Zare: berrikuspenen arteko aldeak
t clean up using AWB |
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak |
||
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
}} |
}} |
||
{{beste erabilpenak|udalerriari|ontzia|Otarre}} |
{{beste erabilpenak|udalerriari|ontzia|Otarre}} |
||
'''Zare'''<ref>{{Erreferentzia|url= |
'''Zare'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0155.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= 155. araua: Nafarroako udal izendegia}}</ref> [[Nafarroa Garaia|Nafarroako]] udalerria da. [[Zangozako merindadea|Zangozako merindadeko]] herri honek {{formatnum:{{Nafarroako_udalerrien_biztanleria|Zare}}}} biztanle zituen {{Nafarroako_udalerrien_biztanleria|urtea}}. urteko erroldaren arabera. [[Nafarroa Garaia|Nafarroako]] hiriburutik 49,2 kilometrora dago. |
||
== Geografia == |
== Geografia == |
20:54, 9 abendua 2018ko berrikusketa
Zare | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Sada | ||
Alkatea | Luis Ángel Mateo Azkarate (SIA, indep.) | ||
Posta kodea | 31491 | ||
INE kodea | 31212 | ||
Herritarra | zaretar, zareko | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°34′24″N 1°23′37″W / 42.57320611°N 1.39352088°W | ||
Azalera | 12,67 km² | ||
Garaiera | 512 metro | ||
Distantzia | 49,2 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 130 (2023: −9) | ||
Dentsitatea | 10,26 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 22,95 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 78,95 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 3,89 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 2,00 (2018: %0,6) |
Zare[3] Nafarroako udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 172 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 49,2 kilometrora dago.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa ekialdean kokatzen da, Zangozako merindadearen hegoaldean. Lizarra eta Zangotza elkartzen dituen C-132 errepideko 65. kilometroan dagoen gurutzetik kilometro batera dago.
Zarek Leatxerekin egiten du muga iparraldean, Oibarrekin ekialdean, Ezporogirekin mendebaldean, eta Galipentzu eta Kasedarekin hegoaldean.
Klima
Zareko klima, mediterraneo kontinentala da, uda bero eta negu hotzekin. Prezipitazioak 500-600mm ingurukoak izaten dira urtean zehar.
Historia
Erromatarren garaian Ledea eta Eslaba arteko harbidea igarotzen zen Zaretik. Garai hartan, Zangozako bidearen ondoan, herrixka bat izan zen. Bertako biztanleak mahasti eta olibadiak lantzen zituzten. Erdi Aroan Zare, inguruko herriekin batera, mairuen inbasioez babesteko gotorleku sare baten partaide izan zen.
1076. urtean Leireko Raimundo abadeak, Fontanellako jauregiaren dohaintza jaso zuen. 1084tik aurrera, aldi labur batez, Zare Aragoiko erresumaren zati izan zen. Zareko familiarik antzinakoena Aznarez familia da. Familia honek 1236an Xabierko gaztelua jaso zuen Tibalt I.a erregearen eskutik. Juana Aznarez de Sada, Maria Azpilikuetaren ama eta Frantzisko Xabierkoaren amona, leinu honetakoa zen.
1425etik aurrera Zare Leringo konderriko zati izatera pasatu zen. Erromatarren garaian bezalaxe, orduan ere mahats eta gariaren laborantza zen diru sarrera nagusia. 1846. urtean udalerria Oibarretik bereizi eta udalerri independiente bihurtu zen.
Ekonomia
Herritarren %65a nekazaritza edo honekin harremana duten ihardueratan aritzen da. Ardogintza eta labore-ekoizpena bereziki garrantzitsuak dira. Lursail handiak eta ortu txikiak badaude ere, orokorrean lurraren jabetza nahiko banaturik dago.
1939an sortutako Zareko upategiak (Bodega San Francisco Javier SC) Palacio de Sada izeneko ardoak ekoizten ditu[4].
Demografia
Zareko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,50a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Zaren, ez zelako inongo talderik aurkeztu[5]. Horren ondorioz 2008ko martxoaren 18an Jesús María Lekunberri Genbe alkate izendatu zuten, kudeaketa batzordearen izenean.
2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Sada Independiente y Agrícola (SIA); Luis Ángel Mateo Azkarate zerrendaburua alkate bihurtu zen.
Udaletxea
Zareko udaletxeko idazkaria, Eslaba, Ezporogi, Larraga eta Lergako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kantoi kalea, z/g
Alkateen zerrenda
2008-2011 | Jesús María Lekunberri Genbe | Kudeaketa batzordea |
2011-2015 | Luis Ángel Mateo Azkarate | SIA |
Azpiegitura eta garraioak
La Sanguesina Veloz edo Zangoztar Azkarra izeneko autobus konpainiak Zare Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin lotzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
Zerbitzuak
Zangozaldeko Zerbitzuen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Zare eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Ondasun nabarmenak
- San Bizente eliza XVI. mendekoa, gotiko berantiar estilokoa. Oinplano erregularra eta habearte bakarra du. Lau angeluko dorrea, oso sendoa. Barnean XVII. mendeko erretaula erromanista ikus daiteke, Joan Huici eta Joan Berroetak egina[6].
- Santa Luzia ermita
- Santa Eufemia ermita
- Pizkunde estiloko gurutzea
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Zareko upategiaren webgunea
- ↑ Noticias de Navarra egunkariko albistea.
- ↑ Gran Enciclopedia Navarra. CAN. ISBN 84-87120-02-4
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zare |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |