Aranaratxe

Koordenatuak: 42°46′46″N 2°13′42″W / 42.779444444444°N 2.2283333333333°W / 42.779444444444; -2.2283333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aranatxe» orritik birbideratua)
Aranaratxe
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Pilotalekua eta eliza.
Aranaratxeko bandera
Bandera

Aranaratxeko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Aranarache <> Aranaratxe[1]
AlkateaAlfonso Ulibarri Iparragirre (AEA, indep.)
Posta kodea31271
INE kodea31021
Herritarraaranaratxear
Geografia
Koordenatuak42°46′46″N 2°13′42″W / 42.779444444444°N 2.2283333333333°W / 42.779444444444; -2.2283333333333
Azalera5,1 km²
Garaiera781 metro
Distantzia72 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria70 (2023:  −1)
alt_left 30 (%42,9)(2019) (%60) 42 alt_right
Dentsitatea13,73 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 21,9
Ugalkortasuna[2]‰ 45,45
Ekonomia
Jarduera[2]% 0 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 3,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 10,60 (2018:  %-31,9)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.aranarache.es/


Aranaratxe[4] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 77 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñea hiriburutik 72 kilometro mendebaldera dago.

Herriaren izena [aɾanaɾatʃe] ahoskatzen da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. Udalerritik igarotzen da NA-7185 errepidea, Lizarra-Gasteiz.

Aranaratxek Urbasako mendizerrarekin egiten du muga iparraldean, Eulaterekin ekialdean, eta Larragoarekin mendebaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko landaredia klima azpimediterraneoari dagokio, nahiz eta zenbat eta iparralderago egin, klima hezeagoa den. Udalerriaren hegoalde eta iparraldean dauden mendizerretan klima atlantiarra da nagusi, prezipitazioak herrigunean baino ugariagoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 1.200 eta 1.400mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 120 dira herrigunean, eta 140 edo gehiago gune menditsuenetan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranaratxeko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,53 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxe berria 1965ean eraiki zen, inguruko eraikinen antzeko estiloan. Herriko idazkaria Eulate eta Larragoako udaletan ere egiten du lan. Aranaratxeko udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Aranaratxeko udaleko idazkaria, Larragoa eta Eulateko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Miguel Kalea, z/g

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranaratxeko alkatea (eta hautetsi bakarra[5]) AEA (Agrupación Electoral Aranaratxe) herri ekimeneko Jesús Landa Peñas atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako boto guztien %8,20) eta boto zuriak ere lau izan zen (%8,70). Abstentzioa %39,76koa izan zen.

Aranaratxeko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesús Landa Peñas (AEA) 84 Bai

2011n zerrenda beraren izenean hiru zinegotzi aukeratu zituzten; alkate Alfonso Ulibarri Iparragirre izendatu zuten.

Aranaratxeko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[6] 2011[7] 2007[8] 2003[9] 1999[10] 1995[11] 1991[12] 1987[13] 1983[14] 1979[15]
Aranaratxe Hautesle Elkarte %48,48 3 %79,55 3 %91,30 1 %98,18 1 - - - - - - - - - - - -
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) - - - - - - - - - - - - - - - - - - %62,22 5

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Aranaratxeko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983 UCD[16]
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
Francisco Javier Irurzun Iñiguez[17] 2003 2007 Agrupacion Electoral Aranarache
Jesus Landa Peñas[18] 2007 2011 Agrupacion Electoral Aranarache
Alfonso Ulibarri Iparraguirre 2011 2015 Agrupacion Electoral Aranarache
Maria Asuncion Arrastio Corres[19] 2015 2019 Agrupacion Electoral Aranarache
Maria Asuncion Arrastio Corres[19] 2019 Jardunean Agrupacion Electoral Aranarache

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Automoviles Urederra autobus konpainiak Aranaratxe Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Aranaratxe eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %41,94k zekien euskaraz hitz egiten.

2009ko urtarriletik, Aranaratxe udalerriaren izen ofiziala Aranarache <> Aranaratxe da.[1]

2017ko ekainaren 22an, Nafarroako Parlamentuak Aranaratxe eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 10ean San Lorentzo baselizarako erromeria ospatzen da.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak emateaz arduratzen da Aranaratxen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundearen eliza, Aranaratxe erdigunean kokaturik, Erdi Aroan eraiki eta XVII. mendean handituriko eliza gotikoa da. Horrez gain, San Lorentzo baseliza, oinarri laukizuzeneko XVI. mendekoa, barruan San Lorentzoren egurrezko irudi erromanista daukana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa