Ollaran
Ollaran | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Iruñea | ||
Izen ofiziala | Valle de Ollo / Ollaran | ||
Posta kodea | 31172 | ||
INE kodea | 31194 | ||
Herritarra | ollarandar, olloibartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°51′32″N 1°51′26″W / 42.85902366°N 1.85711043°W | ||
Azalera | 36,98 km² | ||
Distantzia | 26,9 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 435 (2023: 10) | ||
Dentsitatea | 0,12 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 16,13 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 22,73 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 82 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[2][3] | % 28,00 (2018: %11,77) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.ollo.es |
Ollaran[4][a] edo Olloibar[b] (Oltzako hizkeraz: Ollabar)[c] Euskal Herriko udalerria eta ibarra da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 26,9 kilometrora. Altuera 615 eta 1264 metro artekoa da, eta 36,98 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 435 biztanle zituen.
Ollaran Andimendiko ekialdean dago, eta bertatik lurrazpiko uren zati handi bat isurtzen da. Hala, haranean Artetako iturburua dago, Iruñerriko edateko uraren hiru hornidura-iturrietako bat. Ibarraren konfigurazioa berezia da, lur estu bat baita, harkaitzean zulatua, mendi garaiez inguratua. Herri guztiak, Beasoain eta Egillor izan ezik (Arakil ibaiertzean daude), Udarbe ibaia inguratzen dute, ibarreko ur-ibilgu nagusia.
Bertako biztanleak ollarandarrak edo olloibartarrak dira. Ibarburua Ollo kontzejua da, non udaletxea dagoen. 8 kontzejuk osatzen dute udalerria.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txurregi (1.128 m) eta Gaztelu (998 m) iparraldean, eta Mortxe (1.123 m) hegoaldean udalerriko mendiak dira. Bestela, Arakil ibaiak zeharkatzen du ibarra iparraldetik hegoaldera. Udarbe ibaiak bat egiten du horrekin, mendebaldetik etorrita.
Ollaran Iruñeko merindadearen hegoaldean dago Iruñerriko gune metropolitarretik gertu, eta Lizarrako merindadearekiko mugan.
Mugakideak Arakil (iparraldean), Itza Zendea (ekialdean), Oltza Zendea (hegoaldean) eta Andimendi dira.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ollarango klimaren ezaugarriak azpiatlantiar motakoak dira, baina altueraren arabera asko aldatzen dira batez besteko balioak. Horrela, prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm artekoak izaten dira, eta tenperaturak 6 eta 12 gradu bitartekoak. Udalerriaren gunerik menditsuenetan, hau da mendebaldeko Urbasa mendilerroan, neguak hotzak eta elurtsuak izaten dira.
Zuhaitzik ugarienak haritzak dira, eta Ollarango gunerik altuenetan pagoak nagusi dira, udalerriko gunerik baxuenetan, berriz, arteak eta haritzak nabarmentzen dira. Birlandaturiko 171,92 hektarea pinu beltz, basa pinu eta pinu lariziar (Pinus nigra) daude Ollarango mendietan.
Kontzejuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anotz: 33 biztanle (2020).
- Arteta: 28 bz.
- Beasoain-Egillor: 122 bz.
- Iltzarbe: 50 bz.
- Ollo: 53 bz.
- Saldise: 10 bz.
- Senosiain: 43 bz.
- Ultzurrun: 83 bz.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ollarango biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Ollaranen.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- HELBIDEA: Santo Tomas kalea, 1
Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an Ollarango alkate kargurako Agrupación Vecinal Txurregui[5] (AVT) zerrendako Francisco Javier Ekai Iltzarbe aukeratu zuten. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako guztien % 2,50) eta boto zuriak zortzi (botoen % 3,42). Abstentzioa % 23,32koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Txurregui (AVT) | 134 | 4 |
Agrupación Electoral Udarbe (AEU) | 92 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan Auzolan zerrendak (4 zinegotzi, Francisco Javier Pérez Cueva) irabazi zituen. Txurreguik (2) eta PPk (1) ere ordezkaritza lortu zuten.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Auzolan | 129 | 4 |
Txurregui | 73 | 2 |
PP | 30 | 1 |
2015eko udal hauteskundeetan Auzolan zerrenda bakarrik aurkeztu zen eta 7 zinegotziak lortu zituen, Francisco Javier Pérez Cuevak alkate segitu zuen. 2016ko irailaren 13an David Campionek hartu zuen alkatetza zentsura mozio baten bidez.[6]
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Ollarango azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Francisco Javier Ekai Iltzarbe | 2007 | 2011 | Txurregui |
Francisco Javier Perez Cueva | 2011 | 2015 | Auzolan |
Francisco Javier Perez Cueva | 2015 | 2016 | Auzolan |
David Campion Ventura | 2016 | 2019 | Auzolan |
David Campion Ventura | 2019 | Jardunean | AB[7] |
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako kronikek dioten bezala, Iruñerriko betiko hizkuntza euskara izan da. Izan ere, Al-Himiari kronikagile musulmanak X. mendean Iruñerrikoaz idatzi zuen: "Gehienak euskaraz mintzatzen dira, eta, beraz, ez zaie ezer ulertzen".
XVI. eta XVII. mendeetan gaztelania ulertzen ez zutenak bazeuden Ollaranen. Baina XIX. mendean euskara arin galtzen hasi zen. 1863an Iruñerriko herri guztietan hitz egiten zen euskaraz, baina frankotan jadanik zaharrek baino ez zuten erabiltzen. 1904ko inkesta baten arabera, Ollarango Anotzen, Saldisen, Ollon, Ultzurrunen eta Senosiainen euskaraz mintzatzen zen. Ollaranen 1929an ere euskaldunak bazirela kontu jakina da. 1992ko abuztuan, hil egin zen Iruñerriko azken euskaldunzaharra, Beorburuko Esteban Garbisu.
Ollarandar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Felix Urabaien (1883-1943), irakasle, eleberrigile eta kazetaria.
- Jose Antonio Jauregi (1941-2005), antropologo eta saiakeragilea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Fantikorena etxea, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoaren egoitza, Arteta.
-
Anozko etxe bat.
-
Egillor.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Horrela idatzita. Txurregi mendi baten izena da.
- ↑ (Gaztelaniaz) Diario de Noticias Navarra.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XI, Iruñea, 1992. ISBN 84-235-1149-9
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Ollarani buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren urrutiko ikuspegia NA-7030 errepidetik, Google Street View-n.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/>
tag was found