Marañón: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batez-besteko +batez besteko) |
No edit summary |
||
13. lerroa: | 13. lerroa: | ||
| garaiera = 815 |
| garaiera = 815 |
||
| azalera = 7.15 |
| azalera = 7.15 |
||
| biztanleria = |
| biztanleria = 57 |
||
| bizt_urtea = |
| bizt_urtea = 2011 |
||
| distantzia = 84 |
| distantzia = 84 |
||
| euskaldunak = 0,00 |
| euskaldunak = 0,00 |
14:20, 1 otsaila 2012ko berrikusketa
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marañón (argipena)».
Marañón | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Marañón | ||
Alkatea | Inmaculada Bretón Valencia (PSN) | ||
Posta kodea | 31227 | ||
INE kodea | 31162 | ||
Herritarra | marañondar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°37′43″N 2°26′30″W / 42.6285133°N 2.4415614°W | ||
Azalera | 6 km² | ||
Garaiera | 815 metro | ||
Distantzia | 84 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 52 (2023: 3) | ||
Dentsitatea | 7,27 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,83 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 6,94 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 15,20 (2018: %15,2) |
Marañón[3] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 56 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 84 kilometrora dago.
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa mendebaldeko muturrean kokatzen da, NA-7200 errepidea Santsol-Cabredo norabidean aurrena eta NA-7430 Cabredo-Marañon norabidean hartu ondoren.
Marañon Cabredorekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean, Arabako probintziarekin mendebaldean, eta Lapoblacionekin hegoaldean.
Klima eta natura
Marañonen bi klima ageri dira, mendialdeko eguteretako klima mediterraniarra (udalerriaren ipar-mendebalde eta hegoaldean), eta klima azpiatlantiarra gune ospeletan. Urteko batez besteko tenperatura 9º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 80-100 inguru dira.
Marañonen 111 hektarea pagadi daude, 101 hektarea arte, eta mota ezberdineko zuhaitz espeziedun beste 91 hektarea baso.
Demografia
1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
221 | 225 | 247 | 255 | 253 | 234 | 261 | 228 | 142 | 112 | 87 | 68 | 61 |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,67a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
Ekonomia
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Ondarea
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Jasokundeko Andre Mariaren eliza, estilo erromanikoko XIII. mendearen hasieran eraikitako eliza da. Egiturak, Nafarroako nekazal-erromanikoaren berezko ezaugarriak ditu, elementu aurregotiko batzuen agerpenarekin batera. Nabea, trapezoide itxurako nerbio gurutzaduradun gangaz estalita dago. XVII. mendean sakristia eta korua eraiki ziren, izardun estaldurarekin. Horrez gain, beste bi kapera gehitu zitzaizkion parrokiari, kasetoidun estaldurarekin, eta herrertar estiloko dorrea.
Eliza barruan, errataula nagusi gotikoa nabarmentzen da, estilo hispaniar-flandestarraren margolan eta eskulturak dituela.
Etxeak
Marañongo herrigunean armarridun bi etxe kontserbatzen dira, batak A. Maezturen armarria eta besteak Hermostarren armarria fatxadan duelarik.
Baselizak
- Kristo Santuaren baseliza, Marañongo herrigunean kokatutako tenplua.
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Marañon erin eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez zegoen euskaraz hitz egiten zekien herritarrik.
Azpiegitura eta garraioak
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Politika
Udal hauteskundeak
2007an Nafarroako Alderdi Sozialistako Jesús Manuel Bretón Valencia aukeratu zuten alkate; herri txiki honetako zinegotzi bakarra ere izan zen. Ez zen baliogabeko botorik ezta boto zuririk izan eta abstentzioa %77,42koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jesus Manuel Breton Valencia (PSN) | 59 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere PSNkoa izan zen zerrenda bakarra; urte horretan hiru lagunek osatua zen[4] eta alkate Inmaculada Bretón izendatu zuten[5].
Udaletxea
- HELBIDEA: Bihotz Sakratuaren kalea, z/g
Alkateak
1979-1983 | ||
1983-1987 | ||
1987-1991 | ||
1991-1995 | ||
1995-1999 | ||
1999-2003 | ||
2003-2007 | ||
2007-2011 | Jesús Manuel Bretón Valencia | PSN |
2011-2015 | Inmaculada Bretón Valencia | PSN |
Jaiak eta ospakizunak
Marañongo herriko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Ama Birjinaren omenez.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindiaren Onomastika Datutegia
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- ↑ Marañón Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Marañoni buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Cabredoko errepidetik, Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |