruvot, aljeriar-frantziar artista eszenikoa.
- Azaroaren 12a – Liudmila Gurtxenko, ukrainar jatorriko sobietar eta errusiar aktore eta abeslaria (h. 2011).
- Azaroaren 14a – Hussein I.a Jordaniakoa, Jordaniako erregea (h. 1999).
- Azaroaren 16a – France-Albert René, Seychelleetako presidentea (h. 2019).
- Azaroaren 17a – Toni Sailer, austriar alpetar eskiatzailea, garai guztietako handienetakotzat hartua (h. 2009).
- Azaroaren 20a – Leo Falcam, Mikronesiako Estatu Federatuetako presidentea (h. 2018).
- Azaroaren 21a – Xabier Azurmendi, euskal idazle eta elizgizona (h. 1996).
- Azaroaren 22a – Esperanza Roy, espainiar vedette eta aktorea.
- Azaroaren 23a – Miren Alazne Iruretagoiena, gipuzkoar euskaltzalea eta abertzalea, euskal erreferentea Panpan (h. 2018).
- Azaroaren 24a – Khalifa bin Salman Al Khalifa, Bahraingo lehen ministroa (h. 2020).
- Azaroaren 26a – Jon Azpillaga, euskal bertsolari eta bertso-eskolako irakaslea (h. 2017).
- Azaroaren 26a – Michel Freitag, suitzar jatorriko quebectar soziologo eta filosofoa (h. 2009).
- Azaroaren 27a – Michel Portal, lapurtar konpositore eta musikaria, Europako jazz musikaririk garrantzitsuenetakotzat joa.
Abendua
- Abenduaren 1a – Woody Allen, estastubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea.
- Abenduaren 3a – Javier Chourraut, nafar politikaria, Iruñeko Alkate ohia.
- Abenduaren 3a – Armando Llanos, arabar diseinatzaile eta arkeologoa.
- Abenduaren 7a – Armando Manzanero, mexikar abeslari, musikagile eta aktorea (h. 2020).
- Abenduaren 8a – Hans-Jürgen Syberberg, alemaniar zinema-zuzendaria.
- Abenduaren 10a – Jose Luis Orella, nafar ikerlaria, historialari eta irakaslea, Nafarroako Erresumaren historia eta zuzenbidean aditua.
- Abenduaren 11 – Pranab Mukherjee, Indiako 13. presidentea (h. 2020).
- Abenduaren 11 – Ferdinand Alexander Porsche, alemaniar ingeniaria, Porsche 911 modeloaren diseinatzailea (h. 2012).
- Abenduaren 12a – Bolao, bizkaitar futbolaria (h. 2021).
- Abenduaren 13a – Lidia Falcón, espainiar politikari eta idazlea.
- Abenduaren 13a – Arthur Summons, australiar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2020).
- Abenduaren 14a – Lee Remick, estatubatuar aktorea (h. 1991).
- Abenduaren 16a – Nikos Sampson, Zipreko presidentea (h. 2001).
- Abenduaren 21a – John G. Avildsen, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2017).
- Abenduaren 21a – Koldo Zabala, bizkaitar dantzaria eta koreografoa (h. 2014).
- Abenduaren 23a – Esther Phillips, estatubatuar R&B abeslaria (h. 1984).
- Abenduaren 25a – Sadiq al-Mahdi, Sudango lehen ministroa (h. 2020).
- Abenduaren 25a – Remei Margarit i Tayà, kataluniar psikologoa, kantautorea, irakaslea eta idazlea (h. 2023).
- Abenduaren 25a – Susana Rinaldi, argentinar aktorea, tango-abeslaria eta Giza Eskubideen defendatzailea.
- Abenduaren 25a – Tamara Smirnova, errusiar astronomoa (h. 2001).
- Abenduaren 26a – Étienne Gnassingbé Eyadema, Togoko diktadorea (h. 2005).
- Abenduaren 28a – Josu Bergara, bizkaitar politikaria, Bizkaiko Ahaldun Nagusi ohia.
- Abenduaren 30a – Omar Bongo, Gabongo presidentea (h. 2009).
- Abenduaren 31 – Salman Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Angel Landa, bizkaitar alpinista (h. 2020).
- Anton Totorikaguena, Markinako Lehoia, bizkaitar herri kirolaria (h. 2017).
- Dolores Aguirre, bizkaitar enpresaburua (h. 2013).
- Esperanza Nuere, bizkaitar artista, margolaria.
- Iñaki Bergara, Pio, azpeitiar aktorea (h. 2016).
- Jesus Osteriz, nafar politikaria.
- Jose Mensuro, Mensu, gipuzkoar margolaria.
- Josetxo Etxebeste, Errenteriako basagizona, baserriko ukuiluan -animalien artean- hazitako gizabanako gaigabea (h. 2001).
- Josu Zubiaur, bizkaitar ingeniaria, arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea, EiTBko lehenbiziko zuzendaria (h. 2015).
- Joxe Luis Zurutuza, gipuzkoar idazlea (h. 2023).
- María Teresa Castells, gipuzkoar liburu-saltzailea (h. 2017).
- Patxi Zapiain, gipuzkoar ekintzaile kulturala (h. 2011).
- Pedro Toledo, bizkaitar bankaria, Banco de Vizcayako presidentea eta Banco Bilbao Vizcayaren sortzaileetakoa (h. 1989).
- Rafael Ortiz Alfau, euskal herritar margolari eta ilustratzailea (h. 2000).
- Xabier Gorostiaga, bilbotar jesuita, irakaslea eta garapenari lotutako gaietan aditua (h. 2003).
- Rafael Castro, espainiar musikagilea.
- Dimitris Christoulas, Atzerakada Handiaren ondorioz sorrarazitako egoera sozioekonomikoaren aurka protesta moduan bere buruaz beste egin zuen greziar botikaria (h. 2012).
- James Cantrell, estatubatuar artista.
- Joana Biarnés, kataluniar argazkilaria eta lehen emakume argazkilari-kazetaria (h. 2018).
- Lolo Rico, espainiar kazetari eta telebista zuzendaria (h. 2019).
- Susana Thénon, argentinar poeta, itzultzaile eta argazkilaria (h. 1991).
- Teresa Burga, perutar artista multimedia eta kontzeptuala (h. 2021).
- Mifta al-Usta Umar, Libiako estatuburua (h. 2010).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 9a – Jean Etxepare Bidegorri, medikua, Argentinan jaiotako euskal idazlea (j. 1877).
- Urtarrilaren 10a – Virginie Demont-Breton, frantziar margolaria (j. 1859).
- Urtarrilaren 17a – Martin Elola Berasategi, Begoñako Udaleko azken txistularia, maixu, zuzendari eta txistu-egilea (j. 1867).
Otsaila
- Otsailaren 3a – Hugo Junkers, alemaniar aeronautikoa (j. 1859).
- Otsailaren 7a – Ramon Bikuña, bizkaitar politikari eta enpresaburua (j. 1886).
- Otsailaren 8a – Jenaro Larratxe, nafar enpresaburu eta politikaria, Euskeraren Adiskideak elkarte euskaltzalearen presidente eta sortzailea (j. 1870).
- Otsailaren 8a – Max Liebermann, alemaniar margolaria (j. 1847).
- Otsailaren 12a – Auguste Escoffier, frantziar sukaldari eta sukaldaritza liburuen idazlea (j. 1846).
- Otsailaren 28a – Tsubouchi Shōyō, japoniar idazlea eta itzultzailea (j. 1859).
Martxoa
- Martxoaren 9a – Prosper Boissonnade, frantziar historialaria eta unibertsitateko irakaslea (j. 1862).
- Martxoaren 12a – Patricio Arabolaza, euskal herritar futbolaria (j. 1897).
- Martxoaren 12a – Mihajlo Pupin, serbiar-estatubatuar fisikaria (j. 1858).
- Martxoaren 16a – John James Rickard Macleod, ingeles sendagilea, 1923ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1876).
- Martxoaren 16a – Aron Nimzowitsch, errusiar-daniar xakelaria, hipermodernismoaren xakelari nabarmenetakoa (j. 1886).
- Martxoaren 17a – Julian Irizar, euskal jatorriko Argentinako Itsas Armadako almirantea (j. 1869).
- Martxoaren 23a – Ana de Castro Osório, portugaldar idazlea, kazetaria, pedagogoa, feminista eta militante errepublikanoa (j. 1872).
Apirila
- Apirilaren 9a – Matxin Irabola, lapurtar bertsolaria (j. 1879).
- Apirilaren 13a – François Simiand, frantziar soziologoa, historialaria eta ekonomista, frantziar soziologia eskolaren sortzailetakoa (j. 1873).
- Apirilaren 14a – Antônio de Alcântara Machado, brasildar literatura kritikoa eta idazlea, Brasilgo modernismoaren idazle garrantzitsuenetarikoa (j. 1901).
- Apirilaren 14a – Emmy Noether, alemaniar matematikaria, XX. mendeko algebran aditu garrantzitsuenetakoa (j. 1882).
- Apirilaren 15a – Anna Ancher, daniar margolaria (j. 1859).
- Apirilaren 16a – Panait Istrati, errumaniar idazlea (j. 1884).
- Apirilaren 29a – Facundo Perezagua, espainiar politikari sozialista eta sindikalista (j. 1860).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Henri Pélissier, frantziar txirrindularia (j. 1889).
- Maiatzaren 4a – Julio Altadill, nafar historialaria eta espainiko militarra (j. 1858).
- Maiatzaren 7a – Jose Antonio Ugarte, gipuzkoar frantzizkotar fraidea eta euskal idazlea (j. 1860).
- Maiatzaren 12a – Jozef Pilsudski, poloniako Bigarren Errepublikako lehen estatuburua eta diktadorea (j. 1867).
- Maiatzaren 14a – Edwin Brant Frost, estatubatuar astronomoa (j. 1866).
- Maiatzaren 15a – Kazimir Malevitx, ukrainiar margolaria eta artearen teorikoa (j. 1878).
- Maiatzaren 17a – Paul Dukas, frantziar musikagilea (j. 1865).
- Maiatzaren 19a – T. E. Lawrence, Lawrence Arabiakoa, britainiar militar, arkeologo eta idazlea (j. 1888).
- Maiatzaren 21a – Jane Addams, AEBetako soziologo, filosofo eta idazlea (j. 1860).
- Maiatzaren 21a – Hugo de Vries, herbeheretar botanikoa (j. 1848).
- Maiatzaren 23a – Jane Misme, frantziar kazetari eta feminista (j. 1865).
Ekaina
- Ekainaren 5a – James Edward Quibell, britainiar egiptologoa (j. 1867).
- Ekainaren 7a – Ivan Mitxurin, sobietar agronomoa (j. 1855).
- Ekainaren 24an, abizazio-istripuan:
- Carlos Gardel, argentinar tango abeslaria (j. 1887?/1890?).
- Alfredo Le Pera, argentinar legelaria, idazlea, gidoilaria, itzultzailea, eta kazetaria.
Uztaila
- Uztailaren 3a – André Citroën, frantziar ingeniaria eta industrialaria, Citroën automobil fabrikatzailearen sortzailea (j. 1878).
- Uztailaren 9a – Daniel Edward Howard, Liberiako 16. presidentea (j. 1861).
- Uztailaren 11 – Jenny Morris, ingeles brodatzailea (j. 1861).
- Uztailaren 12a – Alfred Dreyfus, frantziar militarra (j. 1859).
- Uztailaren 14a – Francisco Cepeda, euskal txirrindularia, Frantziako Tourrean hil zen lehendabiziko txirrindularia (j. 1906).
- Uztailaren 15a – Pieter Cort van der Linden, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1846).
- Uztailaren 25a – José Adriano Lizarralde, euskal elizgizon frantziskotarra, idazle eta historialaria (j. 1884).
Abuztua
- Abuztuaren 15a – Paul Signac, frantziar margolaria (j. 1863).
- Abuztuaren 17a – Charlotte Perkins Gilman, estatubatuar feminista, soziologoa, eleberrigilea, poeta eta gizarte erreformarako irakurlea (j. 1860).
- Abuztuaren 22a – Pavlos Kountouriotis, Greziako presidentea (j. 1855).
- Abuztuaren 22a – Rashid Rida, erreformatzaile musulmana (j. 1865).
- Abuztuaren 29a – Astrid Suediakoa, Belgikako erregina ezkontidea (j. 1905).
- Abuztuaren 29a – Childe Hassam, estatubatuar margolari inpresionista (j. 1859).
- Abuztuaren 30a – Henri Barbusse, frantziar idazlea eta kazetaria (j. 1873).
Iraila
- Irailaren 14a – Adelaide Cabete, XX. mendeko lider feminista portugaldar garrantzitsuenetarikoa (j. 1867).
- Irailaren 19a – Konstantin Tsiolkovski, errusiar zientzialaria eta asmatzailea (j. 1857).
- Irailaren 25a – Inocencia Arangoa, gipuzkoar margolaria (j. 1884).
Urria
- Urriaren 4a – Jean Béraud, frantziar margolari inpresionista (j. 1849).
- Urriaren 4a – Marie Gutheil-Schoder, alemaniar sopranoa (j. 1874).
- Urriaren 13a - Julia Bea Soto, nafar ekintzailea (j. 1912).
- Urriaren 19a - Oda Krohg, norvegiar margolaria, Norvegiako pintura erromantiko berriaren erreferentetzat hartua (j. 1860).
- Urriaren 19a – Anna Ulianova, errusiar militante, kazetari eta idazle boltxebikea (j. 1864).
- Urriaren 20a – Arthur Henderson, eskoziar politikari laborista, 1934ko Bakearen Nobel Saria (j. 1863).
- Urriaren 23a – Charles Demuth, estatubatuar margolaria (j. 1883).
- Urriaren 24a – Henri Pirenne, belgikar historialaria, Erdi Aroan aditua (j. 1862).
Azaroa
- Azaroaren 8a – Paolo Orsi, italiar arkeologoa (j. 1859).
- Azaroaren 19a – Silverio Izagirre, euskal herritar futbolaria (j. 1897).
- Azaroaren 20a – John Jellicoe, Royal Navyko flota almirantea (j. 1859).
- Azaroaren 21a – Agnes Pockels, alemaniar kimikaria, gainazalen zientzian aitzindaria (j. 1862).
- Azaroaren 30a – Fernando Pessoa, portugaldar saiakeragile eta olerkaria (j. 1888).
Abendua
- Abenduaren 1a – Bernhard Schmidt, estoniar jatorriko alemaniar astronomo eta optikaria (j. 1879).
- Abenduaren 4a – Charles Richet, frantziar fisiologoa, immunologiaren aitzindaria eta 1913ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1850).
- Abenduaren 6a – Joaquín Trincado Mateo, nafar idazle espiritista (j. 1866).
- Abenduaren 13a – Victor Grignard, frantziar kimikaria, 1912ko Kimikako Nobel saria (j. 1871).
- Abenduaren 15a – Georges Hérelle, frantziar etnografoa (j. 1848).
- Abenduaren 15a – Karmelo Leizaola, euskal kimikari eta euskaltzalea (j. 1901).
- Abenduaren 17a – Juan Vicente Gómez, Venezuelako presidentea (j. 1857).
- Abenduaren 21a – Kurt Tucholsky, alemaniar eleberrigile eta poeta (j. 1890).
- Abenduaren 24a – Alban Berg, austriar musikagilea (j. 1885).
- Abenduaren 25a – Paul Bourget, frantziar idazlea (j. 1852).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Tadeo Biela, nafar abeslaria eta euskal idazlea (j. 1872).
- Narciso Balentziaga, gipuzkoar margolaria (j. 1905).
- Fisika: James Chadwick
- Kimika: Frédéric Joliot, Irène Joliot-Curie
- Literatura: eman gabe
- Medikuntza: Hans Spemann
- Bakea: Carl von Ossietzky
Kanpo estekak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|