Lekunberri (Nafarroa Garaia): berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°00′12″N 1°53′38″W / 43.003333333333°N 1.8938888888889°W / 43.003333333333; -1.8938888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
87. lerroa: 87. lerroa:
|}
|}


[[2011]]n aurkeztu ziren hiru zerrenda eta lortutako hautetsiak: [[Lekunberriko Taldea]] (6), [[Bildu]] (3) eta [[PP]] (0). Alkate kargua berretsi zuen Aierdi [[EA]]ko kidea zen baina [[ezker abertzalea]]rekiko hurbilketarekin ados egon ez eta egun [[Hamaikabat]]eko [[Nafarroa]]ko burua da.
[[2011]]n aurkeztu ziren hiru zerrenda eta lortutako hautetsiak: [[Lekunberriko Taldea]] (6), [[Bildu]] (3) eta [[PP]] (0). Alkate kargua berretsi zuen Aierdi [[EA]]ko kidea zen, baina [[ezker abertzalea]]rekiko hurbilketarekin ados egon ez, eta egun [[Hamaikabat]]eko [[Nafarroa]]ko burua da.


{| border="1" cellpadding="5" cellspacing="0" align="center"
{| border="1" cellpadding="5" cellspacing="0" align="center"

14:05, 3 otsaila 2012ko berrikusketa

Lekunberri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lekunberriko plaza.
Lekunberriko bandera
Bandera

Lekunberriko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lekunberri
AlkateaJose Mari Aierdi (Lekunberriko Taldea)
Posta kodea31870
INE kodea31908
Herritarralekunberritar[1]
Geografia
Koordenatuak43°00′12″N 1°53′38″W / 43.003333333333°N 1.8938888888889°W / 43.003333333333; -1.8938888888889
Azalera6,61 km²
Garaiera569 metro
Distantzia33 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.689 (2023:  33)
alt_left 767 (%45,4)(2019) (%45,5) 769 alt_right
Dentsitatea255,52 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 18,94
Ugalkortasuna[2]‰ 59,46
Ekonomia
Jarduera[2]% 83,15 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 8,66 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 56,50 (2018:  %-2,64)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.lekunberri.net/index.php?id=eu www.lekunberri.net


Lekunberri Nafarroa ipar-mendebaldeko udalerria da. Iruñea eta Donostia artean kokatua dagoenez beti izan da mendi arteko igarobidea. Udalerria Larraunen barruan enklabaturik dago.

Larraungo eskualdearen erdian dago, Aralarreko mendilerroaren magalean. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 1.386 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena

Plazaolako trenbide zaharraren geltokia, gaur egun Plazaolako bide berdearen harrera-gunea.

Larraun udalerriaren herriek Lekunberri inguratzen dute: iparraldetik Uitzirekin egiten du muga, ekialdetik Etxarri eta Mugirorekin, hegoaldetik Iribas eta Allirekin, eta ipar-ekialdetik Baraibar, Albiasu eta Azpirotzekin.

Herri honetatik Aralarreko mendilerroarako bidea har daiteke, bertan inguru natural ederra topatzeko aukera dagoela.

Historia

1990eko hamarkadan hasieran, Lekunberri Larraunetik banatu eta udalerri independentea osatu zuen.

Kultura

Lekunberrin kultur adierazpide asko dago. Gaur egun, bertan euskaldunak eta atzerritarrak elkarrekin bizi dira. Kaleetan hizkuntza asko entzuten da.

Mikel goiaingeruaren santutegia

Aralar inguruan, altxor artistiko eta kultural paregabea gozatzeko aukera dago: Fondo megalitiko handia, eta lehenengo erromanikokoa den Done Mikel Aralarkoaren santutegia.

Musika

"Berri Txarrak" taldea herrian sortu zuten 1994an. Ordutik, Euskal Herriko rock banda erreferentziazko bihurtu da.

Demografia

Lekunberriko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2011
* * * * * * * * * * * 873 1.085 1.473

2008ko erroldaren arabera, 131 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %11,12 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Hedabideak

Azpiegitura eta garraiobideak

AP-15 edo Leitzarango autobideak, Iruñea eta Donostia lotzen dituena, herritik gertu igarotzen da.

Garraio publikoa

La Muguiroarra autobus konpainiak Lekunberri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Politika

Udal hauteskundeak

Udalerria denetik Lekunberriko alkatea José María Aierdi Fernández de Barrena izan da[4]. 2007an hauteskundeetara bi talde aurkeztu ziren eta Aierdiren Lekunberriko Taldeak udaleko bederatzi zinegotzietatik zazpi lortu zituen, gehiengo osoa. Zuri emandako botoak 46 izan ziren (emandako boto guztien %6,80). Eta baliogabeko botoak hamalau izan ziren (emandako botoen %2,03). Abstentzioa %22,91koa izan zen.

Lekunberriko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Lekunberriko Taldea 443 7
Laia Elkarlanean 187 2

2011n aurkeztu ziren hiru zerrenda eta lortutako hautetsiak: Lekunberriko Taldea (6), Bildu (3) eta PP (0). Alkate kargua berretsi zuen Aierdi EAko kidea zen, baina ezker abertzalearekiko hurbilketarekin ados egon ez, eta egun Hamaikabateko Nafarroako burua da.

Lekunberriko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Lekunberriko Taldea 415 6
Bildu 232 3
PP 54 0

Udaletxea

  • HELBIDEA: Alde Zaharra, 41

Alkateak

Alkateen zerrenda
1995-1999 José Mari Aierdi Fernández de Barrena
1999-2003 José Mari Aierdi Fernández de Barrena
2003-2007 José Mari Aierdi Fernández de Barrena
2007-2011 José Mari Aierdi Fernández de Barrena Lekunberriko Taldea
2011-2015 José Mari Aierdi Fernández de Barrena Lekunberriko Taldea

Lekunberriar ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa