Marañón
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marañón (argipena)».
Marañón | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Inmaculada Bretón Valencia (PSN) | ||
Posta kodea | 31227 | ||
INE kodea | 31162 | ||
Herritarra | marañondar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°37′43″N 2°26′30″W / 42.6285133°N 2.4415614°W | ||
Azalera | 6 km² | ||
Garaiera | 815 metro | ||
Distantzia | 84 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 52 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 7,27 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,83 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 6,94 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 15,20 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.maranon.es/ |
Marañón[3] ([maɾaɲon]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 51 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 84 kilometrora dago.
Geografia[edit | edit source]
Ingurune naturala eta klima[edit | edit source]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/39/Retablo_Mara%C3%B1%C3%B3n.jpg/300px-Retablo_Mara%C3%B1%C3%B3n.jpg)
Herria, Ega ibaiaren haraneko goiko adean kokaturik dago.
Klima[edit | edit source]
Marañonen bi klima ageri dira, mendialdeko eguterako klima mediterraneoa, udalerriaren ipar-mendebalde eta hegoaldean, eta klima azpiatlantiarra, gune ospeletan. Urteko batezbesteko tenperatura 9º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 80-100 inguru dira.
Landaredia[edit | edit source]
Marañonen 111 hektarea pagadi daude, 101 hektarea arte, eta zuhaitz askotariko beste 91 hektarea baso.
Udalerri mugakideak[edit | edit source]
Marañon Cabredorekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean, Arabako probintziarekin mendebaldean, eta Lapoblacionekin hegoaldean.
Ekonomia[edit | edit source]
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 43,20 megawattekoa da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Demografia[edit | edit source]
Marañongo biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,67 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika[edit | edit source]
Udaletxea[edit | edit source]
- HELBIDEA: Bihotz Sakratuaren kalea, z/g
Udal hauteskundeak[edit | edit source]
2007an Nafarroako Alderdi Sozialistako Jesús Manuel Bretón Valencia aukeratu zuten alkate; herri txiki honetako zinegotzi bakarra ere izan zen. Ez zen baliogabeko botorik ezta boto zuririk izan eta abstentzioa %77,42koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jesus Manuel Breton Valencia (PSN) | 59 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere PSNkoa izan zen zerrenda bakarra; urte horretan hiru lagunek osatua zen[4] eta alkate Inmaculada Bretón izendatu zuten[5].
Alkateak[edit | edit source]
Hauek izan dira Marañongo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Carlos Valencia Solas[7] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna | |
Manuel Almiro Abascal Antoñana[7] | 1983 | 1987 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
1987 | 1991 | Nafarroako Alderdi Sozialista | ||
1991 | 1995 | Nafarroako Alderdi Sozialista | ||
1995 | 1999 | Nafarroako Alderdi Sozialista | ||
1999 | 2003 | Nafarroako Alderdi Sozialista | ||
Julio Lopez de Echazarreta | 2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Jesus Manuel Breton Valencia | 2007 | 2009 a | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Maria Inmaculada Breton Valencia | 2009 | 2011 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Maria Inmaculada Breton Valencia | 2011 | 2015 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Laura Corres Martin[6] | 2015 | 2019 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Laura Corres Martin[6] | 2019 | Jardunean | Nafarroako Alderdi Sozialista |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Azpiegiturak[edit | edit source]
Garraioak[edit | edit source]
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Kultura[edit | edit source]
Euskara[edit | edit source]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Marañon eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez zegoen euskaraz hitz egiten zekien herritarrik.
Jaiak eta ospakizunak[edit | edit source]
Marañongo herriko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Ama Birjinaren omenez.
Ondasun nabarmenak[edit | edit source]
Jasokundeko Andre Mariaren eliza[edit | edit source]
Jasokundeko Andre Mariaren eliza, estilo erromanikoko XIII. mendearen hasieran eraikitako eliza da. Egiturak Nafarroako landa-erromanikoaren berezko ezaugarriak ditu, elementu aurregotiko batzuen agerpenarekin batera. Nabea trapezoide itxurako nerbio gurutzaduradun gangaz estalita dago. XVII. mendean sakristia eta korua eraiki ziren, izardun estaldurarekin. Horrez gain, beste bi kapera gehitu zitzaizkion parrokiari, kasetoidun estaldurarekin, eta herrerotar estiloko dorrea.
Elizaren barruan, errataula nagusi gotikoa nabarmentzen da, estilo hispaniar-flandestarraren margolan eta eskulturak dituena.
Etxeak[edit | edit source]
Marañongo herrigunean armarridun bi etxe gordetzen dira, batak A. Maezturen armarria eta besteak Hermostarren armarria fatxadan duela.
Baselizak[edit | edit source]
- Kristo Santuaren baseliza, Marañongo herrigunean kokatutako tenplua.
Marañondar ospetsuak[edit | edit source]
- Antonio Marañón (c. 1777-1826), militarra.
- Victoriano Fernández Askartza (1870-1934), astronomoa.
Erreferentziak[edit | edit source]
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- ↑ Marañón[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
- ↑ a b «MARAÑÓN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
Ikus, gainera[edit | edit source]
Kanpo estekak[edit | edit source]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |