Aras: berrikuspenen arteko aldeak
27. lerroa: | 27. lerroa: | ||
== Geografia == |
== Geografia == |
||
=== Ingurune naturala eta klima === |
=== Ingurune naturala eta klima === |
||
==== Klima ==== |
|||
Arasek [[Ebro]] ibaiko depresiogunearen berezko klima mediterraneo-kontinentala dauka. [[Negu|Neguak]] hotzak, [[Uda|udak]] beroak, aldaketa termiko handiak, eta euriak nahiko eskasak eta irregularrak izaten dira (batez ere [[Udaberri|udaberrian]] eta [[Udazken|udazkenean]] egiten du euria). |
Arasek [[Ebro]] ibaiko depresiogunearen berezko klima mediterraneo-kontinentala dauka. [[Negu|Neguak]] hotzak, [[Uda|udak]] beroak, aldaketa termiko handiak, eta euriak nahiko eskasak eta irregularrak izaten dira (batez ere [[Udaberri|udaberrian]] eta [[Udazken|udazkenean]] egiten du euria). |
||
13:13, 8 apirila 2020ko berrikusketa
Aras | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Aras | ||
Alkatea | Francisco Javier Murgiondo Markinez (PSN) | ||
Posta kodea | 31239 | ||
INE kodea | 31026 | ||
Herritarra | arastar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°33′43″N 2°21′18″W / 42.561944444444°N 2.355°W | ||
Azalera | 17,72 km² | ||
Garaiera | 640 metro | ||
Distantzia | 88 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 148 (2023: −6) | ||
Dentsitatea | 8,39 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 36,61 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 41,67 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 2,37 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 4,10 (2018: %3,18) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.ayto-aras.es/ |
Aras[3] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 184 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 88 kilometrora dago.
Geografia
Ingurune naturala eta klima
Klima
Arasek Ebro ibaiko depresiogunearen berezko klima mediterraneo-kontinentala dauka. Neguak hotzak, udak beroak, aldaketa termiko handiak, eta euriak nahiko eskasak eta irregularrak izaten dira (batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria).
Udalerri mugakideak
Arasek Azuelorekin eta Aguilar Kodeskoarekin egiten du muga iparraldean, Bargotarekin ekialdean, eta Vianarekin mendebaldean eta hegoaldean.
Historia
1850eko hamarkadara arte Arasek Armañantzasekin udalerri bakarra osatu zuen.
Ekonomia
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Demografia
Arasko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,62 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
Arasko alkatea PSN alderdiko Francisco Javier Murgiondo Markinez da, 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Nafarroako Alderdi Sozialistak aukeraturiko zinegotzi guztiak lortu zituen, aurkeztu zen talde bakarra izan baitzen. Zuri emandako botoak 25 izan ziren (emandako boto guztien %19,84). Eta baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako botoen %9,35)
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Francisco Javier Murgiondo Markinez (PSN) | 56 | Bai |
Jose Luis Ibarrondo Los Arcos (PSN) | 56 | Bai |
Isabel Abecia Diaz de Otazu (PSN) | 49 | Bai |
Maria Antonia Fernandez Fernandez (PSN) | 48 | Bai |
Jesus Javier Saenz Gonzalez (PSN) | 47 | Bai |
2011n ez zen zerrendarik aurkeztu[4]. Hortaz, Murgiondok segitzen du alkate.
Udaletxea
Arasko udaletxeko idazkaria, Aguilar Kodeskoa, Cabredo, Genevilla, Lapoblacion eta Marañongo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Konstituzio Plaza, 13
Alkateak
Hauek izan dira Arasko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Francisco Javier Murguiondo Marquinez | 2007 | 2011 | PSN |
Francisco Javier Murguiondo Marquinez | 2011 | 2015 | PSN |
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[5] | 2015 | 2019 | PSN |
Jesus Carlos Fernandez Rubio[5] | 2019 | Jardunean | A.I. Tres Aras |
Kultura
Jaiak eta ospakizunak
Arasko herriko jaiak Gurutze Santuaren omenez ospatzen dira irailaren 14aren inguruan. Horrez gain, gainontzeko ospakizunen artean herriko patroi diren San Sebastianen eguna urtarrilaren 20an, San Isidro Nekazariaren eguna eta San Rokeren ospakizuna nabarmentzen dira.
Azpiegiturak
Zerbitzuak
Aras "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.
Ondasun nabarmenak
Arasko Andre Mariaren eliza Erdi Aroko jatorria duen eraikina da, baina gaur egungo itxura XVI. mendean eginiko zaharberritze baten ondorioa da. Portada errenazentista eta erretaula nagusia daude ikusgai, erretaula 1594an egin zen estilo erromanistan eta Ama Birjinaren bizitzako atalak irudikatzen ditu. Horrez gain, elizaren barruan, San Sebastian, San Roke, Jesusen Bihotza eta Sortzez Garbiaren irudiak gordetzen dira.
Baselizen artean, Kristo Santuaren baseliza XVII. mendean egina eta San Isidro Nekazariaren baseliza nabarmentzen dira. Horrez gain, hegoaldean, Sortako San Joanen komentuaren arrastoak daude: eraikina 1440an eraiki zen eta mende batzuk geroago, XVII. mendean, Bertan behera utzi zuten han bizi ziren abadeek.
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunea.
- ↑ a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |