Untzue: berrikuspenen arteko aldeak
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak |
|||
119. lerroa: | 119. lerroa: | ||
* Andre Mariaren eliza |
* Andre Mariaren eliza |
||
* Cabo de Armeria jauregia |
* Cabo de Armeria jauregia |
||
* Gerga gaztelua <ref>{{eu}}''Euskal Herriko 101 gaztelu'', Gerga, Untzueko gaztelua [http://www.hiru.eus/eu/historia/gazteluak/gaztelu-guztiak/-/journal_content/56/21564/GERGA]</ref> |
|||
== Untzuetar ezagunak == |
== Untzuetar ezagunak == |
16:52, 24 abuztua 2019ko berrikusketa
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Untzue (argipena)».
Untzue | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Untzue, izen bereko haitza atzean duela. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Erriberri | ||
Eskualdea | Orbaibar | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Unzué | ||
Alkatea | Encarna Ducun Izpura (Agrupación Independiente UNZUE) | ||
Posta kodea | 31396 | ||
INE kodea | 31238 | ||
Herritarra | untzuetar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°39′48″N 1°37′12″W / 42.66337141°N 1.61989336°W | ||
Azalera | 18,5 km² | ||
Garaiera | 649 metro | ||
Distantzia | 21 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 158 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 8,54 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,63 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 55,56 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,76 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 6,60 (2018: %1,74) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.unzue.es |
Untzue[3] Nafarroako erdialdean eta Orbaibarreko eskualdean dagoen udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 127 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera.
Nafarroako hiriburutik 21 kilometrora dago.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Erriberriko merindadearen iparreko muturrean eta Erriberriko merindadea Zangoza eta Iruñeko merindadeekin batzen den tokian.
Herria Untzueko haitzaren magaleko haranean dago. Mendiak 990 metroko altuera du; herria, berriz, 649 metroan dago batez beste. Horrez gain, udalerriak, erdigunetik banandutako auzo bat dauka El Carrascal deritzona. Auzo hori erdigunetik bi kilometrora dago, antzinako tren geltokitik hurbil.
Untzuek Tebas-Muru Artederretarekin egiten du muga iparraldean, Oloritzekin ekialdean eta hegoaldean, Biurrun-Olkotzekin mendebaldean eta Barasoainekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Altuera eta kokapenaren arabera aldaketak dauden arren, udalerriaren batez besteko balioak honakoak dira: Tenperatura 8 eta 13 gradu bitartekoa, prezipitazioa 600 eta 1.000mm bitartekoa, eta egun euritsuak 90 inguru. Udak nahiko lehorrak izaten dira, eta neguak euritsu eta hotzak, batez ere iparraldeko zierzo haizeak jotzen duenean. Klima, oro har, mediterraneoa edo azpimediterraneo kontinental motakoa da.
Untzueko baso bakanetan, birlandaturiko pinuak, haritzak eta arteak daude, eta horrez gain, nahiko ondo kontserbatu diren 23 hektarea pago (Alaitzen).
Auzoak
Untzueko herriguneaz gain, udalerriak Artederreta (Carrascal) izeneko auzoa dauka, herrigunetik bi kilometrora, antzinako tren geltokiaren ondoan.
Historia
Katalain
Vianako printzearen fundazioak, Katalaingo monumentu gunea berrituko zuela esan zuen 2008an. Katalain Garinoaingo herri hustua da, eta bertan estilo erromaniko berantiarreko eliza, monasterioa, etxea eta landetxea daude, denak XIII. mende eta XV. mendea bitartean eraikiak. Eliza 1981. eta 1984. urteen artean berreraiki zen eta Vianako printzearen erakundeak gainontzeko eraikinak berrituko omen ditu.
Gunea berritzeko lanek 200.000 euroko aurrekontua dute eta 2009an Izarbeibarko sei herrik Katalainen gune osorako azpiegitura eta zerbitzuak ezartzeko proiektu komuna aurkeztu zuten Espainiar estatuko gobernuak emandako diru-laguntzei esker. Horrela, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzueko udalek, plagintza horretako diru-laguntzak batu eta 140.000 euro biltzea lortu zuten, eta, Mairaga-Erdialdea mankomunitatearen barnean, espainiar estatuko Gobernuari laguntza eskatu zioten.
Ekonomia
Udalerriaren iparraldean, Alaizko mendilerroan, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude "Etxague" eta "Alaitz" izenekoak. Etxaguekoak 24,60 megawatteko potentzia dauka eta Alaizkoak 33,09 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona da gaur egun.
Demografia
Untzueko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Untzuen.
Politika
Udal hauteskundeak
Azken agintaldietan Untzueko alkate karguan Untzue Bizirik sentsibilitate progresista eta euskaltzaleko taldeko kideak egon dira. 2007an (Agrupación Independiente Unzue Bizirik AIUB izenarekin) José Javier Jaurrieta Elkano aukeratu zuten alkate; udalbatzako kideak zerrenda irekien bidez aukeratzen den herri honetan hautagairik bozkatuena Agrupación Independiente de Unzué (AIU) talde eskuindarreko María Encarnación Dukun Izpura izan zen baina bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik bi besterik ez zituen lortu; Untzue Bizirikek beste hirurak lortzen zituen. Baliogabeko boto bakarra izan zen (botoen %0,96) eta ez zen boto zuririk eman. Abstentzioa %25,71ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Maria Encarnacion Dukun Izpura (AIU) | 62 | Bai |
Raul Irisarri Amatriain (AIUB) | 55 | Bai |
Jose Javier Jaurrieta Elkano (AIUB) | 49 | Bai |
Francisco Javier Erripa Goikoetxea (AIUB) | 44 | Bai |
Idoia Zabaltza Martinez (AIU) | 42 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda berak aurkeztu ziren. Antzeko emaitza izan zen, Untzue Bizirik taldeak 3 zinegotzi eta alkatetza (José Luis Irisarri Galarrentzat) lortu zituen; 2007an bezala, Agrupación Independiente de Unzué (AIU) zerrendak bi hautetsi erdietsi zituen[4].
Udaletxea
Hiru solairuko eraikina da, eta beheko solairua udalaren zerbitzuetarako erabiltzen da. 1960ko hamarkadan eraiki zen. XX. mendean berregituratu zen azken aldiz, eta beheko solairuko bulegoen eta gelen banaketa eraberritu egin zen. Lan horiek 4,3 pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako gobernuaren diru-laguntzari esker egin ziren. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.
Untzueko udaletxeko idazkaria, Oloritz, Orisoain, Puiu, eta Garinoaingo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Arizu Plaza, 7
Alkateak
2015-2019 | Encarna Ducun Izpura | Agrupación Independiente Unzué |
2011-2015 | José Luis Irisarri Galar | Untzue Bizirik |
2007-2011 | José Javier Jaurrieta Elkano | Untzue Bizirik |
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Untzue eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,19k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Untzue) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[5].
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Zerbitzuak
Untzue, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.
Ondasun nabarmenak
- Andre Mariaren eliza
- Cabo de Armeria jauregia
- Gerga gaztelua [6]
Untzuetar ezagunak
- Máximo Ortabe (1898-1962), kazetari eta poeta.
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Emaitzak Berrian.
- ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.
- ↑ Euskal Herriko 101 gaztelu, Gerga, Untzueko gaztelua [1]
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Untzue |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |