Igantzi: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°13′32″N 1°41′57″W / 43.225555555556°N 1.6991666666667°W / 43.225555555556; -1.6991666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t erreferentzia
25. lerroa: 25. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Igantzi''' [[Nafarroa]]ko ipar-mendebaldean dagoen udalerri [[euskaldun]]a da, [[Bortziri]] eskualdekoa. Herria [[Nafarroa]]ko hiriburutik 70,5 kilometrora kokatzen da eta [[2009]]ko [[urtarrilaren 1]]eko erroldaren arabera, 629 biztanle ditu.
'''Igantzi'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= 155. araua: Nafarroako udal izendegia}}</ref> [[Nafarroa]]ko ipar-mendebaldean dagoen udalerri [[euskaldun]]a da, [[Bortziri]] eskualdekoa. Herria [[Nafarroa]]ko hiriburutik 70,5 kilometrora kokatzen da eta [[2009]]ko [[urtarrilaren 1]]eko erroldaren arabera, 629 biztanle ditu.


== Inguru naturala eta kokapena ==
== Inguru naturala eta kokapena ==
112. lerroa: 112. lerroa:
== Bestak eta ospakizunak ==
== Bestak eta ospakizunak ==
Igantziko bestak [[irailaren 29]]an ospatzen dira, [[San Migel]]etan.
Igantziko bestak [[irailaren 29]]an ospatzen dira, [[San Migel]]etan.

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

15:57, 18 ekaina 2012ko berrikusketa

Igantzi
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Igantzi udalerriaren herrigunea.

Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaBortziriak
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaIgantzi
AlkateaLourdes Ibarluzea Irureta
(Herri Taldea)
Posta kodea31.790
INE kodea31259
Herritarraigantziar
Geografia
Koordenatuak43°13′32″N 1°41′57″W / 43.225555555556°N 1.6991666666667°W / 43.225555555556; -1.6991666666667
Azalera16,63 km²
Garaiera205 metro
Distantzia70 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria572 (2023:  −11)
alt_left 300 (%52,4)(2019) (%59,3) 339 alt_right
Dentsitatea34,4 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,75
Ugalkortasuna[1]‰ 67,67
Ekonomia
Jarduera[1]% 68,83 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 6,97 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 90,90 (2018: %3,87)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.igantzi.es/eu/index.aspx www.igantzi.es

Igantzi[3] Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerri euskalduna da, Bortziri eskualdekoa. Herria Nafarroako hiriburutik 70,5 kilometrora kokatzen da eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 629 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena

Igantzi Iruñeko merindadeko udalerria da, eta horren iparraldean dago. Herrira heltzeko N-121A errepidea hartu behar da, eta behin Berrizaunera helduta, Igantziranzko errepidea (NA-4020) bi kilometroz jarraitu.

Igantzik Lesakarekin egiten du muga iparraldean, Etxalarrekin ekialdean, eta Arantzarekin mendebaldean.

Historia

Igantzi nahiko berandu garatu zen udalerri moduan eta herriari buruzko historiako lehen aipamena 1461. urtekoa da. Herria, jaurerria zen eta erregeari zergak ordaindu beharra zeukan. Horrela, 1494ko apirilaren 21ean, Joan III.a Albreteko erregeak, herriak alkatea eta almirantea izatea onartu zuen. Horrela, herriak hiru ordezkari proposatzeko eskubidea zeukan, eta erregeak hiru pertsona haietatik bat aukeratzen zuen alkate gisa. Alkateak, justizia administratzen zuen, ohitura eta foruen arabera, eta honek harturiko erabakiak almiranteak betearazten zituen.

Felive V.a Espainiako erregea eta bere emaztea, Igantzin hartu zuten ostatu 1719an ejerzito guztiarekin batera. Gertakari haren oroigarri, inskripzioa jarri zen herriko udaletxean. 1914ean Jose Maria Usandizaga musikari donostiarrak "La Llama" izeneko opera idazteko, Igantziko pilotalekuaren ondoko etxe batean bizi izan zen denboraldi batez.

Ondarea

San Migel Goiaingeruaren (edo Arkanjeluaren) elizaren sarrera eta dorrea.

San Migel Arkanjeluaren eliza, estilo gotiko berantiarrean eraikia. XVIII. mendean zehar, elizaren jatorrizko itxurari alboetako besoak gehitu zitzaizkion. Parrokiako erretaula XVII. mendekoa da, eta elizak berez dorrerik ez zuen arren, gaur egungoa 1940. urtean eraiki zen.

Errukietako Ama Birjinaren baseliza, XVI. mendeko eraikina da, Piedadeko gainean kokatua, Lesakarantz doan errepidean. XX. mendean, zaharberritze sakonaren ondoren, kanpaidorre txiki bat eraiki zen. Harrizko fatxadan, 1554. urtea ageri da grabaturik. Ama birjinaren omenezko eguna irailean ospatzen da.

Demografia

Igantziko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
627 621 713 714 687 648 663 663 660 612 591 597 607

2008ko erroldaren arabera, bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,49 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondasun nabarmenak

San Juan Xar leizea.

Interes turistiko handieneko tokia San Juan Xar da, parke naturala bertatik Latsa erreka pasatzen da eta bertan leize batean kapera du, bertan urtean zehar meza batzuk ematen dira. Hortxe hazten da zuhaitz mota bat Iberiar penintsulan beste inon berez hazten ez dena: xarma (Carpinus betulus).

Politika

Udal hauteskundeak

2007an EAJ alderdiko Iñaki Goienetxe Zubieta aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak eta hortaz gehiengo osoa; beste laurak EArentzat izan ziren. Baliogabeko botoak 41 izan ziren (emandako guztien %10,79) eta 35 boto zuri izan ziren (botoen %10,32). Abstentzioa %26,64koa izan zen.

Igantziko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 347 5
EA 211 4

2011n zerrenda bakarra aurkeztu zen, Herri Taldea. 322 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (María Lourdes Ibarluzea Irureta) erdietsi zituen.

Udaletxea

  • HELBIDEA: Karrika Nagusia, 14 2. solairua

Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Iñaki Goienetxe Zubieta EAJ
2011-2015 Lourdes Ibarluzea Irureta Herri Taldea

Azpiegitura eta garraioak

Igantziko Landetxea.

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Bestak eta ospakizunak

Igantziko bestak irailaren 29an ospatzen dira, San Migeletan.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igantzi
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa