Zuñiga
Zuñiga | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Zuñigako alderik zaharreneko eraikuntzak | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Lizarrerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Zúñiga | ||
Alkatea | Pedro María Oteitza Díaz (CUZ) | ||
Posta kodea | 31284 | ||
INE kodea | 31265 | ||
Herritarra | zuñigar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°41′35″N 2°18′01″W / 42.693°N 2.3004°W | ||
Azalera | 11,86 km² | ||
Garaiera | 572 metro | ||
Distantzia | 71 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 89 (2023: 15) | ||
Dentsitatea | 7,5 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 15,72 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 66,67 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 18,75 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 13,30 (2018: %-2,43) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.zuniga.es/ |
Zuñiga[4] ([s̻uɲiɣa] euskaraz Euskaltzaindiaren arabera; Eztuñiga [es̻tuɲiɣa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Arabako mugan dagoena, Arabako Kanpezutik gertu mendebaldean, eta Nafarroako Lana ibarretik ekialdean. 112 biztanle zituen 2018. urteko erroldan.
Izena[edit | edit source]
Zuñiga/Eztuñiga bikotea ematen du Koldo Mitxelenak[5] zt > z bilakaerari buru ari dela. (De Baztan viene Baçán). Mitxelenak, Zuñiga/Eztuñiga bikotearekin batera Uztuniga aipatzen du, Iratxen 1203. urtean dokumentatua.
Geografia[edit | edit source]
Ingurune naturala eta klima[edit | edit source]
Kokapena[edit | edit source]
Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabako mugatik gertu.
Ekonomia[edit | edit source]
Zerbitzuak[edit | edit source]
Zuñigak Jurramendiko Mankomunitatea osatzen du, Mues, Sorlada Lana eta Piedramillera udalerriekin batera.
Zuñiga Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kidea da.
Demografia[edit | edit source]
Zuñigako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Herri txikia izan arren, 2008ko erroldaren arabera, proportzioan etorkin gehien dituen Nafarroako Foru Erkidegoko herria da, guztira 44 zuñigatar baitira atzerrian jaioak (biztanleen % 28,03).
Politika[edit | edit source]
Udaletxea[edit | edit source]
Udaletxea pilotalekuaren plaza berean dago. XVIII. mendean eraiki zen, eta gaur egungo itxura 1983 birmoldaketa sakonetik dator. Urte hartan eraikinaren kanpoaldea zein barrualdea berriztu zuten. Behe solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat dauzka, hiru fatxadetako batek, pilotalekuaren horma lanak egiten ditu.
Fatxada nagusia harlangaitzezkoa da eta eraikinaren estiloa inguruko etxeen estiloarekin bat doa. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute eta Zuñigako udaleko idazkaria Mendazako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Pilotaleku plaza, 1
Udal hauteskundeak[edit | edit source]
2003an bezala, 2007an Zuñigako alkate kargurako Agrupación Electoral de Zúñiga (AEZ) taldeko José Manuel González Ruiz de Zuatzu; bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Ez zen boto zuririk izan eta baliogabeko bakarra (% 0,78). Abstentzioa % 12,84koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jose Manuel Gonzalez Ruiz de Zuatzu (AEZ) | 79 | Bai |
Jesus Antonio Diaz Gallastegi (AEZ) | 77 | Bai |
Bozhidar Yordanov Dimitrov (AEZ) | 74 | Bai |
Pedro Miguel Cubillas Zurbano (AEZ) | 72 | Bai |
Pedro María Oteitza Díaz (PSN) | 51 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Candidatura Unitaria de Zúñiga. Alkatetza aurreko agintaldian PSNko zinegotzi bakarra izan zen Pedro María Oteitza Díazen eskuetan geratu zen, eta ordu arteko alkatea zinegotzi bihurtu zen zerrenda beraren baitan.[6][7]
Alkateak[edit | edit source]
Hauek izan dira Zuñigako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Angel Valencia Fernandez[8] | 1979 | 1983 | Agrupacion de Electores Santa Maria de Zuñiga |
Jesus Antonio Diaz Gallastegui[8] | 1983 | 1987 | Agrupacion Electoral Independiente de Zuñiga |
1987 | 1991 | ||
Carlos Cubilla Zurbano[8] | 1991 | 1995 | Agrupacion Independiente de Zuñiga |
Javier Remon Remon[8] | 1995 | 1999 | Agrupacion Electoral Independiente de Zuñiga-CDN |
1999 | 2003 | ||
Jose Manuel Gonzalez Ruiz de Zuazu[8] | 2003 | 2007 | Agrupacion Independiente de Zuñiga |
Jose Manuel Gonzalez Ruiz de Zuazu | 2007 | 2011 | Agrupacion Electoral de Zuñiga |
Pedro Maria Oteiza Diaz | 2011 | 2015 | Candidatura Unitaria Zuñiga |
Pedro Maria Oteiza Diaz[9] | 2015 | 2019 | Independenteak |
Pedro Maria Oteiza Diaz[9] | 2019 | Jardunean | Candidatura Unitaria Zuñiga[10] |
Garraioa[edit | edit source]
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrako noranzkoan. Lineak ibilbide hau du:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Kultura[edit | edit source]
Euskara[edit | edit source]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera zuñiga eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Zinema[edit | edit source]
Montxo Armendariz zuzendariak 1982an Tasio filma egin zuen, bertan ikazkinen bizimodua kontatzeko, Zuñigako semea zen Anastasio Otxoaren bizitzan oinarriturik.
Ondasun nabarmenak[edit | edit source]
- Andre Mariaren eliza: XVI. mendean eraikitako eliza gotiko berantiarra da. XVII. eta XVIII. mendeen artean berriztu zuten. Bi zatitan banaturiko nabe bakarrez osatuta dago, aurrealde poligonalarekin. Elizaren barrualdean Ama Birjinaren XVI. mendeko irudi bat dago.
- Zuñigako harresiak
Erreferentziak[edit | edit source]
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Michelena, Luis. (1997). Apellidos vascos. Txertoa, 68 or. ISBN 84-7148-008-5..
- ↑ Zuñiga[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
- ↑ Zerrendak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
- ↑ a b c d e «Zuñiga - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
- ↑ «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera[edit | edit source]
Kanpo estekak[edit | edit source]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Zuñigako argazkiak, lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Zuñigari buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Carrera kalearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.
- Zuñigako argazkiak: muralak, harresia, ateak, leihoak, balkoiak etabar. (Nekane Aramendia, 2019)