Zubieta (Nafarroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Nafarroa Garaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zubieta».
Zubieta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Zubieta. Euskal Herria.JPG
Zubietaren ikuspegi orokorra, 2011ko apirila

Zubietako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Malerreka
Izen ofiziala Escudo de Zubieta.svg Zubieta
Alkatea Ernesto Domínguez Olea
(Herriko Taldea)
Posta kodea 31746
INE kodea 31263
Herritarra zubietar
Kokapena
Koordenatuak 43° 07′ 33″ N, 1° 44′ 28″ W / 43.125833333333°N,1.7411111111111°W / 43.125833333333; -1.7411111111111Koordenatuak: 43° 07′ 33″ N, 1° 44′ 28″ W / 43.125833333333°N,1.7411111111111°W / 43.125833333333; -1.7411111111111
Zubieta (Nafarroa) hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Zubieta (Nafarroa)
Zubieta (Nafarroa)
Zubieta (Nafarroa) (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 17,80 km2
Garaiera 207 metro
Distantzia 60 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 319 biztanle
% 53,56 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 46,44
Dentsitatea 17,92 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 7,85
Zahartze tasa[1] % 20,55
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 153,85
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 72,97 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,14 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 97,66 (2010)
Euskararen erabilera % 94,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.zubieta.eus/

Zubieta[2] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerria da, Malerreka ibarrean kokatuta, Baztan Bidasoa eskualdean. Iruñetik 60 kilometro iparraldera. Ezkurra errekaren ondoan dago, 207 metroko garaieran. 2017an 308 biztanle zituen.[3]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriguneko sarreran dagoen zubiak ematen dio izena herriari.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubieta Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago. Arantza eta Goizuetarekin du muga iparraldean, Eratsunekin mendebaldean, Saldias eta Beintza-Labaienekin hegoaldean, eta Iturenekin ekialdean. Herrira heltzeko, lehenik N-121A errepidea hartu behar da Donezteberaino eta, ondoren, Doneztebe eta Leitza lotzen dituen NA-170 errepidea.

Jasokunde eliza eta herrigunea.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietak klima ozeaniko epela du (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera. Ozeano Atlantikoaren hurbiltasuna dela eta, euri, laino eta langar ugari izaten da.[4] Urteroko batez besteko prezipitazioak 1.800-2.000 ingurukoak izaten dira, urte osoan zehar ongi banaturik. Urteko euri egunak 180 izaten dira. Tenperaturari dagokionez, urteko batez besteko tenperatura 12°-14ºC da; hilik hotzena, urtarrila da (6,7°C), eta beroena uztaila (21,5°C).[5]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira Zubieta osatzen duten auzoak: Ameztia, Aurkidi, Azkota, Mendrasa, Sarekoa eta Zubieta (herriburua).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubieta herriaren historiako lehen aipamen idatzia 1054. eta 1076. urteen artekoa da, Antso IV.a Garzeitzen agindupeko Leringo lurra aipatzean. Izan ere, Zubieta Leringo Doneztebe bailara osatzen zuten herrietako bat zen; herriburua Doneztebe zen. 1280an, 18 sol eta erdiko petxa ordaintzen zuen Zubietak urtean. 1434an, Zuria Nafarroakoak 200 sol-eko petxa ezarri zien, zerriak mendian bazkatzeagatik ordaintzen zen eiurdea barne.[5]

1421ean, Karlos III.a erregeak Iruñeko forua eman zion Leringo Donezteberi, eta hiribildu ona titulua ondoren; hala herriak jarlekua eskuratu zuen Nafarroako Gorteetan. Pixkanaka, bailara osatzen zuten herriak banatuz joan ziren; 1630ean, Legasa, Narbarte, Oieregi, eta Oteitzak Bertizarana sortu zuten, Leringo Doneztebetik banatuta. Urte batzuk geroago, 1665ean, Sunbillak ere bailara utzi eta hiribildu titulua eskuratu zuen. Zubietak, 1704an lortu zuen hiribildu titulua, erregeari 500 dukat ordaindurik, baina bailaran segitu zuen hura 1845ean desegin zen arte. Urte horretan, udalerri independente eratu zuen.[6][7]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietako irezelaiak

Zubietak biztanle anitz galdu ditu XX. mendearen erdialdetik hona; 1950ean 616 bizilagun zituen, eta 319 besterik ez 2017an.[3]

Zubietako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Zubietan, ez zelako inongo talderik aurkeztu. Horren ondorioz, Francisco Mitxelena Zelaieta kudeaketa batzordearen izenean alkate izendatu zuten 2008ko martxoaren 28an. 2011ko udal hauteskundeetan ere Mitxelena aukeratu zuten alkate, ordukoan Herriko Taldearekin (5 zinegotzi); Eutsik, aurkeztutako beste zerrendak, bi hautetsi lortu zituen. 2015eko udal hauteskundeetan bi talde aurkeztu ziren. Ernesto Dominguez buru zuen Herriko Taldea nagusitu zen, 145 boto eskuratuta (6 zinegotzi). Mikel Telletxea zerrendaburu zuen Zubietarrak taldeak zinegotzi bakarra erdietsi zuen.[8]

Urtea Alderdia Botoak Zinegotziak
1979[9] Independientes 1 188 3
Independientes 2 61 2
Independientes 3 55 2
1983[9] Independientes 1 127 4
Independientes 2 79 3
1987[9] Ortzadar 125 7
1991[10] Iramendi 110 4
Herri Taldea 94 3
1995[11] Herriko Taldea 135 7
1999[12] Euskal Herritarrok 135 7
2003[13] Elutsa 135 7
2007 - - -
2011[14] Herriko Taldea 127 5
Eutsi 60 2
2015[14] Herriko Taldea 145 6
Zubietarrak 43 1

Alkate zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936-1950 Martin Etxekolonea
1950-1955 Francisco Juanikorena
1955-1958 Juan Baleztena Arozena
1958-1961 Juan Baleztena Arozena
1976-1979 Eustakio Loiarte Elizalde
1979-1983 Tomas Ochandorena Fagoaga
1983-1987 Jose Javier Juanikorena Juanikorena
1987-1991 Jose Javier Juanikorena Juanikorena Ortzadar
1991-1992 Ana Maria Mugika Iramendi
1992-1995 Francisco Mitxelena Celaieta
1995-1999 Venancio Baleztena Santesteban Herriko Taldea
1999-2003 Venancio Baleztena Santesteban Euskal Herritarrok
2003-2005 Jon Mikel Aragon Ibarra Elutsa
2005-2008 Leire Ortuoste Elutsa
2008-2011 Francisco Mitxelena Celaieta Kudeaketa batzordea
2011-2015 Francisco Mitxelena Celaieta Herriko Taldea
2015-2019 Ernesto Dominguez Olea Herriko Taldea
2019- Ernesto Dominguez Olea Herriko Taldea

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietako joaldunak.

Zubietako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Amabirjinetan. Bezperan, besta seinale gisa, arbola altxatzen dute.[15]

Garrantzi handiko ospakizunak dira inauteriak, herrian "iñotik" deituak. Egun horietan joaldunak ateratzen dira dira, ondoan duten Iturenen bezala. Urtarrileko azken igandearen aurreko larunbatean hasi eta hurrengo asteazkenera arte egiten dira; egunik garrantzitsuena asteartea da.

Urtarrilaren 17an, San Anton egunean, meza ematen da ermitan, eta dantzaldia izaten da herriko plazan.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film hauek errodatu dira Zubietan:

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jasokunde eliza, herriaren goiko aldean. XVI. mendekoa bada ere, XIX. mendera arte ez zen amaitu. Gurutze latindarreko oinplanoa du, bi tarteko habeartea, albo kaperak gurutzaduran, eta burualde zuzena. Atelada XVI. mendekoa da, eta geometria- eta landare-motiboak ditu apaingarri gisa. Erretaula nagusia barrokoa da, XVII. mendekoa, Martin Aiaroak egindakoa. Aipagarriak dira Errosarioko Andre Maria eta Andre Maria Haurrarekin irudi erromanistak.[7]
  • San Anton ermita, XVI. mendekoa. Herritik kanpo dago, Aurtiz eta Zubietaren artean, NA-170 errepidearen ondoan. Oinplanta laukizuzena du, burualde zuzena eta zurezko estaldura.[7] Barnean San Joan Bataiatzailearen irudia dago, egun desagerturik dagoen izen bereko ermitatik ekarria.[5]
  • Zubietako errota ekomuseoa. 1785ean eraiki zen errota, eta gaur egun martxan segitzen du antzinako makineriarekin. Beheko solairuan bi errotarri daude, bi artoa ehotzeko eta hirugarrena gariarentzat. Hiru zati ditu ekomuseoko bisitak. Lehenbizikoak errotazainaren lanean sartzen du bisitaria, zuzenean ikusiz garia eta artoa nola ehotzen diren. Jarraian, erakusketa txiki batek ehotzeari, zurezko artisautzari eta usadiozko nekazaritza lanei lotutako tresna etnografikoak erakusten ditu. Azkenik, audio batean oinarritutako solasaldi batek Zubietako usadioen berri ematen du, inauteriena barne.[17][18]
  • Antzinako garbitegia, herriko sarreran. Berriki zaharberritua izan da.[19]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  3. a b Navarra: Población por municipios y sexo. 2017 ine.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  4. Nafarroako meteorologia eta klimatologia: Zonalde atlantikoa meteoeu.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.
  5. a b c Zubieta enciclopedianavarra.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.
  6. Santesteban enciclopedianavarra.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.
  7. a b c Zubieta Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.
  8. «Ernesto Dominguez izanen da alkate Zubietan» https://erran.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-07.
  9. a b c Consulta de Resultados Electorales, infoelectoral.mir.es
  10. Elecciones locales 1991: Zubieta infoelectoral.mir.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.
  11. Elecciones locales 1995: Zubieta infoelectoral.mir.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.
  12. Elecciones locales 1999: Zubieta infoelectoral.mir.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.
  13. Elecciones locales 2003: Zubieta elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.
  14. a b Elecciones locales 2015: Zubieta elecciones.mir.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.
  15. «Arbola altxatzearekin eta joaldunekin abiatuko dira Zubietako festak astearte gauerdian» erran.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-14.
  16. Kevin Noland zuzendariaren Americano filma pantaila handira iritsi berri da, de Kevin Noland, Zubieta eta Iruñean filmatutako eszenekin, euskalkultura.com
  17. Zubietako Errota - Ekomuseoa opendata.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-24.
  18. «Zubietako errota ezagutu dugu 'Lino Molino'rekin. Herri txiki Infernu handi» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-02.
  19. Zubieta: Zer ikusi zubieta.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.
  20. Caro Baroja, Julio eta Pio (1970) "Navarra. Las cuatro estaciones" bideoaren zatia, "Zubietako Joaregilea - Fabricante de cencerros, Zubieta (Nafarroa)", Edorta Amuruak Youtuben egokitua (2011-07-06). Gobierno de Navarra, D.L. 1994. ISBN 84-235-1271-1 . Noiz kontsultatua: 2018-08-07.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zubieta (Nafarroa) Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa