Untzue: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: br:Unzué |
No edit summary |
||
6. lerroa: | 6. lerroa: | ||
| ofiziala = Unzue |
| ofiziala = Unzue |
||
| merindade = Erriberriko merindade |
| merindade = Erriberriko merindade |
||
| eskualdea = |
| eskualdea = [[Orbaibar]] |
||
| postakodea = 31396 |
| postakodea = 31396 |
||
| kokapena = Navarra - Mapa municipal Unzue.svg |
| kokapena = Navarra - Mapa municipal Unzue.svg |
||
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
}} |
}} |
||
'''Untzue''' [[Nafarroa]]ko erdialdean dagoen udalerria da. [[Erriberriko merindade]]ko herri honek 134 biztanle zituen [[2009]]ko [[urtarrilaren 1]]eko erroldaren arabera. [[ |
'''Untzue''' [[Nafarroa]]ko erdialdean eta [[Orbaibar]]reko eskualdean dagoen udalerria da. [[Erriberriko merindade]]ko herri honek 134 biztanle zituen [[2009]]ko [[urtarrilaren 1]]eko erroldaren arabera. |
||
[[Iruñea|Nafarroako hiriburutik]] 21 kilometrora dago. |
|||
== Inguru naturala eta kokapena == |
== Inguru naturala eta kokapena == |
22:09, 25 iraila 2010ko berrikusketa
Untzue | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Garaia |
Merindadea | Erriberri |
Eskualdea | Orbaibar |
Administrazioa | |
Estatua | Espainia |
Erkidegoa | Nafarroa |
Izen ofiziala | Unzue |
Alkatea | Maria Encarnacion Dukun Izpura (Indep.) |
Posta kodea | 31396 |
INE kodea | 31238 |
Herritarra | untzuetar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°39′48″N 1°37′12″W / 42.66337141°N 1.61989336°W |
Azalera | 18,5 km² |
Garaiera | 649 metro |
Distantzia | 21 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 158 (2023: 1) |
Dentsitatea | 8,54 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 19,63 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 55,56 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 0 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) |
Langabezia[1] | % 4,76 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak[1][2] | % 6,60 (2018: %1,74) |
Untzue Nafarroako erdialdean eta Orbaibarreko eskualdean dagoen udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 134 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.
Nafarroako hiriburutik 21 kilometrora dago.
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Erriberriko merindadearen iparreko muturrean eta Erriberriko merindadea Zangoza eta Iruñeko merindadeekin batzen den tokian.
Herria Untzueko haitzaren magaleko haranean dago. Mendiak 990 metroko altuera du; herria, berriz, 649 metroan dago batez beste. Horrez gain, udalerriak, erdigunetik banandutako auzo bat dauka El Carrascal deritzona. Auzo hori erdigunetik bi kilometrora dago, antzinako tren geltokitik hurbil.
Untzuek Tebas-Muru Artederretarekin egiten du muga iparraldean, Oloritzekin ekialdean eta hegoaldean, Biurrun-Olkotzekin mendebaldean eta Barasoainekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Altuera eta kokapenaren arabera aldaketak dauden arren, udalerriaren batez besteko balioak honakoak dira: Tenperatura 8 eta 13 gradu bitartekoa, prezipitazioa 600 eta 1.000mm bitartekoa, eta egun euritsuak 90 inguru. Udak nahiko lehorrak izaten dira, eta neguak euritsu eta hotzak, batez ere iparraldeko zierzo haizeak jotzen duenean. Klima, oro har, mediterraneoa edo azpimediterraneo kontinental motakoa da.
Untzueko baso bakanetan, birlandaturiko pinuak, haritzak eta arteak daude, eta horrez gain, nahiko ondo kontserbatu diren 23 hektarea pago (Alaitzen).
Auzoak
Untzueko herriguneaz gain, udalerriak Carrascal izeneko auzoa dauka, herrigunetik bi kilometrora, antzinako tren geltokiaren ondoan.
Historia
Katalain
Vianako printzearen fundazioak, Katalaingo monumentu gunea berriztuko zuela esan zuen 2008an. Katalain Garinoaingo herri hustua da, eta bertan estilo erromaniko berantiarreko eliza, monasterioa, etxea eta landetxea daude, denak XIII. mende eta XV. mendea bitartean eraikiak. Eliza 1981. eta 1984. urteen artean berreraiki zen eta Vianako printzearen erakundeak gainontzeko eraikinak berriztuko omen ditu.
Gunea berrizteko lanek 200.000 euroko aurrekontua dute eta 2009an Izarbeibarko sei herrik Katalainen gune osorako azpiegitura eta zerbitzuak ezartzeko proiektu komuna aurkeztu zuten Espainiar estatuko gobernuak emandako diru-laguntzei esker. Horrela, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzueko udalek, plagintza horretako diru-laguntzak batu eta 140.000 euro biltzea lortu zuten, eta, Mairaga-Erdialdea mankomunitatearen barnean, espainiar estatuko Gobernuari laguntza eskatu zioten.
Ondarea
- Andre Mariaren eliza
- Cabo de Armeria jauregia
Demografia
1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
368 | 397 | 396 | 304 | 323 | 285 | 267 | 256 | 174 | 128 | 144 | 138 | 137 |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Untzuen.
Politika
2007ko udal hauteskundeak
Untzueko alkatea AIU herri ekimeneko Maria Encarnacion Dukun Izpura da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik bi lortu zituen. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako boto guztien %0,96) eta ez zen boto zuririk eman. Abstentzioa %25,71ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Maria Encarnacion Dukun Izpura (AIU) | 62 | Bai |
Raul Irisarri Amatriain (AIUB) | 55 | Bai |
Jose Javier Jaurrieta Elkano (AIUB) | 49 | Bai |
Francisco Javier Erripa Goikoetxea (AIUB) | 44 | Bai |
Idoia Zabaltza Martinez (AIU) | 42 | Bai |
Udaletxea
Hiru solairuko eraikina da, eta beheko solairua udalaren zerbitzuetarako erabiltzen da. 1960ko hamarkadan eraiki zen. XX. mendean berregituratu zen azken aldiz, eta beheko solairuko bulego eta gelen banaketa eraberritu egin zen. Lan horiek 4,3 pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako gobernuaren diru-laguntzari esker egin ziren. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.
Untzueko udaletxeko idazkaria, Oloritz, Orisoain, Puiu, eta Garinoaingo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Arizu Plaza, 7
Ekonomia
Udalerriaren iparraldean, Alaizko mendilerroan, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude "Etxague" eta "Alaitz" izenekoak. Etxaguekoak 24,60 megawatteko potentzia dauka eta Alaizkoak 33,09 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona da gaur egun.
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Untzue eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,19k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Untzue) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[3].
Zerbitzuak
Untzue, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.
Untzuetar ezagunak
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Untzueko argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Untzueri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herrirako sarrera Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |