Espartza (Zaraitzu)

Wikipedia(e)tik
(Espartza Zaraitzutik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Zaraitzuko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Espartza (argipena).

Espartza

 Nafarroa
Herriaren ikuspegia.
Herriaren ikuspegia.

Espartza Zaraitzuko armarria

Izen ofiziala Esparza de Salazar <> Espartza Zaraitzu[1]
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Zaraitzu
Alkatea Gregorio Beaumont Esandi
(Lisisoa)
Herritarra espartzar (Zar. esparzako)
Koordenatuak 42°51′18″N 1°5′55″W / 42.855°N 1.09861°W / 42.855; -1.09861Koordenatuak: 42°51′18″N 1°5′55″W / 42.855°N 1.09861°W / 42.855; -1.09861

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 26,39 km2
Garaiera 697 m
Distantzia 78 km Iruñera
Posta kodea 31453
Biztanleria 91 bizt (2011)
Dentsitatea 3,45 bizt/km²

Espartza[2] (Zaraitzuko euskaraz Esparza) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 99 biztanle zituen.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Espartzan eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herriko eliza eta frontoia.

Nafarroako hiriburutik 78 kilometrora kokatzen da Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean eta Zaraitzuko haranean, Pirinioetatik gertu. Herria NA-178 errepideak zeharkatzen du.

Espartza Zaraitzuren udalerri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Orontze, hegoaldean Sartze, ekialdean Bidankoze eta mendebaldean Jaurrieta.

[aldatu] Klima

Espartza Zaraitzun, itsasoaren mailatik 695 metrora, Nafarroako gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologiko bat dago.[3]

[aldatu] Ondarea

San Andres apostoluaren elizak XVII. mende hasierako erretaula erromanista dauka barruan, Herako Juan eta Gaspar Ramosek egina.

San Tirso baselizaren eta Santa Engrazia baselizaren arrastoak ere aipagarriak dira.

Zaraitzu ibaiaren gainean, antzinako zubi erromanikoa gordetzen da, erdi puntuko hiru arkurekin. Zubiak, zaharberritze eta eraldaketa ugari izan ditu mendeetan zehar.

[aldatu] Demografia

Espartzako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
376 341 363 341 327 310 320 330 232 160 136 103 98

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,94 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Murkuzuria kanpina.

Herrigunetik oso gertu Murkuzuria Campinga dago eta bertan kanpin batean ohikoak diren zerbitzuak aurkitu ditzakegu: Bungalowak, igerilekua...

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

2007an Arrola Zaraitzuarrak (AZ) herri ekimeneko Maria Idoia Elarre Elizondo aukeratu zuten alkate eta herriko zinegotzi bakarra. AEIES izenekoa ere aurkeztu zen, hautatua izan gabe. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak bi izan ziren (%2,35). Abstentzioa %22,02koa izan zen.

Espartzako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Idoia Elarre Elizondo (AZ) 59 Bai
Santiago Galtxabarra Moso (AEIES) 34 Ez

2011n zerrenda bakarra aurkeztu zen, Lisisoa; alkate hautatu zuten Gregorio Beaumont Esandirekin batera beste bi lagun ere zinegotzi bihurtu ziren[4].

[aldatu] Udaletxea

Espartzako udaletxeko idazkaria Galoze, Gorza eta Sartzeko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Maiatzaldea, 16

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Idoia Elarre Elizondo Arrola Zaraitzuarrak
2011- Gregorio Beaumont Esandi Lisisoa

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Herriko jaiak abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira, eta herriko patroi den San Andresen omenezko jaia azaroaren 30ean.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Espartza (Zaraitzu)
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Zaraitzu
Maps of municipalities of Navarra Zaraitzu.JPG
Espartza | Ezkaroze | Galoze | Galoze (kontzejua) | Itzalle | Izize | Uskartze | Gorza | Gorza (kontzejua) | Erripalda | Igari | Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze | Sartze (kontzejua) | Ibiltzieta
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak