Lizoainibar-Arriasgoiti: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°49′48″N 1°27′48″W / 42.82987022°N 1.46322794°W / 42.82987022; -1.46322794
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
24. lerroa: 24. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Lizoainibar-Arriasgoiti'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0155.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= 155. araua: Nafarroako udal izendegia}}</ref> ([[gaztelania]]z eta koofizialki ''Lizoáin-Arriasgoiti'') [[Nafarroa]]ko udalerria da, [[Zangozako merindadea|Zangozako merinerrian]] kokatua. [[1943]]an sortu zen udalerri hau bi ibarrek, [[Arriasgoiti]]k eta [[Lizoainibar]]rek, bat egin zutenean. {{formatnum:{{Nafarroako_udalerrien_biztanleria|Lizoainibar-Arriasgoiti}}}} biztanle zituen {{Nafarroako_udalerrien_biztanleria|urtea}}. urteko erroldaren arabera.
'''Lizoainibar-Arriasgoiti'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0155.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= 155. araua: Nafarroako udal izendegia}}</ref> ([[gaztelania]]z eta koofizialki ''Lizoáin-Arriasgoiti'') [[Nafarroa]]ko udalerria da, [[Zangozako merindadea|Zangozako merindadean]] kokatua. [[1943]]an sortu zen udalerri hau bi ibarrek, [[Arriasgoiti]]k eta [[Lizoainibar]]rek, bat egin zutenean. {{formatnum:{{Nafarroako_udalerrien_biztanleria|Lizoainibar-Arriasgoiti}}}} biztanle zituen {{Nafarroako_udalerrien_biztanleria|urtea}}. urteko erroldaren arabera.


== Geografia ==
== Geografia ==

13:16, 19 urria 2020ko berrikusketa

Lizoainibar-Arriasgoiti
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Zunzarrengo Armategi Buru jauregia

Bandera

Lizoainibar-Arriasgoitiko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lizoáin-Arriasgoiti/Lizoainibar-Arriasgoiti
AlkateaAmaia Ekisoain Gorriz
(ILA, indep.)
Posta kodea31482
INE kodea31156
Herritarralizoainibartar, arriasgoitiar
Geografia
Koordenatuak42°49′48″N 1°27′48″W / 42.82987022°N 1.46322794°W / 42.82987022; -1.46322794
Azalera65,53 km²
Garaiera538 metro
Distantzia19 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria303 (2023:  −6)
alt_left 123 (%40,6)(2019) (%56,8) 172 alt_right
Dentsitatea4,76 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 31,53
Ugalkortasuna[1]‰ 56,6
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,27 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,49 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 20,60 (2018: %9,98)
Datu gehigarriak
Sorrera1943
Webguneahttp://www.lizoain.es/

Lizoainibar-Arriasgoiti[3] (gaztelaniaz eta koofizialki Lizoáin-Arriasgoiti) Nafarroako udalerria da, Zangozako merindadean kokatua. 1943an sortu zen udalerri hau bi ibarrek, Arriasgoitik eta Lizoainibarrek, bat egin zutenean. 317 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Lizoainibar, Zangozako merindadearen ipar-mendebaldean dago, Nafarroako hiriburutik hemeretzi kilometrora, Irunberri eta Agoizko arroan.

Mugakideak honako herri hauek ditu: Esteribar eta Erroibar (iparraldean); Artzi eta Longida (ekialdean); Itzagaondoa eta Aranguren (hegoaldean); eta Eguesibar eta Urrotz mendebaldean.

Klima eta landaredia

Lizoaingo klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800mm eta 1000mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.

Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.

Estazio meteorologikoak

Herriak

Udalerria osatzen duten herriak: Beortegi, Erredin, Iheltz, Janaritz, Lerrutz, Leiun, Lizoain (herriburua), Mendiorotz, Ozkaritz, Urotz, Urritzelki, Zalba eta Zuntzarren, erabat hutsik geratu ziren beste batzuez gain.

Historia

Ez dago argi ibarra noiz sortu zen,baina burdinaroaren amaierako aztarna ugari aurkitu dira. 1258an Teobaldo II.a erregeak ibarreko herrien jabetza berea aldarrikatu zuen, hala nola, Lizoain, Erredin, Lerrutz, Leiun, eta Ozkaritzen jabetza.

1911n Iratiko burdinbidea eraiki zen, Mendiorotz-Urrotzen geltokia eta Lizoainen geralekua zuela. Horrez gain, XX. mendearen hasieran, trenbideak Iruña eta Zangoza artean egurra garraiatzeko balio izan zuen. Burdinbidea bertan behera geratu eta 2002. urtean, "bide berde" moduan berreskuratu zuen Lizoainibarreko udalak.

Udalerrien fusioa

Udalerria gaur egungo lur-eremuan 1943an sortu zen, biren batuketarekin:

Demografia

Lizoainibar-Arriasgoitiko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,72 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

2007an Independientes de Lizoain-Arriasgoiti zerrenda aurrerakoiko Amaia Ekisoain Gorriz aukeratu zuten alkate. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen taldeak eta hortaz gehiengo osoa udalean; kontaketa ofizialak aurkeztu zen beste zerrendaren (Agrupación Electoral Independientes de Lizoain-Arriasgoiti, AEILA, eskuindarra) datuak eta ILAkoak gurutzatu zituen eta helegitea egin eta gero benetako emaitzak aitortu zituzten[6]. Baliogabeko botoak 7 izan ziren (emandako guztien %3,20) eta 5 boto zuri izan ziren (botoen %2,36). Abstentzioa %14,12koa izan zen.

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
ILA 132 5
AEILA 75 2

2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren baina emaitza antzekoa izan zen: ILAk 4 zinegotzi lortu zituen -alkatetzan segitu zuen Ekisoain euskalduna barne-, AEILAk 3 eta PSNk bat ere ez.

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
ILA 110 4
AEILA 83 3
PSN 21 0

Udaletxea

Lizoainibar-Arriasgoitik ez zuen udaletxe moduan erabilitako eraikuntzarik XX. mendearen amaieran. Udal bulegoak auzoko Urrozko udaletxean daude. 1985. urtean, hondamen egoeran zegoen udaletxe zaharra eraberritzeko proiektua aurkeztu zuen udalak. Eraikuntza bi zatitan banaturik dago.

Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute

  • HELBIDEA: San Migel kalea z/g

Alkateen zerrenda

2007-2011 Amaia Ekisoain Gorriz ILA
2011-2015 Amaia Ekisoain Gorriz ILA

Azpiegitura eta garraioak

Condaren lineak

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbide hau egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak Agoitz ere zeharkatzen du, eta honako ibilbide hau egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibar, Urrotz eta Lintzoain zeharkatzen dituela.

Kultura

Jaiak eta ospakizunak

Oskarizko Tritinate eta Aginagako San Antonio erromeriak ekainean ospatzen dira.

Parke zelta

Kondairak

Lizoaingo Joanes eta Beortegiko sorginei buruzkoa.

Ondasun nabarmenak

Lerruzko San Pedro parrokia nabe bakarra eta laukizuzen oinarria duen XI. mende eta XVII. mendearen artean eraikitako eliza da. Elizaren barruan bataio-harria nabarmentzen da. Ibarra osatzen duten gainontzeko herrietan, Urozko elizaren XVIII. mendeko erretaula barrokoa, Zalbako XIII. mendeko eliza, eta Beortegi eta Okarizko elizak aipagai dira.

Eraikuntza zibilari dagokionez, Lerruzko armagintza etxea nabarmentzen da, 1611n Antso Iturbideren jabetza zena. Etxea estilo gotikoan egina dago XVI. mendearen hasieran. Horrez gain, Erro ibaiaren gainean, Erdi Aroko zubi bat dago.

Herritar ospetsuak

Bibliografia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Txantiloi:Agoitzaldeko udalerri aurkibidea