Urroz (Malerreka)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urrotz (Malerreka)» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Malerrekako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrotz (argipena)».
Urroz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Urroz de Santesteban 02.jpg

Urrozko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Malerreka
Izen ofiziala Escudo de Urroz de Santesteban.svg Urrotz
Alkatea Iñaki Juanena Santesteban
(Herriko Alkartasuna)
Posta kodea 31752
INE kodea 31244
Herritarra urroztarra
Kokapena
Koordenatuak 43° 06′ 05″ N, 1° 42′ 22″ W / 43.101388888889°N,1.7061111111111°W / 43.101388888889; -1.7061111111111Koordenatuak: 43° 06′ 05″ N, 1° 42′ 22″ W / 43.101388888889°N,1.7061111111111°W / 43.101388888889; -1.7061111111111
Urroz (Malerreka) hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Urroz (Malerreka)
Urroz (Malerreka)
Urroz (Malerreka) (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 10,02 km2
Garaiera 337 metro
Distantzia 60 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 179 biztanle
% 54,84 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 45,16
Dentsitatea 17,86 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 4,74
Zahartze tasa[1] % 21,62
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 60,61
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,82 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 98,91 (2010)
Euskararen erabilera % 97,2 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.urrotz.org

Urroz[2] Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da eta Malerrekako eskualdean dago. 179 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 60 kilometrora dago. Herrigunea 337 metroko garaieran dago.[3]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honen izena euskaraz beti Urrotz izan da. Halere, antzina gaztelaniaz Urroz de Santesteban deitzen zen. 1989ko urtarrilaren 31n izen ofiziala Urrotz hartu zen.[3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrotz udalerriak iparraldetik Iturenekin du muga, hegoaldean Ultzamarekin, mendebaldean Beintza-Labaienekin, ekialdean Oitzekin eta hego-mendebaldean, berriz, Donamariarekin.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa ipar-mendebaldean kokatzen da. Udalerri honetan eta ingurugiro natural eder batez inguratuak Leurtzako urtegiak kokatzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrotzi buruzko lehen aipamena 1280. urteko dokumentu batekoa da. Udalerria Leringo Doneztebeko haranari loturik egon zen 1845era arte. Urte hartan, Nafarroako udalerrien erreforma administratiboa egin zenean, udalerri independente bihurtu zen.

Udalerriko armarrian San Migel Luziferren irudia ageri da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrozko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Urrozko alkate kargurako Herriko Alkartasuna (HA) herri ekimeneko Ignacio Urroz Gragirena aukeratu zuten; haren taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,91) eta boto zuriak zortzi izan ziren (%8,00). Abstentzioa %33,55ekoa izan zen.

Urrozko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jose Luis Larraiotz Ariztegi (HA) 61 Bai
Joseba Miren Urrotz Telletxea (HA) 57 Bai
Ignacio Urrotz Grazirena (HA) 57 Bai
Martin Mariezkurrena Juanena (HA) 41 Bai
Juan Pedro Zozaia Goñi (HA) 43 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu. Hortaz, Ignacio Urrozek jarduneko alkate segitu zuen[4].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea elizatik gertu dago eta 1970eko hamarkadan eraiki zen, (beheko solairua 1978 berriztu zen). Eraikuntzak bi solairu dauzka, eta fatxada nagusia harriz eginda dago. Udaletxean, udal bulegoez gain, ostatua eta taberna daude. Urrozko udaletxeko idazkaria Oitz, Donamaria eta Beintza-Labaiengo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Leurtza Etorbidea, 1 - 1. solairua

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Ignacio Urroz Gragirena Herriko Alkartasuna
2011-2015 Ignacio Urroz Gragirena Jardunean

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaien arteko linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak San Miguelen omenez ospatzen dira, irailaren 29aren inguruan. Besteak beste, herri kirolak, pilota partiduak eta bertso bazkaria antolatzen dira.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrotz "Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Donezteben du egoitza nagusia.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Migel eliza, elizaren barruan Ama Birjina eta haurraren irudi gotikoa dago.
  • San Kristobal baseliza, barruan San Cristobal eta San Antonioren irudiak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urroz (Malerreka)
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa