Donostia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W / 43.32; -1.98
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 88.19.46.164 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Mikel B. Sasikoa wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
24. lerroa: 24. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Donostia''' (ofizialki ''Donostia'' [[euskara]]z eta ''San Sebastián'' [[gaztelania]]z)<ref name=Ofiziala /> [[Gipuzkoa]]ko hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Euskal Herriko hiri nagusien zerrenda|hiri jendetsuenen artean]] laugarrena da, {{formatnum:{{Gipuzkoako_udalerrien_biztanleria|Donostia}}}} biztanle baititu, eta Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du [[euskaldun]]en ehunekorik handiena: %&nbsp;33,5.<ref name=V.inkesta>Eusko Jaurlaritza: ''V. Inkesta Soziolinguistikoa'', Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2011.</ref> Haren [[Donostiako metropoli eremua|metropoli eremuak]] 400.000 bat biztanle ditu. [[Kantauri|Kantauri itsasoaren]] ertzean dago, [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkoaren]] muturrean, eta [[Madril]]-[[Paris]] errepide eta trenbide ardatzean. Hainbat auzotan banatua, Donostiak [[Urgull|Urgull mendiaren]] oinetan du bere gune zaharrena, [[Parte Zaharra (Donostia)|Parte Zaharra]] izenekoa. [[XIX. mendea]]ren bukaeran, gune hori ixten zuten harresiak eraitsi eta hiria hegoalderantz zabaltzen hasi zen. Halaxe, erdialdeko [[zabalgune]]a osatu zen lehenik, eta geroago [[Gros]] —[[Ulia]] mendiaren oinetan eta [[Urumea]] ibaia bitartean— eta [[Amara (Donostia)|Amara]] —erdigunetik hegoaldera— auzo modernoak.
HOLAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaXDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDddldea), [[hockey]]an ([[Txuri Urdin IHT|Txuri Urdin]] taldea), [[atletismo]]an ([[Behobia-Donostia lasterketa]]), [[txirrindularitza]]n ([[Donostia Klasikoa]] nazioarteko lasterketa), [[arraunketa]]n ([[Kontxako Bandera]] proba) eta [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotan]] ([[Atano III.a pilotalekua]]).

[[Turismo]]a hiriaren euskarri ekonomiko nagusietakoa izan da [[XIX. mendea]]z geroztik, [[Kontxako badia]]ren edertasuna dela kausa. Gaur egun, mundu osoan du sona handia Donostiako [[gastronomia]]k, goi mailako sukaldaritza egiten duten sukaldari eta jatetxe entzutetsuei esker ([[Juan Mari Arzak|Arzak]], [[Pedro Subijana|Subijana]], [[Martin Berasategi|Berasategi]] eta [[Jose Juan Castillo|Castillo]]) eta edonoren eskura dagoen gastronomia egiten duten Parte Zaharreko taberna eta jatetxeetako [[pintxo]]ei esker. Kulturaren arloan, nazioartearen arreta erakartzen duten hainbat ekitaldi antolatzen dira urtero: [[Donostiako Zinemaldia|Donostiako Nazioarteko Zinemaldia]], [[Donostiako Jazzaldia|Jazzaldia]] eta [[Donostiako musika hamabostaldia|Musika Hamabostaldia]], besteak beste. 2016an [[Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua|Donostia Europako Kultura Hiriburu izango da]], Poloniako [[Wrocław]] hiriarekin batera.

[[Merkataritza]]k eta bestelako zerbitzuek ere jendetza handia erakartzen dute probintziako herrietatik. Orobat, zentro administratibo garrantzitsua da: Gipuzkoako erakunde publikoek eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomi Erkidegoko]] zenbait organok Donostian dute egoitza. Unibertsitateek pisu handia dute hiriaren bizimoduan, hiru [[unibertsitate|unibertsitate campus]] dituenez: [[Ibaetako campusa|Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako Campusa]], [[Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusa|Deustuko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusa edo EUTG]] eta [[Nafarroako Unibertsitatea]]ren [[Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoa|Ingeniaritza Eskola]]. Ikerkuntza arloan, aipagarriak dira [[Donostia International Physics Center]], fisikaren arloko nazioarteko zentroa, eta [[nanoGUNE]], nanoteknologiari buruzko nazioarteko zentroa.

[[Kirol]]zaletasuna ere nabaria da hirian, eta kirol erakunde, azpiegitura eta ekitaldi nabarmenak ditu [[futbol]]ean ([[Real Sociedad]] taldea), [[saskibaloi]]an ([[Donostia Gipuzkoa Basket|Gipuzkoa Basket]] taldea), [[errugbi]]an ([[Bera Bera Rugby Taldea|Bera Bera]] taldea), [[hockey]]an ([[Txuri Urdin IHT|Txuri Urdin]] taldea), [[atletismo]]an ([[Behobia-Donostia lasterketa]]), [[txirrindularitza]]n ([[Donostia Klasikoa]] nazioarteko lasterketa), [[arraunketa]]n ([[Kontxako Bandera]] proba) eta [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotan]] ([[Atano III.a pilotalekua]]).


[[2014]]ko [[abenduaren 29]]an, Donostia munduko hiri zoriontsuenen zerrendan sartu zuten, hondartzak, jatetxeak eta [[Igeldo]]ko parkea ezaugarri erakargarrienak izanik.<ref>Iker {{maiuskula txiki|Gomez}}, [http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/2838234/munduko-hiri-zoriontsuenak--national-geographic-zerrenda-kaleratu-du/ «Donostia, munduko hiri zoriontsuenen zerrendan»], ''EiTB'', 2014-12-29.</ref>
[[2014]]ko [[abenduaren 29]]an, Donostia munduko hiri zoriontsuenen zerrendan sartu zuten, hondartzak, jatetxeak eta [[Igeldo]]ko parkea ezaugarri erakargarrienak izanik.<ref>Iker {{maiuskula txiki|Gomez}}, [http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/2838234/munduko-hiri-zoriontsuenak--national-geographic-zerrenda-kaleratu-du/ «Donostia, munduko hiri zoriontsuenen zerrendan»], ''EiTB'', 2014-12-29.</ref>

17:56, 1 abendua 2015ko berrikusketa

Donostia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Donostia, airetik ikusia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDonostialdea
Izen ofizialaDonostia eta San Sebastián
AlkateaEneko Goia (EAJ-PNV)
Posta kodea200XX
INE kodea20069
Herritarradonostiarra
Ezizenakaskarinak eta ñoñostiarrak
Kokapena
Koordenatuak43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W / 43.32; -1.98
Map
Azalera60.89
Garaiera6
Distantzia0 km Donostiara
Demografia
Biztanleria188.743 (2023)
894 (2022)
alt_left 99.109 (%52,5) (%46,8) 88.306 alt_right
Dentsitatea3010,48 bizt/km2 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 2,58
Zahartze tasa[1]% 21,35
Ugalkortasun tasa[1]‰ 37,24
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,05 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,51 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,64 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 38,87 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 16.1 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 25.93 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1180
Webguneahttp://www.donostia.eus
Hiri senidetuakBojadorko Daira, Marugame, Wiesbaden, Batumi, Plymouth, Trento, Reno, Ramallah eta Esmeraldas (en) Itzuli

Donostia (ofizialki Donostia euskaraz eta San Sebastián gaztelaniaz)[4] Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena da, 180.179 biztanle baititu, eta Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5.[5] Haren metropoli eremuak 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide eta trenbide ardatzean. Hainbat auzotan banatua, Donostiak Urgull mendiaren oinetan du bere gune zaharrena, Parte Zaharra izenekoa. XIX. mendearen bukaeran, gune hori ixten zuten harresiak eraitsi eta hiria hegoalderantz zabaltzen hasi zen. Halaxe, erdialdeko zabalgunea osatu zen lehenik, eta geroago GrosUlia mendiaren oinetan eta Urumea ibaia bitartean— eta Amara —erdigunetik hegoaldera— auzo modernoak.

Turismoa hiriaren euskarri ekonomiko nagusietakoa izan da XIX. mendeaz geroztik, Kontxako badiaren edertasuna dela kausa. Gaur egun, mundu osoan du sona handia Donostiako gastronomiak, goi mailako sukaldaritza egiten duten sukaldari eta jatetxe entzutetsuei esker (Arzak, Subijana, Berasategi eta Castillo) eta edonoren eskura dagoen gastronomia egiten duten Parte Zaharreko taberna eta jatetxeetako pintxoei esker. Kulturaren arloan, nazioartearen arreta erakartzen duten hainbat ekitaldi antolatzen dira urtero: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Jazzaldia eta Musika Hamabostaldia, besteak beste. 2016an Donostia Europako Kultura Hiriburu izango da, Poloniako Wrocław hiriarekin batera.

Merkataritzak eta bestelako zerbitzuek ere jendetza handia erakartzen dute probintziako herrietatik. Orobat, zentro administratibo garrantzitsua da: Gipuzkoako erakunde publikoek eta Euskal Autonomi Erkidegoko zenbait organok Donostian dute egoitza. Unibertsitateek pisu handia dute hiriaren bizimoduan, hiru unibertsitate campus dituenez: Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako Campusa, Deustuko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusa edo EUTG eta Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskola. Ikerkuntza arloan, aipagarriak dira Donostia International Physics Center, fisikaren arloko nazioarteko zentroa, eta nanoGUNE, nanoteknologiari buruzko nazioarteko zentroa.

Kirolzaletasuna ere nabaria da hirian, eta kirol erakunde, azpiegitura eta ekitaldi nabarmenak ditu futbolean (Real Sociedad taldea), saskibaloian (Gipuzkoa Basket taldea), errugbian (Bera Bera taldea), hockeyan (Txuri Urdin taldea), atletismoan (Behobia-Donostia lasterketa), txirrindularitzan (Donostia Klasikoa nazioarteko lasterketa), arraunketan (Kontxako Bandera proba) eta esku huskako pilotan (Atano III.a pilotalekua).

2014ko abenduaren 29an, Donostia munduko hiri zoriontsuenen zerrendan sartu zuten, hondartzak, jatetxeak eta Igeldoko parkea ezaugarri erakargarrienak izanik.[6]

Izena

Etimologia

Donostia 1572an, Georg Braun alemaniarraren margolana.
  • Donostia: Donostia euskal izenaren jatorria ez da oso argia. Hipotesi onartuena Koldo Mitxelenarena da, hots, Sebastian santuaren izenetik datorrela hiriaren euskal izena ere, latinezko Dominus Sebastianus izenetik abiatuta bilakabide hau eginda: *Done Sebastiáne > Donasa (b) astiai > Donasastia > Donastia > Donostia.[7] Beste hipotesi batek dio bilakabidea beste hau izan zela: *Done Sebastiane > *Done Sebastiae > *Done Sebastie (Ezkaroze herrian Sebastie antroponimoa badela argudiatuta).[8] Ez da ahaztu behar Orendaingo San Sebastian ermitari Jaun Donosti izena eman izan diotela herritarrek. [9] Azkenik, gaur egun baztertzen den hipotesi batek dio izenaren jatorria latinezko dominus ostianus (hitzez hitz, portuko buruzagia) izan zela. Nolanahi ere, egungo euskal izenaren lehen aipamen idatzia Joan Perez Lazarraga arabarrak egin zuen, XVI. mendean: «Donostiako San Frantziskuan / hagoan gizon soldadua».[8]
  • San Sebastian: 1180. urteko hiribildu-foruan agertzen da Sanctus Sebastianus izena lehen aldiz agiri batean,[10] 1014. urtetik izen horren berri badago ere, San Sebastian santuaren omenez Antigua auzoan (Loretopearen gainean) eraikitako monasterio bati loturik. Hortik dator San Sebastián erdal izena.
  • Easo: hiriari Easo (edo, gaztelaniaz, la Bella Easo) izena eman izan zaio, aurreko mendeetan Donostialdean kokatua zela uste izan zen Oiasso erromatar hiria zela eta; hortik etorri zen donostiarrek easoar izena jasotzea. Egun, ordea, badakigu Oiasso Bidasoa ibaiaren bokalean zegoela.

Herritarrak

Donostiako herritarrak donostiarrak dira. Halere, Donostiako kultura herrikoian, eta batez ere Parte Zaharrekoan, bi ezizen erabili izan dira: San Bizente elizaren inguruan jaio edota bizi direnentzat, koxkeroak; eta Santa Maria elizaren inguruan jaio edo bizi direnentzat, josemaritarrak.[11][12] Burla egiteko ezizentzat, berriz, donostiarrei kaskarinak[11][12] (hau da, «burugabeak, gauzak pentsatu gabe egiten dituztenak») edo ñoñostiarrak[13] («Donostiako aberaskumeak, señoritoak, txepelak»)[14][15] deritze, eta hiriburuari, Ñoñostia.[16]

Geografia fisikoa

Donostia Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Elkarren ondoan dauden lur horiez gainera, hiru barrendegi ditu hiriak: hego-mendebaldean, Zubieta auzoaren zati bat; hego-ekialdean, Landarbaso mendialdea; eta hegoalderago, Urdaburu mendialdea.

Mugak

Iparraldean, Donostiak osoki Kantauri Itsasoarekin egiten du muga; ipar-ekialdean, Kantauri Itsasoa eta Pasaiarekin; ipar-mendebaldean Kantauri Itsasoa, Igeldo eta Oriorekin; ekialdean, Astigarragarekin; hego-ekialdean, Hernani eta Astigarragarekin; hegoaldean, Lasarte-Oria eta Hernanirekin; hego-mendebaldean Lasarte-Oriarekin; eta mendebaldean, berriz, Usurbilrekin.

Geologia

Donostia airetik ikusia. Ekialdetik mendebaldera, Ulia, Urgull, Santa Klara uhartea eta Igeldo mendia ageri dira. Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzak ere argi ikusten dira. Hiria Urumea ibaiak zeharkatzen du.

Hiria Kontxako badiaren inguruetan zabaltzen da, Bizkaiko golkoaren kostaldean. Donostiako kostaldea Hondarribitik Oriora Eozenoko hareharrizko flysch delakoak osaturiko mendikateak zeharkatzen du: Ulia, Urgull, Igeldo mendia eta Mendizorrotz ekialdetik mendebaldera. Mendikatea etena duen eremuetan Zurriola, hain zuzen Urumea ibaiaren bokalean, Kontxa eta Ondarreta hondartzak daude. Kontxako badiako sarreran, Santa Klara uhartea dago.

Parte Zaharra eta erdialdeko zabalgunea San Bartolome gaina eta Urgull mendia lotzen zituen tonboloaren gainean eraiki ziren; eta Gros auzoa osatu aurretik, hareatza zabala zegoen han. Amara auzoko lurretan, berriz, Urumea ibaiak sortutako padura zegoen. Eremu hauetan izan ezik, Donostiako udalerria 50-100 metroko kareharrizko muino txikietan kokatua dago gehienbat, muino batetik bestera kareharriaren higaduraz sortutako ibar txikiak dituela (Ametzagaina, Aiete, Añorga, Igara). Udalerriaren ekialdean dagoen San Marko-Txoritokieta mendia diapiro-egitura bat da.[17]

Sismologiari dagokionez, Donostiak arrisku handia du. Izan ere, lurrikaren sorgune ez den arren, uhin sismikoen anplifikazio eremu baten barruan daude hala Donostia osoa nola haren metropoli eremuaren zati handi bat. Hala, bada, hainbat kilometrotara sortutako lurrikarek eragin handia dute Donostian; halaxe erakutsi dute Iruñeko 1903ko lurrikarak, Martesko (Huesca) 1923koak, Turruncúngo (Errioxa) 1929koak eta Eretako (Okzitania) 1967koak.[18]

Hidrologia

Urumea ibaia, Goizueta, Hernani Astigarraga herrietatik igaro ondoren, hiria zeharkatuz itsasoratzen da bokale bat sortuz. Bokalean nabariak dira itsas gorabeheren eragina, Loiola eta Martutene auzoetaraino. Hau dela eta, ohizkoa da, uholdea dagoenean, auzo horietan ibaiko urak gainezka egitea. Urumea ibaiak bere ibilbidean osatzen dituen zeharrunetatik nabaria da hirian Kristinaenea lorategia inguratzen duena. Aipatu behar da ere Oria ibaia, Gipuzkoako ibairik luzeena eta Zubieta auzotik igarotzen dena, itsasoratzetik kilometro gutxitara. Añorga errekak ere Antigua, Ibaeta, Igara eta Añorga auzoak zeharkatzen zituen garai batean, baina egun lur azpian bideratu da bere ibilbidea.

Klima

Donostiako klima: zutabe urdinek euri kopurua adierazten dute, hilez hil. Marrek tenperatura maximoa, batez bestekoa eta minimoa ematen dituzte.

Donostiak, euskal kostalde guztiak bezala, klima ozeanikoa du. Köppen klima sailkapenaren arabera, Donostiakoa klima hotzepel hezea eta urtaro lehorrik gabea (Cfb kodeaz). Tenperatura hotzepelak, hezetasun nabaria eta euri ugari izaten dira Donostian urte osoan zehar. Hala ere, uda eta negua nabari bereizten dira batez ere tenperaturari buruz. Euria berriz urte osoan izaten da eta neguaren eta udaren arteko aldeak txikiak izaten dira. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du, urtean behin-edo, eta 5-10 alditan izozten du urtean. Enbata ugari izaten dira. Urrian eta martxoan ur biziak izaten dira, hau da, maila handiko itsas gorabeherak.[19]

2007an euri kopurua 1.536,1 mm izan zen. Batez besteko tenperatura 15 °C ingurukoa izaten da, udako hezetasun handiak (% 65-70 inguru) bero handiko sentipen termikoa sortzen duen arren. Hego haizeak jotzen duenean, tenperatura supituki igo daiteke, neguan 20 °C eta udan 38 °C eragin arte. Udan, tenperatura handi hauen ondoren ipar-mendebaldeko haizeak supituki jo dezake, eta enbata eragin.


    Datu klimatikoak (Donostia)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12.8 13.9 15.4 16.8 20.0 22.3 24.7 25.2 23.7 20.4 15.8 13.7 18.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 8.6 9.5 10.9 12.4 15.7 18.2 20.6 21.0 19.0 15.8 11.5 9.6 14.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.4 5.1 6.4 8.0 11.3 14.0 16.4 16.7 14.3 11.2 7.2 5.5 10.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 168 150 144 168 138 96 98 112 138 174 186 167 1738
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13 12 12 14 12 10 9 10 10 12 13 12 140
Eguzki orduak 91 104 139 148 174 185 202 194 167 136 100 82 1722
Iturria (1): AEMET[20]
Iturria (2): Geografía e historia de San Sebastián: el clima[19]

Landaredia

Landaredi potentzialean, gizakiaren eraginaren ezean litzatekeen hartan alegia, batez ere lizarra eta haritza aurkituko lirateke, eta ezkia, zumarra, gaztainondoa, astigarra, pagoa, zumea eta haltza neurri txikiagoan, betiere hezetasun maila zein den. Azpiko basoan, urritza, elorri beltza eta garoak izango lirateke. Belardi eta soroek ere oparotasun eta aniztasun nabaria erakusten dute. Oro har, Donostiako landaredia klima ozeaniko heze bati dagokiona izango litzateke, tenperatura hotzepelekin, Kantauri isurialde osoaren antzera.

Dena den, egungo landaredia gizakiak gogor eragindakoa da. Hiriko urbanizazioak antzinako basoak eta baserri lurrak ordeztu dituzte neurri handi batean. Hirigunetik kanpo soroak eta baratzak dira, baserrien ustiapenen ondorioz, antzinako landaredia ezabatu dutenak. Ulia eta Igeldoko gune batzuetan, otea , garoa eta txilarra dira nagusi, antzinako basoaren desagerketaren ondoren garatu den landaredia. Bertakoa ez den pinu beltzaren (Pinus radiata) gune batzuk ere badaude, Zubieta eta Landarbaso aldean, Euskal Herriko beste gune batzuetan baino neurri txikiagoan ordea. Hala ere, antzinako landarediko guneak aurki daitezke oraindik Igeldon, Urgullen, Ulian, Igarako erreka inguruetan, Añorgan, Ametzagainan, Basozabalen eta Aieteko zenbait tokitan. Haltzak Urumea ibaiaren ibilbidean, Martutene aldetik, eta Oria ibaiaren ertzetan, Zubieta aldetik, aurki daitezke oraindik.[19]


Donostia Igeldotik ikusita.
Donostia Igeldotik ikusita.

Auzoak

Donostiako Parte Zaharra.

Mendeetan zehar Donostiako harresiek kale estuak dituen Donostiako Parte Zaharra inguratzen zuten, 1863. urtean harresiak eraitsi zirenean hasi zen Donostia hiria zabaltzen egun ezagutzen den hiria osatu arte. Antonio Kortazarren Hiriko Plan Orokorrak etxalde karratu erregularrak aurrikusi zituen egungo Boulevardetik Mendeurrenaren plazaraino. Lehenengo zabalgune hau 1900. urtean burutuko zen. Orduan hiriak zubi bakarra zuen, Santa Katalina zubia hain zuzen. XX. mendearen lehenengo erdian hiria Gros aldera zabaltzen hasi eta Antiguako zabalgunea osatzen ere hasi zen. Urte hauetan Urumea hibaia bideratu eta beste azpiegitura batzuk ere eraiki ziren, hala nola Maria Kristina zubia eta Zurriola zubia. 1950eko hamarkadan Amara auzoa osatzen da, Antso Jakitunaren Hiribidean inguruan lehendabizi eta 1960ko hamarkadan ondoren Amara Berria auzoa osatuz. Urte hauetan jasandako hazkunde demografiko itzelaren ondorioz, Altza, Bidebieta, Egia eta Loiola auzoek zabalkunde handia izan zuten, zoritxarrezko handikeriazko urbanismo batez. XX. mendearen hondarretan eta XXI. mendearen hasieran, Loiolako Erriberak, Benta Berri, Errotaburu, Ibaeta eta Berio izeneko auzoak osatu dira besteak beste. Egun, Parte Zaharra eta Igeldo baserri-auzoa dira antzinako itxura erakusten bakarrak.[21]

Egun, hauxe da auzoen zerrenda ofiziala:[22]

Horietaz gain, Donostiak baditu hiru barrendegi ere: Zubietakoa, Landarbasokoa eta Urdaburukoa. Zubietakoak baizik ez ditu biztanleak.


Historia

Donostia eta Donostiako harresiak 1813an liratekeen bezala irudikatzen dituen maketa, Urgullgo gazteluaren museoan ikusgai.
Donostia Egiatik (Loiola, marrazki oinean), 1840 inguruan.
  • Gizakia orain dela 25.000 urtetik gutxienez bizi izan da Donostia inguruan. Ametzagaina izeneko lekuan garai horretako industria litikoa aurkitu dute.[23]
  • 1000. urtearen inguruan, lehen aldiz agertu zen testuetan, badia gaineko tontorrean dagoen San Sebastian monasterioa Leireko mendiaren babesean; monasterioaren inguruan gaur egun Antigua auzoa den tokian- eta Urumea ibaiaren bokalean bildu zen jende urria.
  • 1180 inguruan, Nafarroako errege Antso Jakitunak hiribildu izendatzeko foruak eman zizkion. Urgull mendiaren azpiko herrixkan gaskoiak bizi ziren, eta gainerako guneetan, berriz, euskaldunak.
  • 1200ean, Gaztelak Donostia konkistatu zuen.[24] Horren ondorioz, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabarekin batera Nafarroaren parte izateari utzi zion, eta Gaztela izatera igaro zen. Gaztelako errege Alfontso VIII.ak foruak bermatu zituen.
  • 1728an, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia sortu zen, Venezuelarekiko merkataritzaren monopolioa lortuta. Donostiako ekonomiak gora egin zuen. Konpainia hark Santa Maria eliza guztiz berreraiki zuen 1766an.
  • 1808an, Frantziako armadak, Napoleon enperadorea buru, Espainia hartu zuen.
Kontxako pasealekua 1907an.
  • 1813an, Espainiatik ihesi zebilen Frantziako armadari geratzen zitzaion azken hirietakoa zen Donostia. Ingeles eta portugaldar tropek, Espainiaren aliatuak zirenek, Wellington jenerala buru zutela, Donostia arpilatu eta birrindu zuten. Abuztuaren 31ko gauean hiri guztia erre zen, Trinitate kalea izan ezik. Tropa aliatuek, Donostia konkistatu ondorengo astebetean, dagoeneko inork kontra egiten ez zienean, hilketa, bortxaketa, lapurreta eta kalte ugari egin zituzten. Hiriak zituen 600 etxeetatik 36 bakarrik geratu ziren zutik (udaletxeari eta kontsulatuei ere su eman zieten); 1.000tik gora donostiar tiroz edo baionetaz erail zituzten; tropek eta beren ofizialek emakumeak —zahar nahiz neskatoak ere— sistematikoki bortxatu zituzten; donostiarren batek dirua edo harribitxiak ezkutatuak zituela susmatzen bazuten, torturatu egiten zuten.[25] Bizirik geratu ziren donostiarrek Zubietako Aizpurua baserrian Donostia aurreko leku berean eraikitzea erabaki zuten. Ugartemendia arkitektoak hiri berria proiektatu zuen; azkenean, partzelazio zaharrean oinarritutako diseinua gauzatu zen.
  • 1854an, Gipuzkoako hiriburu bihurtu zen, Tolosaren ordez.
Santa Katalina zubia 1880 eta 1910 bitartean.

Ekonomia

Donostiako nekazaritza Zubieta eta Igeldon dago kokatua. Industria gutxi dago eta hiritik kanpo sakabanatua (elikagai industria, ehungintza, lantegi mekanikoak). Zerbitzuetan diharduen hiria da; administrazioaz gain, merkataritza ere garrantzitsua da. Finantza eta unibertsitate zerbitzuak biziki ugaldu dira 1970eko hamarkadaz geroztik. Kultura eta turismo hiria da, hainbat jai, kultura eta kirol ekitaldiren egoitza (estropadetan, Donostiako edo Kontxako bandera; Nazioarteko Zinemaldia; Musika Hamabostaldia; arte erakusketak; Aste Nagusia; eta abar). XIX. mendean Viktoria Eugenia erreginak bere oporraldirako hautatu zuenez geroztik, Donostiak hiri turistiko izateari eutsi dio.

Demografia

2010ean 185.000 biztanle inguru zituen Donostiak, Gipuzkoa osoko populazioaren %26,5. Euskal Herriko bigarren hiririk handiena izan zen 1980eko hamarkadara arte, eta gaur egun laugarrena da, Bilbo, Gasteiz eta Iruñearen ondoren.

1940ko hamarkadaren ondoren oso azkar hazteari ekin zioten Euskal Herriko beste hiri batzuetan ez bezala, Donostiaren hazkunde demografikoa jadanik nabarmena izan zen XX. mendearen hasieratik, eta 1900tik 1950era hirukoiztu egin zen donostiarren kopurua. 1960 eta 1970eko hamarkadetan ere hazkundeak jarraitu zuen, baina 1980ko hamarkadan beherakada txiki bat jasan zuen hiriak.

Biztanle kopurua %0,5 eta %1 artean hazi da urtero 1991az geroztik. Dena den, biztanleriaren hazkundea moteldu egin da: urtez urteko hazkundea %1 baino nabarmen txikiagoa da azken urteotan.[26]

Donostiako udaletxea Alderdi Ederretik
Donostiako biztanleria

Politika

Eneko Goia (EAJ) da Donostiako alkatea 2015eko ekainaren 13tik, Juan Karlos Izagirreren (Bildu) alkatetzaren ondotik. Goiak alkatetza lortu zuen EAJren baiezko eta PSE-EE eta EH Bilduren boto zuriei esker, gehiengo sinplea lortuta. Gehiengo osorik lortu ez zenez, boto gehien lortutako hautagaia bihurtu zen alkate.

2015eko udal hauteskundeak

Donostiako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 27
29.029 (% 29,65)
6 / 27
15.587 (% 17,93)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
7 / 27
24.007 (% 24,52)
7 / 27
19.666 (% 22,63)
Euskal Herria Bildu*
6 / 27
20.467 (% 20,91)
8 / 27
21.110 (% 24,29)
Alderdi Popularra (PP)
3 / 27
9.272 (% 9,47)
6 / 27
16.502 (% 18,99)
Irabazi Donostia (2015) / Ezker Batua - Berdeak (EB-B) (2011)
2 / 27
6.947 (% 7,10)
0 / 27
2.283 (% 2,63)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Hirigintza

Donostiako parke eta lorategiak

Hiriaren tamaina erlatibo txikian, parke eta lorategi ugariek gehiegizko urbanizazioa leundu egiten dute, naturaz gozatzeko aukera emanez. Halaber, hiriko kale eta plaza gehientsuenetan zuhaitzak eta zuhaixkak daude. Horietatik, ikusgarriak dira Kontxako pasealekuko tamarindoak eta Benta Berriko eta Ibaetako ezkiak. Kristinaenea, Egia auzoaren eta Urumea ibaiaren artean, hiriguneko parke handienetakoa da eta bertan hiria ia guztiz utzi eta baso oparo baten barrena pasea daiteke. Parke hori Mandaseko dukea izan zen Fermin Lasalaren eta Cristina Brunettiren lorategi pribatua zen, baina 1926az geroztik udalaren esku dago.


Azpiegiturak

Garraioa

Hiri arteko garraioa

Iparraldeko geltokia.

Donostia puntu garrantzitsua da europar errepide trafikoan. Iparretik hegoaldera, E-05 (Glasgow-Paris-Algeciras), eta mendebaldetik ekialdera, E-70 (A Coruña-Bordele) eta E-80 (Lisboa-Burgos-Pabe) europar errepideek zeharkatzen dute. Ibilbide hauetan, Irundik norabidean, A-8 errepidetik sar daiteke Donostiara. Bilbotik A-8 errepide nagusia ordainsariz erabil daiteke. Madril-Gasteiztik A-1 errepidetik egiten da sarrera. A-1 jarraituz, Donostiatik gertu, Andoainen, A-15 errepiderako lotunea dago, Iruñea-Zaragozara eta bertatik Bartzelonara bideratzen dena. Kasu guztietan eta Donostia inguratzen duen errepide gerriko edo sare trinkoari esker, Donostiako hirigunera sartzeko hainbat aukera daude baina sarbide garrantzitsuenak Amara eta Ibaeta auzoetatik dira. Gipuzkoa mendebaldeko kostaldeko herrietatik Donostiara etortzeko maiz erabiltzen den errepide bat N-634 izenekoa da.

Donostiara joan eta etortzeko errepidezko bidaiarien garraio publiko sarean, Lurraldebus autobus zerbitzuetarako elkartea, Gipuzkoako herrietara autobus sare bateratu bat eskaintzen duena, Txartel bakarra izeneko bidai-txartel pertsonal baten bitartez. Euskal Herriko beste hiriburuetara autobus zerbitzu ugari dago egunero.[27]

Trenbideari dagokionez, Iparraldeko geltokian Espainia eremuko eta aldiriko trenak dabiltza. Bestaldetik, Euskotren konpainiak Hendaia eta Bilborainoko bidaiak eskaintzen ditu, baita Donostialdeko metroa ere.

Hegazkinez, Hondarribiko aireportua da hiritik gertuen dagoen aireportua. Bertaraino joateko autobus zerbitzua badago. Aireportu honek eskaintzen dituen hegaldiak ordea mugatuak dira eta beraz, 100 bat kilometrora dagoen Bilbo-Loiu aireportua erabili ohi da nazioarteko hegaldietarako. Miarritzeko aireportua da beste aukera bat, batez ere Pariserako hegaldietarako.

Hiri barneko garraioa

Tamaina txikiko hiria da Donostia eta beraz, oinez erraz eta eroso zeharka daitekeena, hiria zeharkatzen duten oinezkoentzako kale eta ibilbideei esker. Hain zuzen ere, Monpaseko ekialdeko muturretik, Ulia mendiaren oinetan, hiriaren mendebaldeko puntan dauden Haizearen Orrazia izeneko eskultura multzoraino oinez egin daiteke semaforo bakar batekin topo egin gabe 7 kilometrotan zehar. Bizikleta ere donostiarrek maiz erabiltzen duten garraiobidea da, beste hirien aldean, eta horrela bidegorri edo txirrindularientzako ibilbide sare zabala osatu da. Udalak prestaturiko alokairuzko txirringa-zerbitzu bat ere badago, d-Bizi izenekoa.

Autobusez, Donostiako Tranbia Konpainiak 27 autobus ibilbide mantentzen ditu hiriko auzoetan zehar, guztira 115 autobusekin (2009ko datuak). Asteburuetan, parrandan ibiltzen den jendeari begira, gau eta goizaldeko Gau Txori izeneko zerbitzuak badaude. Bidaiari kopurua 27.360.638 izan zen 2008. urtean.[28] Horrela, Donostian gehien erabiltzen den hiri barneko garraiobidea da, automobila alde batera utzirik.

Hala eta guztiz ere, trafiko arazo larriak izaten dira Donostiako kaleetan. Ibilaldi guztietatik %27ak ibilgailu partikularrez egiten dira. Konponbide gisa, hiriguneko kanpoaldean disuasiozko aparkalekuak eta hirigunearen zati handi bat hartzen duten TAO guneak ezarri arren, aparkaleku eskasia izaten da eta sarbide nagusietan eta erdiguneko kaleetan automobil ilara luzeak sortu ohi dira. Trafiko trinko honek sortzen duen aire- eta soinu-kutsadura dela-eta kezka badago.[29]

Turismoari begira eratutako hiri barneko garraiobide bereziak ere badaude. Antzinako Igeldoko funikularrak Ondarretatik Igeldo mendi gainerainoko malda igotzen jarraitzen du. Hiriko ikusgarri nagusiak erakusten dituzten autobus turistiko bat eta Txutxu Tren izeneko bagoidun ibilgailua ere badaude.


Hezkuntza eta ikerkuntza

Sakontzeko, irakurri: «Donostiako ikastetxeen zerrenda»

Donostia hiru unibertsitateren egoitza da: Euskal Herriko Unibertsitatearen fakultate eta eskolak Ibaetako campusean zehar zabaltzen diram euskaraz eta gaztelaniaz ikastea ahalbidetzen duen titulazio-eskaintza zabal batekin; Nafarroako Unibertsitateak ere Tecnun izeneko ingeniaritzako eskola du bertan; eta Deustuko Unibertsitatearen Gipuzkoako campusa Mundaizen da, eta turismoko ikasketak, enpresako ikasketak eta beste batzuk eskaintzen ditu. Unibertsitate horiekin lankidetzan, ikerkuntza-zentro aurreratuak daude: nanoGUNE (nanoteknologiaren arlokoa), Donostia International Physics Center, Inbiomed, Basque Center on Cognition, Brain, and Language, Ciditec, CEIT eta abar.

Haur eskoletatik batxilergora ikastetxe-sare zabala du Donostiak, ikastetxe publikoek, pribatuek (gehienak katolikoak) eta ikastolek osaturikoa. 2006ko datuen arabera, euskara hutsezko D eredua da nagusi (13.910 ikasle), A (9.101 ikasle) eta B (10.148 ikasle) ereduen aldean.[30]

Kultura

Donostiarren ekimen herrikoiak gaindituz, Donostiako kultura eskaintza batez ere turismoa bultzatzeari eta nazioartean irudi erakargarria emateari begira eratzen da erakunde publikoen aldetik.[31] Kursaal jauregia da asmo hauek islatzen dituen egitura fisikoa. Rafael Moneo arkitektoak diseinaturiko jauregi ikusgarri honetan auditorioak eta areto zabalak daude, zine, musika, antzerki eta dantza emanaldiak egin eta feria, biltzar eta kongresuak antolatzeko. Horrela, Kursaal jauregian eta ondoan dagoen eta halaber ikusgarria den Victoria Eugenia antzokian, hiriak antolaturiko kultura ekitaldi nagusiak ospatzen dira, Donostiako Zinemaldia eta Musika Hamabostaldia esaterako. Beste kultur jaialdi nabarmen batzuk Maiatza Dantzan, uztaileko Jazzaldia eta udazkeneko Beldurrezko Astea. Parte Zaharreko Antzoki Zaharra antzerki emanaldietarako tokia izaten da.

Koldo Mitxelena Kulturunea eta Liburutegia da ekimen kultural xumeagoetarako beste gune bat. Jende asko biltzen duen liburutegi nagusi baten egoitza izateaz gainera, bertan hitzaldiak eta erakusketak egiten dira. Udalak Alderdi Ederreko bere egoitzan du liburutegi nagusia. Auzoetan barrena, liburutegiak kultur etxeetan kokatzen dira. Kultur etxe hauetan gainera hitzaldiak eta ikastaroak zein musika, antzerki edo zine emanaldiak antolatzeko tokia eskaintzen dute.

Hizkuntza

Donostiako jatorrizko hizkuntza euskara da, gaur egun egoera minorizatu batean dagoena, gaztelaniaren mesedetan. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran hasi zen euskararen gainbehera hirian, eta Espainiako gerra zibilaren ostean ordezkapen linguistikoa nabarmen azkartu zen.

Jose Artola euskal idazleak kontatzen duenez, XX. mendearen hasieran Donostiako Parte Zaharrean, Boulevarderaino, euskaraz mintzatzeko ohitura zegoen euskaldunen artean, baina behin Kortazar Zabalgunera iritsi orduko, erdararen indarra gogor sentitzen hasi zen.

XIX. mendearen bigarren erdialdean euskara nagusi zen oraindik Donostiako kaleetan. Inor gutxik daki, esaterako, 1891. urtera arte Donostiako Udaleko langile guztiek euskaraz hitz egiten jakin behar zutela, edo 1897. urtera arte hiriko kaleak euskara hutsez izendatzen zirela (urte hartan erabaki zen izendapen elebiduna).

2006. urteko erroldaren arabera, Donostiako biztanleriaren % 40,35 elebiduna zen. Donostia da, alde handiz, Hego Euskal Herriko hiriburuen artean euskaldunena. Azken hamabost urteetan egindako euskararen erabilerari buruzko kale neurketen arabera, hirian egiten duten elkarrizketen % 15-%20 artean euskaraz izaten dira.

Donostian hitz egiten den jatorrizko euskara gipuzkera da edo erdialdeko euskara, Koldo Zuazoren sailkapenean. Beterriko gipuzkera, zehatzago esanda. Azpieuskalki hori Tolosaldeko Ikaztegieta herritik Donostiaraino mintzo da.


Gaskoi izenak

Orain dela mende batzuk Donostian gaskoi jendearen komunitate bat bizi zenez, gaskoi hizkuntzaz ere mintzatzen zen; komunitate horrek leku-izen ugari laga ditu Donostian eta horietako asko gaur egun arte iritsi dira: Urgull (gaskoiz, Orgull edo Urgullus, euskarara Urgull formarekin ekarri zen), Enbeltran (gaskoiz, En Beltran, hots, Beltran jauna), Gros, Polloe (gaskoizko Poll eta Pollet hitzetatik dator, Polloe bezala euskaratu zen), Morlans, Monpas (Mont-pas), Aiete (gaskoiz, Ayet; Aiete formarekin euskaratu zen), Ulia (gaskoiz, Oli, euskaraz Ulia edo Uliamendi) eta Miramon (gaskoiz, Miramont).[32]

Donostia 2016: Europako kultura hiriburua


Kirolak

Amara Berri auzoa eta Anoetako estadioa.

Nabaria da kirolzaletasuna donostiarren artean. Ohikoa da egun osoan zehar jendea korrikan edo bizikletaz ikustea. Hondartzak kirolgune garrantzitsu bihurtu dira. Zurriola hondartza surflarien bilgune da, bertako olatuak erakarrita. Kontxako hondartzan haurrak ibiltzen dira asteburuetan, futbolean, eskola arteko txapelketetan. Piraguismoan ere asko aritzen da Kontxako badian. Urumea ibaian zehar arraunketan aritzen dira kirolari asko. Hiriko ikastetxeetan ere haurrek kirolean jarduteko aukera izaten dute eta ikastetxeen arteko lehiak eta txapelketak izaten dira asteburuetan. Horretarako, hiriak kirol-instalazio ugari eta zenbait kiroldegi ditu.

Goi mailako kirolean, Real Sociedad futbol taldea nabarmendu behar da. Gipuzkoan futbol talde maitatuena izateaz gainera, Espainiako futbol talde entzutetsuenetakoa da. Historian zehar Espainiako lehen mailako bi Espainiako Futbol Liga eta Errege Kopa bat irabazi ditu. Klubak emakumezkoen futbol talde bat eta gazte talde bat ere biltzen ditu bere baitan. Futbolaz gainera, beste kirol batzuetan ere nabarmentzen da Real Sociedad: belar gaineko hockeyan esaterako, emakumezkoen taldeak titulu anitz irabazitakoa da Espainian. Saskibaloian Askatuak talde historikoa eta gaur egun maila gorenean dagoen Gipuzkoa Basket taldeak daude. Akaba Bera Bera emakumezkoen maila goreneko eskubaloi taldea da. Gizonezkoen Bera Bera Rugby Taldea Espainiako Errege Kopa bat irabazitakoa da. Arraunketan, Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak taldeek txapelketa ugari irabazi dituzte arraunketa olinpikoan; tostako arraunketan, 2007tik aurrera Donostiarra traineru bateratuaren proiektuan batu dira, Club Deportivo Fortunarekin batera.

Ibilbideak


Jaiak eta ospakizunak

Donostiako Danborrada, San Sebastian egunean

Donostiarren jai nagusia Donostiako Danborrada da, urtarrilaren 20an, Donostia zaindariaren egunean hain zuzen. Erabateko ziurtasunik ez badago ere, 1836. urtean militarren parodia moduan sortua, jai honetan donostiarrek, elkarteetatik eratutako konpainietan bildurik eta sukaldariz edo militarrez jantzirik, danborrada etengane jotzen dute kaleetan zehar donostiar doinu tradizionalen erritmoan, San Sebastian martxa izenekoa nagusi bada ere. Egun horretan eguerdian ospatu eta milaka haur donostiar biltzen dituen Haur Danborrada izeneko desfilea ikusmin handia sortzen duen ekitaldia da.

Inauteriak dira donostiarren beste jai handi bat. Baina horien aurretik, kaldereroen konpartsek eta Inude eta Artzaien konpartsek egun bana dute bere desfileak egiteko. Santa Agedako ospakizuna ere auzoetan berpizten ari den euskal ohitura bat da. Donostiako Inauteriak euskal inauteri tradizionaletatik aldentzen diren ospakizunak dira eta munduko beste toki askotan bezalaxe desfile huts moduan antolatzen dira.

Udan, abuztuko Donostiako Aste Nagusia da jai nagusia. Kanpoko jende asko biltzen dituzten jaiak dira, batez ere gauero pizten diren su artifizialen erakustaldien inguruan. Abuztuaren 31n, 1813. urtean hiria guztiz suntsitu zuen sutea oroitzen da, Abuztuak 31 kalearen inguruan. Irailean Donostiako Euskal Jaiak ospatzen dira eta horiekin batera izaten dira jendetza handia erakartzen duten Donostiako Estropadak.

Abenduaren 21ean Santo Tomas eguna ospatzen da. Egun horretan, baserri produktuen erakusketa eta salmenta postuen inguruan eta baserritar arropa tradizionalez jantzirik, milaka lagun biltzen dira jai giroan sagardoa, taloa eta txistorra, besteak beste, dastatzera. Konstituzio Plazan erakusten den txerritzar baten zozketa ere egiten da.

Aipatzekoak dira, halaber, hiriko auzoetan zehar ospatzen diren jaiak, hala nola Amara Zaharreko jaiak eta Egiako Porrontxoak.

Igeldo mendia, Santa Klara uhartea, Urgull mendia eta Ulia mendia Kontxatik ikusita.
Igeldo mendia, Santa Klara uhartea, Urgull mendia eta Ulia mendia Kontxatik ikusita.

Herri elkarteak

Gaur egun Euskal Herriaren mugak gainditu dituzten herri elkarte edo soziedadeak izenekoek Donostian izan zuten jatorri. Gizartearen atal garrantzitsu bat osatzen dute, elkartearen egoitzan lagun giroan afari baten inguruan egoteaz gainera, kultura eta kirol ekintza ugari antolatzen baitituzte. Donostiako jai nagusia den danborradan ere beraiek dira protagonista. Lehenengo elkarte gastronomikoak La Fraternal izena izan zuen eta 1843. urtean sortu zen. Elkarteak sortzeko arrazoi nagusia Donostiako kaleko sagardotegiak galduz joatea izan zen; donostiarrek bilguneak behar zituzten otorduak egiteko eta elkarteak sortzen hasi ziren.

Donostiako portuaren 2002ko aireko ikuspegia.

Ondasun nabarmenak

Donostiako ondarea


Hedabideak

Egunkariei dagokienez, Igaran dute egoitza dute egoitza Euskal Herri osora zabaltzen den Garak eta hala hirian nola probintzian irakurriena den El Diario Vascok, eta Benta Berrin Noticias de Gipuzkoak (hirurak, gaztelaniazkoak gehienbat). Euskara hutsezko Irutxuloko Hitza Donostiako tokiko egunkaria da. Euskarazko aldizkarietan, gazteei zuzendutako Gaztezulo Donostian argitaratzen da, eta Euskal Herri osora zabaltzen da.

Irratiei dagokienez, Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea eta Donostialdeko Ttan Ttakun irrati librea euskara hutsezkoak eta Herri Irratia elebiduna dira Donostian egoitza nagusia dutenak. Radio Euskadi, COPE, SER, Onda Cero eta RNE erdal irrati kateek, berriz, ordezkaritzak dituzte Donostian eta bertatik hainbat saio egiten dituzte. Internetez emititzen duen Info7 irratia FM bidez ere entzun daiteke Donostian.

Azkenik, telebistetan, EITB taldeak Miramon auzoan EITB Donostia estudioak ditu. LTDan emititzeko tokiko telebisten lizentziak honakoek lortu zituzten: 1994. urtetik emititzen duen Vocento taldeko Teledonostik, 2000. urtean Localia katearekin emititzen hasi zen Gipuzkoa Telebistak, emititzen hasi berri den Hamaika Telebistak, eta oraindik egitasmoa den Donostiako Udalarenak.

Donostiar ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: «Donostiar ospetsuen zerrenda»

Donostiar ospetsuen artean ditugu, besteak beste, Eduardo Txillida eskultorea, Pio Baroja, Ramon Saizarbitoria eta Txillardegi idazleak, Luis Miguel Arconada eta Pello Ruiz Cabestany kirolariak, Iñaki Gabilondo kazetaria, Aita Donostia, Pablo Sorozabal eta Nicanor Zabaleta musikariak, Mikel Laboa, Mikel Erentxun, Javier Gurrutxaga eta Imanol Larzabal kantariak, Juan Mari Arzak eta Pedro Subijana sukaldariak, Jesus Maria Leizaola eta Odon Elorza politikariak eta Julio Medem zinemagilea.

Hiri senidetuak

Donostia hiri hauekin senidetua dago:

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Ofiziala izeneko erreferentziarako
  5. Eusko Jaurlaritza: V. Inkesta Soziolinguistikoa, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2011.
  6. Iker Gomez, «Donostia, munduko hiri zoriontsuenen zerrendan», EiTB, 2014-12-29.
  7. (Gaztelaniaz) Koldo Mitxelena: Apellidos vascos, 1955, 96. orrialdea.
  8. a b (Gaztelaniaz) «Donostia-San Sebastián: Onomástica», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  9. Orendaingo San Sebastian ermita, herriak Jaun Donosti ere deitua Gipuzkoako Aldundiko webgunea
  10. (Gaztelaniaz) Angel J. Martín Duque: El Fuero de San Sebastián: Traducción manuscrita y edición crítica, Príncipe de Viana, 63 zbk., 227, 2002.
  11. a b Felix Ibargutxi: «Hau fauna», ZingiZango euskara elkartearen webgunea, 2008-02-02.
  12. a b (Gaztelaniaz) Felix Ibargutxi: «La fauna más nuestra, Diario Vasco, 2007-08-26.
  13. «ñoñostiar», Hiztegi Batua Euskal Prosan.
  14. «Kokoteraino zaudetela ñoñostiar señoritooz» idatzi zuen Joxe Austin Arrieta donostiar idazleak, Igeldo Donostiatik banantzekotan zela eta.
    (Joxe Austin Arrieta: «Na’ ezuna intzazu, Igeldo», Irutxuloko Hitza, 2013-10-04.)
  15. «inolako sentimendu ñoñostiar pijorik gabe» dio Begoña del Teso donostiarrak, elkarrizketa batean.
    (Estitxu Eizagirre eta Ixiar Eizagirre: «Begoña del Teso: "Ez ditut beldurrak gainditu nahi, gustura nago horiekin"», Argia, 1829. zenbakia, 2001-11-11.)
  16. (Gaztelaniaz) Mikel G. Gurpegui: «Ñoñostia», Diario Vasco, 2006-04-09.
  17. (Gaztelaniaz) José Miguel Edeso Fito:Geografía e historia de San Sebastián: geología y geomorfología, INGEBA, 2009-10-19.
  18. Antonio Aretxabala: «Donostia-san sebastián, ¿sismicidad de efecto local?», Antonio Aretxabala bloga, 2012-09-16.
  19. a b c (Gaztelaniaz) Ana Sola Bueno: Geografía e historia de San Sebastián: el clima, INGEBA, 2009-10-18.
  20. (Gaztelaniaz) Valores Climatológicos Normales. San Sebastián / Aeropuerto. .
  21. (Gaztelaniaz) «Donostia-San Sebastián: Morfología urbana», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  22. «Auzoak eta herriak», Donostiako Udalaren webgunea.
  23. «Duela 25.000 urte jada Donostian gizakiak bizi zirela egiaztatu du Aranzadiren ikerketa batek» Berria 2014-06-23.
  24. Idoia Arrieta Elizalde: «Ezkutatu digutena: Donostiaren konkista», Berria, 2011-04-08.
  25. (Gaztelaniaz) Barrena Osoro, Elena; Miranda de Lage, Paloma; Valverde Lamsfus, Lola; Barruso Barés, Pedro. «Donostia/San Sebastián (historia: Edad Contemporánea. Siglo XIX. Penoso arranque)» Auñamendi Eusko Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/aunamendi/45908/144169(Noiz kontsultatua: 2013-11-19).
  26. «Datu demografikoak», Donostiako Udalaren webgunea. 2009-11-29.
  27. Pesa enpresak, Iruñera izan ezik, Euskal Herriko hiriburu guztietarako zerbitzuak eskaintzen ditu.
  28. «d·bus konpainia ezagutu», Donostiako Tranbia Konpainiaren webgunea, 2009-10-28.
  29. «Ingurumena eta garapen jasangarria: atmosferako kutsadura», Agenda21 Donostia webgunea, 2009-10-28.
  30. EUSTAT: «Udal-adierazleak: Serie estatistikoak, 2006», 2007-02-21eko prentsa-oharra.
  31. Horrela ageri da Donostiako Plan Estrategikoan, garatu beharreko estrategiak aipatuz: «A.1.2 Dagoen zerbitzu eta ekintza eskaintza indartzea, kultur programazioari dagokionez, turismo eta kirol produktu berriak indartu eta garatuz. Hauek dauden baliabideak optimizatu eta hauen nazioarteko proiekzioa handitu dezaten; ondorioz, baita europar sareetako parte-hartzea ere. A.1.3 Berritutako marka irudi bat garatzea, kalitatea, berrikuntza eta modernitateari lotutakoa, aisialdirako erreferentzia hiri gisa bere egoera hobe dezan, bai Gipuzkoan, bai EAEn, bai Estatuan zein nazioarteko foroetan ere.», Donostiako Plan Estrategikoa, 11. orrialdea.
    Baita ere, aipatzekoa da CIDEU erakundearen dokumentu bat: (Gaztelaniaz) «Encuadrado en el objetivo delimitado por el Plan Estratégico [...] mediante este proyecto se persigue dotar a la ciudad de una Estrategia Cultural y el desarrollo de los grandes proyectos que suponen un salto cualitativo con respecto a la situación actual y que pueden aumentar su presencia internacional. Buscar una culturización de la sociedad que no una popularización de la cultura que pueda llegar a una degradación de la misma.»
  32. (Gaztelaniaz) Serapio Mujika Zufiria: Los gascones en Guipúzcoa. Gipuzkoako Aldundiaren inprimategia, 1923. Donostia.
  33. (Gaztelaniaz) Espainiako eta Japoniako hirien arteko senidetza itunak, Espainiaren Japoniako Enbaxada.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostia Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia