Orotz-Betelu: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°54′23″N 1°18′06″W / 42.90639052°N 1.30169486°W / 42.90639052; -1.30169486
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
34. lerroa: 34. lerroa:


=== Klima eta landaredia ===
=== Klima eta landaredia ===
Orotz-beteluko klima mendialdeko klima atlantikoaren ezaugarriei dagokio. Ipar-mendebalde eta hego-ekialdean pagadiak dira nagusi, eta erdialdean hariztiak. [[Irati]] ibaiak sorturiko arroilean ezaugarri mediterraneoak ageri dira. Urteko batez besteko tenperaturak 9 eta 11 gradu artekoak dira eta prezipitazioak 1.200 eta 1.600 mm bitartekoak. Bestalde, egun euritsuak urtero 100 izaten dira hegoaldean eta 120 edo gehiago gunerik menditsuenetan.
Orotz-beteluko klima mendialdeko klima atlantikoaren ezaugarriei dagokio. Ipar-mendebalde eta hego-ekialdean pagadiak dira nagusi, eta erdialdean hariztiak. [[Irati]] ibaiak sorturiko arroilean ezaugarri mediterraneoak ageri dira. Urteko batezbesteko tenperaturak 9 eta 11 gradu artekoak dira eta prezipitazioak 1.200 eta 1.600 mm bitartekoak. Bestalde, egun euritsuak urtero 100 izaten dira hegoaldean eta 120 edo gehiago gunerik menditsuenetan.


Herriaren inguruko mendietan pagoak eta haritzak dira nagusi, eta askoz kopuru txikiagoan, gaztainondo eta pinu basatiak.
Herriaren inguruko mendietan pagoak eta haritzak dira nagusi, eta askoz kopuru txikiagoan, gaztainondo eta pinu basatiak.

12:42, 31 urtarrila 2012ko berrikusketa

Orotz-Betelu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Orotz-Beteluko bandera
Bandera

Orotz-Beteluko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaAgoitzaldea
Auñamendiko eskualdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Oroz-Betelu <> Orotz-Betelu[1]
AlkateaAinhoa Mendia Orradre
(Urrizkain)
Posta kodea31439
INE kodea31199
Herritarraoroztarra[2]
Geografia
Koordenatuak42°54′23″N 1°18′06″W / 42.90639052°N 1.30169486°W / 42.90639052; -1.30169486
Azalera23,46 km²
Garaiera599 metro
Distantzia45,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria145 (2023:  6)
alt_left 61 (%42,1)(2019
2003)
 
(%58,6) 85 alt_right
Dentsitatea6,06 biztanle/km²
Zahartzea[3]% 16,79
Ugalkortasuna[3]‰ 45,45
Ekonomia
Jarduera[3]% 0 (2011)
Desberdintasuna[3]% 0 (2011)
Langabezia[3]% 6,07 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3][4]% 5,00 (2018:  %-1,97)


Orotz-Betelu Nafarroako udalerria da. Agoizko Ibarjaurerriko herri horrek 171 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan. Nafarroako hiriburutik 45 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

Orotz-Betelu Nafarroako ipar-ekialdean dago, Zangozako merindadearen ekialdean. Bidausiko mankomunitateko udalerrietako bat da. Herrira iristeko Itoitzetik gertu dagoen NA-172 errepidea hartu behar da.

Bi herrigune ditu udalerriak: Olaldea eta Orotz-Betelu. Garraldarekin egiten du muga iparraldean, Garaioarekin ekialdean, eta Artzibarrekin mendebalde eta hegoaldean.

Udalerriaren orografia oso menditsua da, Pirinioen magalean egonik. Irati ibaiak udalerria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du.

Klima eta landaredia

Orotz-beteluko klima mendialdeko klima atlantikoaren ezaugarriei dagokio. Ipar-mendebalde eta hego-ekialdean pagadiak dira nagusi, eta erdialdean hariztiak. Irati ibaiak sorturiko arroilean ezaugarri mediterraneoak ageri dira. Urteko batezbesteko tenperaturak 9 eta 11 gradu artekoak dira eta prezipitazioak 1.200 eta 1.600 mm bitartekoak. Bestalde, egun euritsuak urtero 100 izaten dira hegoaldean eta 120 edo gehiago gunerik menditsuenetan.

Herriaren inguruko mendietan pagoak eta haritzak dira nagusi, eta askoz kopuru txikiagoan, gaztainondo eta pinu basatiak.

Estazio meteorologikoa

Orotz-Betelun, itsasoaren mailatik 619 metrora, Nafarroako gobernuak 1993an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Demografia

Orotz-Beteluko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
580 594 894 619 643 594 540 535 386 316 232 210 202

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,53 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea

  • San Miguel Arkaingeruaren eliza, Olaldeako herrigunean dago.

Politika

Udal hauteskundeak

Azken urteetan Orotz-Beteluko alkate kargurako Urrizkain (UR) herri ekimeneko Ainhoa Mendia Orradre aukeratu dute. 2007an Urrizkain aurkeztutako talde bakarra izan zen; udalbatza zerrenda irekien bidez aukeratzen den herri honetan botorik gehien eskuratu zuena Mikel Artzeluz izan zen baina taldeak Mendia hautatu zuen alkate. Baliogabeko botoak 16 izan ziren (emandako guztien %13,11) eta 15 boto zuri izan ziren (botoen %14,15). Abstentzioa %45,54koa izan zen.

Orotz-Beteluko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Mikel Artzeluz Zuntzarren (UR) 76 Bai
Miren Ainhoa Mendia Orradre (UR) 71 Bai
Izaskun Larrea Erreta (UR) 67 Bai
Luis Maria Turrillas Juandeburre (UR) 57 Bai
Jeronimo Larrea Vicente (UR) 48 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere Urrizkain izan zen zerrenda bakarra eta Mendiak kargua gorde egin zuen.

Udaletxea

Orotz-Beteluko udaleko idazkaria Artzibarko eta Longidako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, 1

Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Ainhoa Mendia Orradre Urrizkain
2011-2015 Ainhoa Mendia Orradre Urrizkain

Zerbitzuak

Auñamendi Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea eta Zabor Sendoen Bidausi Batza zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak emateaz arduratzen da Orotz-Betelun eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Orotz-Betelu eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira.2001eko erroldaren arabera,herritarren %7,14k zekien euskaraz.

2009ko urtarriletik Orotz-Beteluko udalerriaren izen ofiziala Oroz-Betelu <> Orotz-Betelu da[6].

Azpiegitura eta garraioak

Conda autobus konpainiaren Orbaizeta eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak

Orotz-Beteluk ekainaren 16an ospatzen ditu jaiak, San Adrianen omenez.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Txantiloi:Auñamendiko udalerri aurkibidea