Areso: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°04′00″N 1°57′00″W / 43.066666666667°N 1.95°W / 43.066666666667; -1.95
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
25. lerroa: 25. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Areso'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0155.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= 155. araua: Nafarroako udal izendegia}}</ref> [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] ipar-mendebaldeko [[udalerri]] bat da, [[Leitzaldea|Leitzaldekoa]], [[Iruñeko merindadea]]ren ipar-mendebaldekoa, [[Gipuzkoa]]rekiko mugan kokatua. Nafarroako hiriburu [[Iruñea|Iruñetik]] 48 kilometrora dago eta {{formatnum:{{Nafarroako_udalerrien_biztanleria|Areso}}}} biztanle zituen {{Nafarroako_udalerrien_biztanleria|urtea}}. urteko erroldaren arabera.
'''Areso'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0155.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= 155. araua: Nafarroako udal izendegia}}</ref> [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] ipar-mendebaldeko [[udalerri]]a da, [[Leitzaldea|Leitzaldekoa]], [[Iruñeko merindadea]]ren ipar-mendebaldekoa, [[Gipuzkoa]]rekiko mugan kokatua.
Nafarroako hiriburu [[Iruñea|Iruñetik]] 48 kilometrora dago eta {{formatnum:{{Nafarroako_udalerrien_biztanleria|Areso}}}} biztanle zituen {{Nafarroako_udalerrien_biztanleria|urtea}}. urteko erroldaren arabera.


== Geografia ==
== Geografia ==
=== Ingurune naturala eta klima ===
=== Ingurune naturala eta klima ===
Herria haran estu batean dago eta inguruan, 1000 metrotik gorako mendiak daude. Erliebea nahiko menditsua da: Irumugarrieta (1.427 m), Aldaon (1.411 m), Boin (1.353 m) eta Aretxueta (1.342 m) mendiak nabarmentzen dira.
Herria haran estu batean dago 500 metro baino apur bat gutxiagoko altueran, eta inguruan 1.000 metrotik gorako mendiak daude. Erliebea nahiko menditsua da: Irumugarrieta (1.427 m), Aldaon (1.411 m), Boin (1.353 m) eta Aretxueta (1.342 m) mendiak nabarmentzen dira.


Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 524 metrora, [[Nafarroako Gobernua|Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak]] [[1988]]an jarritako estazio meteorologikoa dago.<ref>[http://meteo.navarra.es/estaciones/estacion_detalle.cfm?idestacion=63 Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.]</ref>
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 524 metrora, [[Nafarroako Gobernua|Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak]] [[1988]]an jarritako estazio meteorologikoa dago.<ref>[http://meteo.navarra.es/estaciones/estacion_detalle.cfm?idestacion=63 Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.]</ref>
111. lerroa: 113. lerroa:


== Aresoar ezagunak ==
== Aresoar ezagunak ==
* [[Juan Eraso]] ([[1914]]-[[2002]]), musikaria.
* [[Pakita Arregi]] ([[1935]]-), irakaslea eta euskaltzaina.
* [[Mikel Arregi]] ([[1948]]-), idazlea.
* [[Mikel Arregi]] ([[1948]]-), idazlea.
* [[Milagros Oreja]] ([[1952]]-), politikaria.
* [[Milagros Oreja]] ([[1952]]-), politikaria.

06:54, 28 urtarrila 2020ko berrikusketa

Areso
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Aresoko eliza eta inguruko etxeen ikuspegia

Bandera

Aresoko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaLeitzaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Areso
AlkateaUr Algero Txibite
(Areso Eraikiz)
Posta kodea31876
INE kodea31031
Herritarraaresoar
Geografia
Koordenatuak43°04′00″N 1°57′00″W / 43.066666666667°N 1.95°W / 43.066666666667; -1.95
Azalera12 km²
Garaiera498 metro
Distantzia48 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria267 (2023:  −3)
alt_left 137 (%51,3)(2019) (%53,2) 142 alt_right
Dentsitatea21,48 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 22,88
Ugalkortasuna[1]‰ 18,87
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 91,90 (2018:  %-0,19999999999999)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.areso.info

Areso[3] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerria da, Leitzaldekoa, Iruñeko merindadearen ipar-mendebaldekoa, Gipuzkoarekiko mugan kokatua.

Nafarroako hiriburu Iruñetik 48 kilometrora dago eta 266 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia

Ingurune naturala eta klima

Herria haran estu batean dago 500 metro baino apur bat gutxiagoko altueran, eta inguruan 1.000 metrotik gorako mendiak daude. Erliebea nahiko menditsua da: Irumugarrieta (1.427 m), Aldaon (1.411 m), Boin (1.353 m) eta Aretxueta (1.342 m) mendiak nabarmentzen dira.

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Udalerri mugakideak

Aresok mugakideok ditu: iparraldean eta mendebaldean, Berastegi (Gipuzkoa); hegoaldean, Araitz eta Larraun; eta ekialdean, Leitza.

Historia

1794an, herria erabat suntsitu zuen Frantziako Armadak, nahita su emanda.

Demografia

Aresoko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren % 0,35 (Nafarroako Foru Erkidegoko batez bestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

Aresoko alkatea "Areso Eraikiz" herri ekimeneko Mikel Baraibar Garmendia atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen taldeak, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 4 izan ziren (emandako guztien % 1,79) eta boto zuri bakarra izan zen (botoen % 0,46). Abstentzioa % 13,57koa izan zen.

Aresoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Areso Eraikiz 157 5
CDN 61 2

2011n Areso Eraikiz izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; 147 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (Ur Algero) lortu zituen[5].

Udaletxea

Udaletxea.
  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g

Alkateak

2007-2011 Mikel Baraibar Garmendia Areso Eraikiz
2011-2015 Ur Algero Txibite Areso Eraikiz

Azpiegitura eta garraioak

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura

Euskara

Biztanleen % 90etik gora euskaldunak dira; euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazo hizkuntzalariak herriko hizkera erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaeratzat hartzen du.

Bertako hedabideen artean Karrape Irratia dugu, bailarako herri horretan ere bere uhinak zabaltzen dituena.

Jaiak eta ospakizunak

Aresoko jaiak abuztuaren 14tik abuztuaren 17ra ospatzen dira, Jasokundeko Ama Birjinaren omenez. Eguberriak ere garrantzia handia du herrian: Olentzero jartzen da herriko plazan. Urtarrilean errege eguneko zintzarriaren ospakizuna izaten da.

Urteko gainontzeko ospakizunen artean, Inauteriak eta San Pedro eguna daude, azken hori ekainaren 29a antolaturik.

Sokatira

Aresoko sokatira taldea oso ezaguna da, Euskal Herriko onenetakoa baita.

Iruditegia

Zerbitzuak

Herria "Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko zerbitzuen kudeaketarako Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

Aresoko eliza XIX. mendearen hasieran eraiki zen, herria suntsitu zuen sutetik hamar urtera. Elizak gurutze latindarraren oinarria dauka eta pentagono itxurako aurrealdea. XVIII. mendeko sutearen aurreko elizatik ezer gutxi kontserbatzen da, Alexandriako Santa Katalina eta San Miguelen irudiak eta kanpoaldeko egituraren zati batzuk baino ez.

Ibilbidea

Aresoko ibilbide zirkularra.

Aresoar ezagunak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa