Marañón

Koordenatuak: 42°37′43″N 2°26′30″W / 42.6285133°N 2.4415614°W / 42.6285133; -2.4415614
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marañón (argipena)».
Marañón
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Marañongo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Marañón
AlkateaInmaculada Bretón Valencia (PSN)
Posta kodea31227
INE kodea31162
Herritarramarañondar
Geografia
Koordenatuak42°37′43″N 2°26′30″W / 42.6285133°N 2.4415614°W / 42.6285133; -2.4415614
Azalera6 km²
Garaiera815 metro
Distantzia84 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria52 (2023:  3)
alt_left 26 (%50)(2019) (%50) 26 alt_right
Dentsitatea7,27 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,83
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 6,94 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 15,20 (2018: %15,2)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.maranon.es/

Marañón[3] ([maɾaɲon]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 51 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 84 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundearen elizako erretaularen ikuspegia.

Herria, Ega ibaiaren haraneko goiko adean kokaturik dago.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marañonen bi klima ageri dira, mendialdeko eguterako klima mediterraneoa, udalerriaren ipar-mendebalde eta hegoaldean, eta klima azpiatlantiarra, gune ospeletan. Urteko batezbesteko tenperatura 9º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 80-100 inguru dira.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marañonen 111 hektarea pagadi daude, 101 hektarea arte, eta zuhaitz askotariko beste 91 hektarea baso.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marañon Cabredorekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean, Arabako probintziarekin mendebaldean, eta Lapoblacionekin hegoaldean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 43,20 megawattekoa da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marañongo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,67 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Bihotz Sakratuaren kalea, z/g

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafarroako Alderdi Sozialistako Jesús Manuel Bretón Valencia aukeratu zuten alkate; herri txiki honetako zinegotzi bakarra ere izan zen. Ez zen baliogabeko botorik ezta boto zuririk izan eta abstentzioa %77,42koa izan zen.

Marañongo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesus Manuel Breton Valencia (PSN) 59 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere PSNkoa izan zen zerrenda bakarra; urte horretan hiru lagunek osatua zen[4] eta alkate Inmaculada Bretón izendatu zuten[5].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Marañongo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Carlos Valencia Solas[7] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Manuel Almiro Abascal Antoñana[7] 1983 1987 Nafarroako Alderdi Sozialista
1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
1991 1995 Nafarroako Alderdi Sozialista
1995 1999 Nafarroako Alderdi Sozialista
1999 2003 Nafarroako Alderdi Sozialista
Julio Lopez de Echazarreta 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Jesus Manuel Breton Valencia 2007 2009 a Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Inmaculada Breton Valencia 2009 2011 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Inmaculada Breton Valencia 2011 2015 Nafarroako Alderdi Sozialista
Laura Corres Martin[6] 2015 2019 Nafarroako Alderdi Sozialista
Laura Corres Martin[6] 2019 Jardunean Nafarroako Alderdi Sozialista

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Marañon eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez zegoen euskaraz hitz egiten zekien herritarrik.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marañongo herriko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Ama Birjinaren omenez.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundeko Andre Mariaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundeko Andre Mariaren eliza, estilo erromanikoko XIII. mendearen hasieran eraikitako eliza da. Egiturak Nafarroako landa-erromanikoaren berezko ezaugarriak ditu, elementu aurregotiko batzuen agerpenarekin batera. Nabea trapezoide itxurako nerbio gurutzaduradun gangaz estalita dago. XVII. mendean sakristia eta korua eraiki ziren, izardun estaldurarekin. Horrez gain, beste bi kapera gehitu zitzaizkion parrokiari, kasetoidun estaldurarekin, eta herrerotar estiloko dorrea.

Elizaren barruan, errataula nagusi gotikoa nabarmentzen da, estilo hispaniar-flandestarraren margolan eta eskulturak dituena.

Etxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marañongo herrigunean armarridun bi etxe gordetzen dira, batak A. Maezturen armarria eta besteak Hermostarren armarria fatxadan duela.

Baselizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kristo Santuaren baseliza, Marañongo herrigunean kokatutako tenplua.

Marañondar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa