Armañantzas
Armañantzas | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Armañanzas | ||
Alkatea | David Perez de Albeniz Crespo (Nafarroako Alderdi Sozialista) | ||
Posta kodea | 31228 | ||
INE kodea | 31035 | ||
Herritarra | armañantzastar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°33′36″N 2°17′06″W / 42.56°N 2.285°W | ||
Azalera | 12,3 km² | ||
Garaiera | 489 metro | ||
Distantzia | 70 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 54 (2023: 3) | ||
Dentsitatea | 0,44 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 59,32 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 10,42 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 0,00 (2018: %-1,28) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.armananzas.es/ |
Armañantzas[4] ([aɾmaɲants̻as̺]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrerria merindadekoa. Iruñetik 70 kilometro mendebaldera dago, eta itsas mailatik 489 metro gorago. 61 biztanle zituen 2014. urteko erroldan.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria Lizarrako merindadearen mendebaldean dago, Arabako mugatik gertu, Santsol eta Esprontzeda bitarteko errepidean. Herrigunea, bi aldaparen arteko mendixka batean dago. Etxeak nahasean dira herrian, eta kaleak, estuak eta irregularrak dira.
Armañantzasek Desoio eta Esprontzedarekin egiten du muga iparraldean, mendebaldean, Bargotarekin; eta ekialde eta hegoaldean, Santsol, El Busto eta Torres del Riorekin.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria kokatzen den toki berean ahaidego feudaleko jauregi bat izan zen. Eraikina hegoaldean kokatzen zen, elizatik 150 metrora. Jauregiari buruzko lehen aipamena XII. mendekoa da. XIII. mendean, berriz, jauregiko bizilagunek Tibalt I.a erregeak zuzenduriko seigarren gurutzadan hartu zuten parte. Armañantzasen historiak Los Arcos udalerriaren historiarekin bat egiten du. 1176. urtean, Antso VI.a Jakituna erregeak armañantzastarrei Los Arcostarrei emaniko pribilegio berak jasotzeko aukera eman zien.
1463. urtetik 1753. urtera, herria Gaztelako Erresumaren jabetzakoa izan zen. Berriz Nafarroara berrerantsi zutenean, hiri moduan egin zuen, eta erregeordeak izendaturiko alkate batek agintzen zuen herrian. 1849an herriak eskola zuen, eta bertako maisua sakristaua eta sekretarioa zen aldi berean. Biztanleria-galeraren eraginez herrian gero eta ume gutxiago zirelarik, eskola itxi behar izan zuten 1976an, eta ordutik, herriko haurrek Los Arcosko eskolara joan behar izan dute.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aramañantzasko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Armañantzasen.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007tik Armañantzasko alkatea Francisco Javier Oion Sanz da. 2007an talde bakarra, Agrupacion Independiente de Armañanzas (AIA), aurkeztu zen, eta herriaren tamaina txikia dela eta, pertsona bakarra aukeratu zuten. Ez zen boto zuririk izan. Eta baliogabeko botoak 2 izan ziren (emandako botoen %3,85)
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Francisco Javier Oion Sanz (AIA) | 50 | Bai |
2011n Oionek karguari eutsi zion; kasu honetan, ordea, UPNren izenean aurkeztu zen aurretik alkate izandako Maria Celsa Mansorekin batera, nahiz eta biek zerrendan "independente" etiketa eraman.[5] Beraz, egun udalbatzak bi zinegotzi ditu.
Alderdi politikoa | 2015[6] | 2011[7] | 2007[8] | 2003[9] | 1999[10] | 1995[11] | 1991[12] | 1987[13] | 1983[14] | 1979[15] | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) | - | - | %55,56 | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %30,63 | 2 | - | - |
Armañantzasko Elkarte Independente | - | - | - | - | %96,15 | 1 | %94,87 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Armañantzasko Alderdi Independente | - | - | - | - | - | - | - | - | %78,57 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Nafarroako Alderdi Sozialista-PSOE (PSN-PSOE) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %65,33 | 5 | %67,05 | 5 | %51,35 | 4 | - | - |
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Armañantzasko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[16] | |
Teodoro Oyon Valentin[16] | 1979 | 1983 | Independenteak | |
Teodoro Oyon Valentin[16] | 1983 | 1987 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Teodoro Oyon Valentin[16][17] | 1987 | 1991 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Teodoro Oyon Valentin[16] | 1991 | 1995 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Teodoro Oyon Valentin[16] | 1996 a | 1999 | Kudeaketa batzordea | |
Maria Celsa Manso Sanz de Galdeano[16] | 1999 | 2003 | Partido Independiente de Armañanzas | |
Maria Celsa Manso Sanz de Galdeano[16] | 2003 | 2007 | Agrupacion Independiente de Armañanzas | |
Francisco Javier Oion Sanz[16][18] | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente de Armañanzas | |
Francisco Javier Oion Sanz[16][19][20] | 2011 | 2015 | Nafar Herriaren Batasuna | |
David Perez de Albeniz Crespo[16][20][21][22] | 2016 b | 2019 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
David Perez de Albeniz Crespo[16][23][24][25] | 2019 | 2023 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
David Perez de Albeniz Crespo[26][27] | 2023 | Jardunean | Nafarroako Alderdi Sozialista |
a 1995ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
b 2015eko hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Armañantzas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 1,20k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armañantzasko herriko jaiak Abuztuko laugarren asteburuan ospatzen dira. Normalean jaiak ostiralean hasten dira txupinazoaren jaurtiketarekin eta asteartean antolaturiko herri bazkariarekin amaitu.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andre Mariaren eliza, XVI. mendeko eraikin gotiko-pizkundetarra da, nahiz eta elizaren jatorria Erdi Arokoa izan. Jatorrizko garai horretakoak dira kanpoaldeko oinarrizko hormak eta hiru zutabedun mugarriak. Elizak, laukizuzen itxurako nabe bakarra dauka eta aurrealde zuzen txikia. Parrokiak, XVI. mendeko portiko barrokoa dauka eta Lizarrerriko erretaula nagusirik handienetakoa dauka, XVIII. mendean eraikia.
Ondarearen gainontzeko egituren artean, San Joanen baseliza eta Linares ibaiaren gaineko zubia nabarmentzen dira. Zubiak harrizko harlangaitzez eginiko arku zirkularra dauka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2011ko apirilaren 20a.
- ↑ Armañantzas 2015 maiatza: Kandidatura ez.
- ↑ Armañanzasko udal hauteskundeak 2011.
- ↑ Armañantzasko udal hauteskundeak 2007.
- ↑ Armañantzasko udal hauteskundeak 2003.
- ↑ Armañantzasko udal hauteskundeak 1999.
- ↑ Armañantzas 1995 maiatza: Kandidatura ez..
- ↑ Armañantzasko udal hauteskundeak 1991.
- ↑ Armañantzasko udal hauteskundeak 1987.
- ↑ Armañantzasko udal hauteskundeak 1983.
- ↑ Armañantzas1979 apirila: Kandidatura ez.
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Oyón Valentín, Teodoro» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tierra Estella decidió en las urnas» Revista Calle Mayor 2007-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tierra Estella ya tiene alcaldes» Revista Calle Mayor 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Cinco municipios formalizarán el 9 de enero a su nuevo alcalde» Diario de Navarra 2015-12-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «UPN-PP, la fuerza más votada en Estella, seguida de Podemos» Revista Calle Mayor 2016-01-08 (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un curso analizará este mes el papel de la zona de Los Arcos durante tres siglos» Diario de Noticias de Navarra 2016-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes y alcaldesas» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arrancan los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Ayuntamiento de Armañanzas mejorará su accesibilidad con un ascensor» Diario de Noticias de Navarra 2021-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |