Genevilla: berrikuspenen arteko aldeak
t Autoritate kontrola jartzea |
No edit summary |
||
99. lerroa: | 99. lerroa: | ||
== Ondasun nabarmenak == |
== Ondasun nabarmenak == |
||
San Esteban eliza [[XIII. mendea|XIII. mendeko]] estilo gotikoki eliza da. Ondorengo mendeetan, [[XVI. mendea]]n birmoldatu eta elementu berriak gehitu zitzaizkion, gaur egun duen tankera gotiko-errenazentista izan arte. |
San Esteban eliza [[XIII. mendea|XIII. mendeko]] estilo gotikoki eliza da. Ondorengo mendeetan, [[XVI. mendea]]n birmoldatu eta elementu berriak gehitu zitzaizkion, gaur egun duen tankera gotiko-errenazentista izan arte. |
||
== Genevillar ospetsuak == |
|||
* [[Melchor Treviño (1554-1628)]], elizgizon, liburuzain eta itzultzailea<ref>{{Erreferentzia|izenburua=TREVIÑO, Melchor - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/trevino-melchor/ar-131983/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2020-04-08}}</ref>. |
|||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
||
105. lerroa: | 109. lerroa: | ||
== Ikus, gainera == |
== Ikus, gainera == |
||
* [[Nafarroa Garaiko udalerrien zerrenda|Nafarroako udalerrien zerrenda]] |
* [[Nafarroa Garaiko udalerrien zerrenda|Nafarroako udalerrien zerrenda]] |
||
*[[Vianaldea]] |
|||
== Kanpo estekak == |
== Kanpo estekak == |
17:07, 8 apirila 2020ko berrikusketa
Genevilla | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Genevillaren ikuspegia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Genevilla | ||
Alkatea | Esteban Etxagoien Arriaga (UPN) | ||
Posta kodea | 31227 | ||
INE kodea | 31116 | ||
Herritarra | genevillar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°38′41″N 2°23′30″W / 42.644722222222°N 2.3916666666667°W | ||
Azalera | 9 km² | ||
Garaiera | 627 metro | ||
Distantzia | 80 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 67 (2023: 10) | ||
Dentsitatea | 7,88 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 13,3 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 1,07 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 10,90 (2018: %6,44) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.genevilla.es/ |
Genevilla[3] Nafarroako udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 73 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera, eta Nafarroako hiriburutik 80 kilometrora dago.
Izena
Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Uxanuri proposatu zen herriaren euskal izentzat. Gainera, Uxanabilla eta Uxanbilla izenak ere erabili izan dira.[4] Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Genevilla izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.[5]
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa erdialde-mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean Arabako mugatik gertu. Herrira heltzeko NA-7200 errepidea hartu behar da Cabredo-Santsol norabidean.
Genevillak Arabako probintziarekin egiten du muga iparralde eta mendebaldean, Cabredorekin mendebaldean, eta Aguilar Kodeskoarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Udalerriko klima aldatu egiten da kokagunea eta altueraren arabera. Oro har, mediterraneo motakoa da udalerriaren ipar-mendebaldean, azpimediterraneoa erdialdean, eta atlantiarra hegoaldean (mendilerro txikian). Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 12 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 800 eta 1.400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 dira, baina hegoaldeko gune menditsuan 100 egun baino gehiagotan egiten du euria batez beste.
Altuera aldeak direla eta, landaredia nahiko aldatzen da toki batetik bestera. Genevillan 390 hektarea arte eta 278 hektarea pago daude.
Estazio meteorologikoa
Genevillan, itsasoaren mailatik 612 metrora, Nafarroako gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Demografia
Genevillako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
Genevillako alkatea Nafarroako Herriaren Batasuneko Esteban Etxagoien Arriaga da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Talde erregionalistatik lau zinegotzi aukeratu ziren. Boto zuriak hamalau izan ziren (%23,73), eta baliogabeko botoak lau (%6,35). Abstentzioa %40,00koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Eusebio Pérez del Notario Fernández (UPN) | 42 | Bai |
Esteban Etxagoien Arriaga (UPN) | 33 | Bai |
Eduardo Martínez Díaz de Cerio (UPN) | 32 | Bai |
Miguel Ángel Martínez de San Vicente Zurbano (UPN) | 31 | Bai |
2011n UPNk 2 zinegotzi lortu zituen, eta, beraz, alkatetza Etxagoienentzat izan zen. Hauteskundeotan NaBai 2011ren zerrendarekin (zinegotzi bakarra) lehiatu behar izan zuen.
Udaletxea
Udaletxea XIX. mendearen amaieran eraiki zen, 1890. urtearen inguruan. Eraikinak gorputz bakarreko laukizuzen itxurako egitura du. Gaur egungo kokagunearen aurretik, udaletxea beheko solairua Loretoko Ama Birjinaren kapera moduan erabilitako beste eraikin batean egon zen.
Udalak alkatea eta hiru zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Eguerdi kalea, 3
Alkateak
2007-2011 | Esteban Etxagoien Arriaga | UPN |
2011- | Esteban Etxagoien Arriaga | UPN |
Azpiegitura eta garraioak
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Zerbitzuak
Genevilla "Kodes Mendilerroko Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.
Ondasun nabarmenak
San Esteban eliza XIII. mendeko estilo gotikoki eliza da. Ondorengo mendeetan, XVI. mendean birmoldatu eta elementu berriak gehitu zitzaizkion, gaur egun duen tankera gotiko-errenazentista izan arte.
Genevillar ospetsuak
- Melchor Treviño (1554-1628), elizgizon, liburuzain eta itzultzailea[7].
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia: 155 araua: Nafarroako udal izendegia.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Uxanabilla», Auñamendi entziklopedia.
- ↑ Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Nafarroako Udal Izendegia, 155. araua», Plazaberri, 72. zenbakia, 2009.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ «TREVIÑO, Melchor - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |