Espainia

Wikipedia(e)tik
Espainiar estatu» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espainiako Erresuma
Reino de España1
Espainiako bandera
Bandera

Espainiako armarria
Armarria

Goiburua: Plus Ultra
(Oraindik urrutirago)
Nazio ereserkia:
Marcha Real
Espainia: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Madril
40°25′N 3°45′W / 40.417°N 3.750°W / 40.417; -3.750
Hizkuntza ofiziala(k) Gaztelania / Espainiera2
Gobernua Monarkia parlamentarioa
Joan Karlos I.a
Mariano Rajoy
Bateratzea
Aragoi, Gaztela eta
Nafarroako Erresumak
1512
Eremua
• Guztira
• Ura

504.030 km² (52.)
% 1,04
Biztanleria
• Zenbatespena(2013)
• Errolda (2011)
• Dentsitatea

Herritarra

46.704.314 (27.)
46.815.916
92 biztanle/km² (106.)

espainiar, espainol[1]
Dirua Euroa (€) (EUR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET3 (UTC +1)
CEST (UTC +2)
Interneteko domeinua .es
Telefono aurrezenbakia +34
1Hizkuntza koofizialetan: Espanya katalanez, Espainia euskaraz, España galizieraz eta Espanha araneraz.


2Gaztelania da estatu osoan ofiziala den hizkuntza bakarra. Autonomia erkidego batzuek hizkuntza koofizialak dituzte:


3 Kanarietan izan ezik, bertan ordu bete gutxiago da: UTC neguan eta UTC+1 udan.

Espainia[1] (gaztelaniaz: España, esˈpaɲa ahoskatua), ofizialki Espainiako Erresuma (gaztelaniaz: Reino de España), Europar Batasuneko estatuetako bat da. Honako muga hauek ditu: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, iparraldean Frantzia, Andorra eta Bizkaiko Golkoa (Ozeano Atlantikoa), ekialdean Mediterraneo itsasoa eta hegoaldean Gibraltar (Erresuma Batua), Gibraltarko itsasartea eta Maroko (Ceuta eta Melillaren hegoaldean).

Espainiak Iberiar penintsularen zatirik handiena hartzen du; gainera, Balear Uharteak ditu Mediterraneo itsasoan; Kanariak, Ozeano Atlantikoan; eta, Afrika iparraldean, Ceuta eta Melilla autonomia hiriak eta espainiar subiranotasuneko beste lurrak. Guztira 504.645 km² dituenez, Europako laugarren herrialderik handiena da.

Estatuaren hiriburua Madril da.

Etimologia

España izenaren jatorria eztabaidan dago. Hizkuntzalari gehienek diote Hispania, Iberia izendatzeko erromatar izena zela. Hori, Ispanihad punikotik datorrela diote "untxien lurra" edo "izkina" esan nahi duena eta Espainiaren kokapen geografiaren ondorioz jarri zitzaiola izena; Hadrianoren garaiko Espainiako erromatar txanponetan untxi bat ere agertzen zen.[2] Badaude España euskarazko Ezpanna hitzetik datorrela esaten dutenak, euskaraz "izkina" edo "muga" adierazten duela, Espainiako iberiar penintsulan kokatzen baita, Europaren beheko ezker izkinean.[3]

Geografia

Sakontzeko, irakurri: Espainiako geografia
Espainia satelite irudian

Hego-mendebaldeko Europan kokatua dagoen Iberiar penintsula gehiengoa hartzen du, baita ere bi uhartedi (Kanariak eta Balearrak), bi hiri (Zeuta eta Melilla) eta Afrika iparraldeko hainbat uhartetxo (Chafarinak, Peñón de Alhucemas, Peñón de Vélez de la Gomera eta Isla Perejil).

Europako laugarren estatua luze-zabalena da Errusia, Ukraina eta Frantziaren atzetik, eta Europar Batasuneko bigarrena.

Espainiako muga fisikoak hauek dira: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Gibraltarko itsasartea eta Maroko eta iparraldean Pirinioak eta Bizkaiko Golkoa. Lehorreko mugak 1 920 km luze dira: Portugal (1 214 km), Frantzia (623 km), Andorra (65 km), Maroko (15,9 km) eta Gibraltar (1,2 km).

Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura.

Historia

Sakontzeko, irakurri: Espainiako historia

Espainiako historia lehen gizakiak Iberiar penintsulara iritsi zirenean hasten da.

Historiaurrea

Gizakiaren arbasoak lehen aldiz duela gutxienez 800.000 urte agertu zen Iberiar penintsulan, Burgosko Atapuerca aztarnategian aurkitu diren arrastoen arabera. Gizaki honi Homo antecessor izena eman diote. Lehen Homo Sapiens gizakiak duela 40.000 urte agertu ziren, herri aurre-indoeuroparren arbasoak direnak, beste gizaki espezieak iraungi baitziren.

Goi Paleolitoan, duela 16.000 urte, Madeleine kultura garatu zen Bizkaiko Golkoaren inguruan Euskal Herrian, Asturiasen eta Kantabrian, Dordoinarekin batera. Labar-arte ezagunena Altamira leizea da (K.a. 12.000 inguru).

Neolitoan, K.a. 5.500 inguruan, Kanpai Erako Koparen kultura agertu zen. Mende hauetan metalgintza eta nekazaritza garatu egin ziren, eta monumentu megalitikoak eraikitzen hasi.

Erromatar Inperioa eta germaniar inbasioak

Sakontzeko, irakurri: Hispania
Erromatarren lehen probintzia banaketa

Hispania Iberiar Penintsulari antzinako erromatarrek eman zioten izena da.Hor, bi probintzia sortu zituzten Errepublika garaian, Hispania Citerior eta Hispania Ulterior. Printzerrian, Hispania Ulterior bitan banandu zen Betika eta Lusitania, eta Hispania Citeriorri beste izen bat eman zioten, Tarraconensis. Geroago, probintzia honen mendebaldea bereiztu zen, Gallaecia izenarekin. Dioklezianok Tarraconensis berriro banandu zuen, Carthaginiensis probintzia sortuz. Probintzia horiek guztiek Mauretania Tingitanarekin batera, Hispania diozesia osatzen zuten, Galiako prefekturapean.

Iberia musulmana

Sakontzeko, irakurri: Granadako Erresuma
Hispania musulmana eta kristautasuna : "Taifas", Leongo Erresuma eta Nafarroako Erresuma 1030an.

Granadako Erresuma lehendabizi erresuma andalustarra izan zen eta, geroago, kristaua. Hiriburua Granadako hirian zuen eta erresumako azken erregea Boabdil izan zen, 1492ko urtarrilaren 2an Errege-erregina Katolikoek garaitu zuten arte.

Arabiar eta berbereak iberiar penintsulara iristean, kokaleku judu bi zeuden, Iliberis (Elvira) eta Granata izenekoak. Arabiarrek lekuari Garnat Al-Yahud (اليهود) (juduen granada) izena eman zioten.

1238. urtean Mohamed-ben-Nasr, Al-Hamar Gorria (الحمر) ezizenez ezaguna, Granadara iritsi zen eta Haizearen Oilarraren Jauregia (ondoren Alhambra izanen zena) okupatu. Bera izan zen Nasri edo Nazari dinastiaren fundatzailea (horregatik Erresumari Granadako Nasri Erresuma ere baderitzo). Dinastia honek hogei sultan izan zituen. Hasieran erresuma hau Gaztelako errege-erreginen adiskidea izan zen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala, eta Granadako Erresumaren ahuleziaren ondorioz, tributuak ordaindu behar izan zizkion independentziaren truke.

Nasri dinastiako azken erregea Abu Abd Allah (Boabdil) izan zen. 1492an Errege-erregina Katolikoen armada Granadako ateetara iritsi zen, gaurko Santa Fe herrira. Boabdilek Errege-erregina Katolikoekin negoziatu eta Erresumaren errendizioa onartu zuen: hiria entregatu zuen bertako biztanle musulmanen ohitura eta usadioak errespetatzearen truke. Boabdilek eta bere gorteak, herritar ugarirekin batera, Granadatik alde egin zuten Afrika iparraldeko lurralde islamiarretara. Handik gutxira, Errege-erregina katolikoek akordioa urratu eta musulmanen aurkako errepresioari ekin zioten.

Errege-erregina Katolikoak Granadara sartzearekin batera, erresuma Gaztelako Koroaren erresuma bilakatu zen.

Aginte musulmanaren erortzea eta Bateratzea

Sakontzeko, irakurri: Gaztelako Erresuma

Pizkundetik XIX. mendera

Sakontzeko, irakurri: Amerikaren Aurkikuntza eta Espainiar Inperioa

1492ko urriaren 12an europar kolono talde batek, Kristobal Kolon buru zutela, Asiara iritsi zirela pentsatuz, Karibeko itsasoko Guanahani uhartera iristeari, Espainiako Errege Katolikoen agindupean. Historia unibertsaleko momentu gorenetariko bat dela esan ohi da, aurkikuntza hark, bortitza izan zen arren, bi giza mundu oso desberdinen topaketa ekarri zuen, ordura arte bakoitzak bere bidea jarraitu zuen bestea existitzen zela ere jakin gabe.

Kristobal Kolonek uste zuen Asiara -garai hartan Indiak- iritsi zela, eta uste horrekin utzi zuen mundua, Europarrentzat ezezaguna zen kontinente bat aurkitu zuela jakin gabe.

Amerikaren aurkikuntza hitza ez dute egokitzat jotzen Amerikar gehienek. Kolon Amerikara iritsi zenerako Amerika ia oso populatuta baitzegoen eta Amerikako bertakoek esploratuta baitzuten lurralde guztia Kolon iritsi zenerako.

Historialari batzuk Kolon Ameriketara iritsi edo espainiolak Amerikara heldu izenaz deitzea gomendatzen dute.

Aurkikuntzaren ondoren Amerikaren Kolonizazio prozesu bat eman zen Europar estatu batzuen eskutik. Europarrak teknologikoki aurreratuagoak zirela aprobetxatuz, Espainiak, Portugalek, Holandak, Ingalaterrak eta Frantziak Amerikar lurrak kolonizatu zituzten.

XIX. mendea

Karlistaldiak

Sakontzeko, irakurri: Karlistaldiak

Karlistaldiak edo karlista gerrak XIX. mendeko hiru garaietan Espainian gertatutako guda zibilak izan ziren.

Euskal Herrian eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Carlos erregegaiaren alde egin baitzuten. Bigarren Karlistaldia Katalunian nabarmendu zen; gurean, aldiz, bereziki Hirugarren Karlistaldia nabarmendu zen.

Elisabet II.aren erregealdia

Sakontzeko, irakurri: Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia
Elisabet II.a Espainiakoa

1843ko azaroan Espartero erbesteratu ondoren Elisabet II.a Espainiakoari adin nagusitasuna eman zioten, hamahiru urte baino ez zituen arren. Erregealdi honetan izaera zentralista zuen estatu liberala finkatuko zen behin betiko, alderdi moderatuak izan baitzuen boterera erregealdi osoan, bi urteko progresistan izan ezik. Hego Euskal Herrian foru sistema erregimen konstituzional berrira egokitzeko negoziazioek aurrera jarraitu zuten.

Seiurteko demokratikoa

Sakontzeko, irakurri: Seiurteko demokratikoa

1868ko irailean iraultza La Gloriosa izeneko iraultza gertatu zen, Cádizen itsas armadako Topete amiralak zuzendutako altxamenduarekin. Horri progresistak, demokratak, errepublikarrak, unionistak eta zenbait jeneral (Prim eta Francisco Serrano) lotu zitzaizkiolarik. Bai progresistek zein demokratek batzorde iraultzaileak antolatu zituzten hirietan honako eskakizunak egiteko:

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala.
  • Erabateko eskubide eta askatasunak inprimatzeko, elkartzeko, gurtzeko...
  • Politika eta administrazioaren deszentralizazioa.

Behin behineko gobernua Serrano unionistak zuzen zuen, Prim izan zuelarik gerra ministro eta errepublikarrak kanpoan geratuz. Lehen hauteskundeak gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egin ziren eta progresistek, unionistek eta monarkiaren aldeko demokraten sektoreek irabazi zuten. Hego Euskal Herrian kontserbadorismoaren aldeko joera areagotu egin zen hautesle karlistek gehiengoa lortu zutenean hauteskundeetan. Garai horretan karlistak printzipio iraultzaileen aurka agertu ziren eta, bereziki, iraultzaileen antiklerikalismoaren aurka eta batasun erlijiosoaren alde.

Eratu zen gobernua berriak 1869ko Konstituzioa eman zuen, subiranotasun nazionala, botereen zatiketa, biltzeko eta elkartzeko askatasuna eta gizonen sufragio unibertsala bezalako printzipioak jaso zirelarik. Erregearen boterea legegilera uzten zuen mugaturik eta eskumen gutxiago eskaintzen zizkion. Gorteetako bi ganbarak sufragio unibertsalez aukeratuko zirela erabaki zen eta gobernuari betoa ezartzeko eskubidea eman zitzaien.

XX. mendea

Granollersen suntsipena Gerra Zibilean.
Espainiaren armarria Trantsizio garaian

Espainiako Gerra Zibila

Sakontzeko, irakurri: Espainiako Gerra Zibila

Gerra haren sorburua izan zen Espainiako eskuindarrek ez zutela onartu ezker alderdien Fronte Popularrak 1936ko otsailaren 16ko hauteskunde orokorren bidez Espainiako agintea eskuratu izana. Uztailaren 17an eta 18an, Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka, eta Espainia bitan zatitu zen berehala. Hurrengo hiru urtean, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000, eta errepresioaren ondorioz 200.000. Guda zelaietatik at egindako hilketa horietatik, 50.000 errepublikarren kontrolpeko eremuan izan ziren (faxisten estatu kolpearen ondorengo bost hilabeteko kaos hartan, ia guztiak), eta gainerako den-denak frankistek eragin zituzten. Errepublikar agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketa horiek gerarazi zituzten berehala; agintari frankistek, berriz, hilketa horiek egiten lagundu zuten, aurkariak eta aurkari izan zitezkeenak hiltzea frankistek beren gobernua sendotzeko nahita erabilitako estrategia izan zen.[4]

Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralak bereganatu zituen estatuko aginpide guztiak, Caudillo titulua hartuta.

Gerra hark Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, eusko abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Bestetik, Euskal Herriko zenbait lekutan oso indartsu zen alderdi karlistak eskuindarren alde jo zuen, eta berehala Nafarroa eta Araba eskuindarren ondoan lerrokatu ziren. Bizkai-Gipuzkoetan Eusko Jaurlaritza eratu zen, baina urtebete geroago Mola jeneralaren indarrek militarki okupatu zuten Hegoalde osoa. Euskal Herrian, gerra hartako gertaera ezagunena Gernikako bonbardaketa izan zen. Gernika foruen ikur garrantzitsua izateak eta Picassoren Gernika margolanak eman diote ospea bonbardaketa hari.

Gerraren ondoren Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok, eta ordu arte izan zuten ekonomia ituna ezeztatu zien (Arabak eta Nafarroak mantendu zuten).

Frankismoa

Sakontzeko, irakurri: Frankismo

Espainiako Gerra Zibila matxinatuek irabazita, Francisco Franco jarri zen estatuburu; demokrazia suntsituta, diktadura ezarri zuen. Frankismoak gogor zapaldu zituen erregimenaren aurkariak, bereziki lehenengo urteetan. Gerraondo hartan, Hitlerri eta Mussoliniri laguntza eman zien (Gerra Zibilean haiengandik jasotako laguntzaren ordainetan), eta estatuaren garapena gelditu zuen.

Geroago, Estatu Batuekin harremanak berrezarri zituen, eta ekonomia zerbait bultzatu zuen. Frankismoa, erregimen politikotzat, Francoren beraren heriotzarekin amaitu zen. Estatuburu postua Joan Karlos I.ak hartu zuen, Francok horretarako izendatu baitzuen ondorengotza legean. Orduan hasi zen diktadura erregimenetik monarkia parlamentariora pasatzeko bidea, gaur egun Espainiako trantsizioa deritzona.

Dena den, Espainiako Gobernuak ez du oraindik frankismoa ofizialki gaitzetsi. Espainia da, munduko demokrazien artean, diktadura garaiko Estatu terrorismoa ikertu ez duen bakarra. Estatuak berak edo estatuak bultzatuta egindako eskubide urraketa ugari oraindik ofizialki onartu, ikertu eta zuzendu gabe daude. Eskubide urraketa horien artetik nabarmenena oraindik hobi komunetan ehortzita dauden 88.000 gorpuena da. Munduko estatu burujabe guztien artetik, Espainia da desagertutako pertsona gehien dituztenetan bigarrena: Kanbodiak baizik ez dio aurrea hartzen.[5] Espainiako Justiziak, frankismoaren krimen horiek berak ez ikertzeaz gainera, kanpokoek ikertzea ere eragozten du.[6]

Demokraziara itzultzeko trantsizioa

Sakontzeko, irakurri: Espainiako trantsizioa

Espainiako trantsizioa deitu zaio Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatu bat izatera pasa zen arteko denbora horri. Dena dela, Espainiako oraingo estatuburua, Joan Karlos I.a, Francok izendatu zuen, ondorengotza legean.

Espainiaren historian bi data jarri ohi dira muga bezala, hasiera Francisco Franco diktadorearen heriotza izango zen, 1975eko azaroaren 20a eta amaiera 1982ko urriaren 28a, PSOEren garaipen data hauteskundeetan.

Francok zer esan zuen bere ondorengotzari buruz, “dena lotuta eta ondo lotuta” utzi zuela. Urte haietan frankismoaren koadroek gerra zibiletik herriaren baitan txertatutako beldurra erabili zuten eskatutako aldaketak beraiek nahi zituzten mugetaraino soilik iristeko eta, gainera, diktaduraren baitako krimen larriak inolako zigorrik gabe gera zitezen. Elkarbizitzaren beharra gogoratuz eta beste gerra zibil bat ez sortzeko mezua behin eta berriz azaleratuz krimen larrienak bizi izan zituzten generazioak hil arte iraun zuen isiltasunak.

Banaketa administratiboa

Autonomia Erkidegoak eta probintziak

Sakontzeko, irakurri: Autonomia Erkidego eta Espainiako probintziak

Espainia 17 eskualde administratibotan banatua dago, autonomia erkidego izenekoak. Erkidego bakoitza probintzia bat ala gehiagotan zatituak dago. Guztira 50 dira. Bi hiri daude banako bana osatzen dutenak, Autonomia Hiri izenekoak.

Gaur egun Espainian 8.111 udalerri daude.

Politika eta gobernua

Sakontzeko, irakurri: Espainiako Gobernua eta Espainiako politika

Espainia monarkia konstituzionala da 1978ko Konstituzioaren arabera; Erregea Estatu-burua izanik, gaur egun, Joan Karlos I.a eta bi ganberazko Parlamentuaz osatzen delarik. Botereak honela banatzen dira:

Madrid - Congreso de Diputados 1.JPG
Escudo de España (mazonado).svg
Diputatuen Kongresuaren osaketa
2011ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak geroztik
Alderdia Eserlekuak
Alderdi Popularra (PP)
  
186
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE)
  
110
Konbergentzia eta Batasuna (CiU)
  
16
Ezker Batua (IU-ICV-EUiA)
  
11
Amaiur (AMA)
  
7
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD)
  
5
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
  
5
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC)
  
3
Galiziako Bloke Nazionalista (BNG)
  
2
Kanariar Koalizioa (CC)
  
2
Equo Compromís (BLOC)
  
1
Foro de ciudadanos (FAC)
  
1
Geroa Bai (GBai)
  
1
Guztira 350 eserleku.
Senado fachada Madrid.jpg
Escudo del Senado de España.svg
Senatuaren osaketa
2008ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak geroztik
Alderdia Eserlekuak
Alderdi Popularra (PP)
  
123
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE)
  
105
PSC, ERC, ICV, EUiA (Entesa catalana de progrès)
  
16
Konbergentzia eta Batasuna (CiU)
  
7
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
  
4
CC, BNG, UPN, PAR, PSM
  
9
Guztira 264 eserleku.

Alderdi politikoak

Estatu mailako alderdiak:

  • PSOE: Partido Socialista Obrero Español (Espainiako Langile Alderdi Sozialista)
  • PP: Partido Popular (Alderdi Herritarra)
  • IU: Izquierda Unida (Ezker Batua)
  • Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia: Unión, Progreso y Democracia (UPyD)

Erkidegoetako alderdi garrantzitsuak:

  • Katalunian:
    • CiU: Convergencia i Unió (Elkargune eta Batasuna)
    • ERC: Esquerra Republicana de Catalunya (Kataluniako Ezker Errepublikarra)
    • IC-V: Iniciativa per Catalunya - Els Verds (Kataluniarako Ekimena - Berdeak)
    • Ciutadans - (Herritarrak)
  • Galizian:
    • BNG: Bloque Nacionalista Galego (Galiziako Bloke Nazionalista)

Defentsa

FAS-ESP.svg
Sakontzeko, irakurri: Espainiako Indar Armatuak

Espainiako Indar Armatuak (siglak: FFAA edo FAS) edo Espainiako Armada Espainia babesten duten erakunde militarra da. Buruzagi Gorena Joan Karlos I.a Erregea da, Defentsa Ministroa Carme Chacon eta Defentsaren Agintari Gorena Julio Rodriguez Fernandez jenerala da.Espainiar Konstituzioaren arabera[7], Indar Armatuak honela banatzen dira:

Honez gainera, hiru armadetako militarrez osaturiko bi unitate daude: Errege Goardia eta Larrialdi Unitate Militarra. Gerra kasuetan, Goardia Zibilak ere parte hartzen du armadan.

Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: Espainiako ekonomia

Espainiako gaur egun munduko bederatzigarren indar ekonomikoa da,[8] baina zortzigarrena ere izan da,[9] eta zazpigarrena ere.[10] Barne Produktu Gordinaren arabera. Tradizionalki, Espainia nekazaritzari lotuta herrialdea izan da, baina 1950eko hamarkadatik aurrera industria asko garatu zen eta laster nekazaritzako baino pisu handiagoa lortu zuen herrialdearen ekonomian. 1970ean, demokraziaren iritsierarekin beste herrialdeekiko mugak ireki ziren eta inportazio kopurua handitzen hasi zen.

Gaur egun, hirugarren sektoreak du garrantzi handiena BPGaren %67 osatzen baitu eta honen barruak kanpoko turismoak gehienbat.

XXI. mende hasierako higiezinen burbuila lehertzean, krisi sakonean sarte zen estatu osoa ordura arte eraikunzak BPGaren %16 ematen baitzuen eta langile-tasa %12 zen.[11] Krisiaren ondoren, langabezia tasa ia %20ra igo zen[12] eta Finantza Ministroaren arabera "Espainia azken mende erdiko atzeraldi sakonenean sartu zen".[13]

Espainia da, Euroguneko herrialdeen artean, desberdintasun sozialik handiena duena, herrialde bakoitzeko herritarren artean errenta erabilgarriak duen banaketari begiratuta. Izan ere, 2006az geroztik nabarmen handituz joan da desberdintasun sozial hori: gehien irabazten dutenen eta gutxien irabazten dutenen arteko aldea gero eta handiagoa da.[14]

Ondorengo taulan BPG per capita azaltzen dira autonomia erkidegoaren arabera. Taulan 5 dirudunenak azaltzen dira, horien artean Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa. Pobreena Extremadura dugu (EAE, Extremadura baino %91 dirudunagoa da).

Pos. Autonomia erkidegoa Nominala ()
2008
Nominala ()
2006
Nominala ()
2004
PPA ()
2004
Euskal Herria Euskadi 31.952 28.346 24.509 26.975
 Madrilgo Erkidegoa 30.998 28.850 25.818 28.416
 Nafarroa 30.402 27.861 24.761 27.252
 Katalunia 27.914 26.124 23.533 25.900
 Aragoi 26.107 23.786 20.984 23.095
19º  Extremadura 16.714 15.054 13.101 14.419

Demografia

Biztanleriaren banaketa
Sakontzeko, irakurri: Espainiako demografia

INEren zenbatespenen arabera, Espainiako 2010eko urtarrilaren 1ean 45.989.016 biztanle zituen. 2009ko urtarrilaren 1ean 46.745.807ko biztanleria erreala zuen. Biztanle dentsitatea 91,13 bizt/km²-koa da eta Europako txikienetarikoa da. Estatu osoan zehar biztanleria baneta asko aldatzen da. Iparraldea eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoa eta Kataluniako kostaldea oso dentsoak dira, baina Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon eta Extremadurak dentsitate oso txikia dute. Metropolitar gunerik handiena Madrilgo metropolitar gunea da, 5.883.521 biztanle ditu eta Europar Batasuneko hirugarren handiena da.

Biztanleria handiena dituzten uharteak hauek dira:

  1. Tenerife 886.033 bizt.
  2. Mallorca 846.210 bizt.
  3. Kanaria Handia 829.597 bizt.
  4. Lanzarote 132.366 bizt.
  5. Eivissa 113.908 bizt.

Hiri nagusiak

Kultura

Hizkuntzak

Sakontzeko, irakurri: Espainiako hizkuntzak eta Gaztelania

Espainian hizkuntza ofiziala gaztelania da. Baina zenbait Autonomia Erkidegotan, gaztelania beste hizkuntzekin koofiziala da. Hauek dira:

Baita ofizialak ez direnak ere: Aragoiera eta Asturiera. Gainera Portugaleko mugako zenbait lekutan (Extremaduran) fala eta extremadurera hizkuntzak mintzatzen dira, eta Ceutan eta Melillan arabiera eta errifiera.

Erlijioa

1978ko Espainiako Konstituzioaren 16.3 artikuluak Espainia, estatu akonfesional bezala definitzen du: "Inongo konfesiorik ez du estatu-karakterra izango". Hala ere, askatasun erlijiosoa bermatzen du. Estatuko erlijio nagusia katolizismoa da. Eliza Katolikoa da Konstituzioan aipatzen den bakarra, 16.3 artikuluak: "... eta ondorengo lankidetza harremanak izango ditu Eliza Katolikoarekin eta beste konfesioekin". 2009ko urrian CISek egindako barometroaren arabera, %76,6 katoliko sentitzen da, %19,8 ateoak eta %1,7 beste erlijio bat dutenak.[15]2005ean New York Timesek egindako ikerketa baten arabera espainiarren %18 bakarrik joaten da erregularki mezetara. 30 urte baino gutxiago dituztenen artean ehuneko hori %14-ra jaisten da.

Erlijioak Espainian
Erlijioa Ehunekoa
Katolikoa
  
76%
Erlijiorik gabe
  
20%
Islama
  
2.3%
Judaismo
  
0.1%
Bestelakoak
  
1.7%
Iturria[15]

Jaiegun ofizialak

Jaiegun ofizialen zerrenda urte zehazten da. Espainia guztirako jaiak ondorengoen artean aukeratzen dira;

Dantzari aurreskua dantzatzen
Casteller
Jaiak
Data Izena Oharra
Urtarrilaren 1 Urteberri-eguna
Urtarrilaren 6 Errege Magoak Epifania
Martxoaren 19 San Josef (ez estatu osoan)
Martxoa edo apirila Ostegun Santua (ez da jaieguna estatu osoan)
Martxoa edo apirila Ostiral Santua
Martxoa edo apirila Pazko Astelehena (ez da jaieguna estatu osoan)
Maiatzaren 1 Lanaren Eguna
Uztailaren 25 Santiago Apostolua Espainiako zaindaria Eliza Katolikorako (ez da jaieguna estatu osoan)[16]
Abuztuaren 15 Ama Birjinaren Jasokundea Ama Birjinaren Jasokundea
Urriaren 12 Espainiako Jai Nazionala Amerikako aurkikuntzaren data, Hispanitatearen Eguna eta Pilarreko Andre Maria
Azaroaren 1 Santu Guztien Eguna
Abenduaren 6 Konstituzioaren Eguna 1978ko Konstituzioaren
onarpenaren data
Abenduaren 8 Sortzez Garbia Espainiaren zaindaria Eliza Katolikorako[17]
Abenduaren 25 Eguberri Eguna Jesusen jaiotza

Estatu mailako 9 jaiegunez gain, autonomia erkidego bakoitzak bi jaiegun ezarri ditzake eta udalerri bakoitzak beste bi. Honela, 13 edo 14 izango dira gehienezko kopurua guztira.

Gizateriaren Ondarea

Sakontzeko, irakurri: Gizateriaren Ondare

Espainia munduko 2. estatua Gizateriaren Ondare izendatuta dituen monumentu kopuruari dagokionez, Italiaren atzetik.

Kirolak

Azken urteetan, badira mundu mailan nabarmendu diren kirolari espainiarrak. Fernando Alonso 1 Formulako Munduko Txapelketa 2005. urtean, Rafael Nadal, egun 60 partida segidan irabazita eta hainbat Rolland Garros eskuan dituelarik. Espainiako Lehen mailako futbola munduan aurkitu daitezkeen jokalari onenekin osatuta dago, munduko ligarik onenetakoa omen da adituen ustez. Espainiako Itzulia delako lasterketa da txirrindularitzan nabarmentzen dena, hala ere, ia autonomia elkarte bakoitzean egiten da lasterketaren bat edo bi urtean.

Literatura

Sakontzeko, irakurri: Espainiako literatura

Espainiar idazle oso ezagun eta miretsiak daude literaturaren historian, guztien aurretik Miguel de Cervantes baina baita Benito Perez Galdos, Emilia Pardo Bazan, Miguel de Unamuno, Antonio Machado, Juan Ramón Jiménez egile klasikoak ere, besteak beste, edo Camilo José Cela garaikidea.

Musika

Hedabideak

Sakontzeko, irakurri: Telebistaren historia Espainian

Herrialde komunikabide nagusiena telebista da. Espainiak irrati eta telebista kate publikoak ditu, RTVE erakundeak kudeatzen dituenak. Telebista kate nagusienak La 1, La 2, Antena 3, Cuatro, Telecinco eta laSexta dira. Kate guzti hauek pribatuak dira La 1 eta 2 izan ezik.

Egunkari irakurrienen artean El País eta El Mundo ditugu; ABC, La Razón, Público, La Vanguardia eta La Gaceta bi horien atzean daudelarik. Kirol egunkarien artean irakurrienak Marca eta As dira.

Ikus gainera

Euskal diaspora

Erreferentziak

  1. a b   Euskaltzaindia, 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf .
  2.   A History of Spain from the Earliest Times to the Death of Ferdinand the Catholic, Volume 1, Londres: Longmans, Green & Co, 14. orrialdea, ISBN 9781443740548, http://books.google.com/?id=DuiyyWGg-KEC&pg=PA410&dq=spain+hispania&q=hispania .
  3.   A system of ancient and mediæval geography for the use of schools and colleges, New York: Harper & Brothers, 14. orrialdea, http://books.google.com/?id=hm0rAAAAYAAJ&pg=PA14&dq=hesperia&q=hesperia .
  4.   «España masacrada», El País, 2011-03-27, http://www.elpais.com/articulo/portada/Espana/masacrada/elpepusoceps/20110327elpepspor_10/Tes .
  5.   Torrús, Alejandro (2012-08-30), «Al menos 88.000 víctimas del franquismo continúan sepultadas en fosas comunes», Público, http://www.publico.es/441527/al-menos-88-000-victimas-del-franquismo-continuan-sepultadas-en-fosas-comunes .
  6.   Amnesty International (2013), El tiempo pasa, la impunidad permanece .
  7. Espainiar Konstituzioa, gai militarrei dagokionez.
  8. es:Anexo:Países por PIB (nominal) en 2009
  9. es:Anexo:Países por BEP (nominal) en 2007, es:Anexo:Países por PIB (nominal) en 2004, es:Anexo:Países por PIB (nominal) en 2003, es:Anexo:Países por PIB (nominal) en 1993, es:Anexo:Países por PIB (nominal) en 1991
  10. es:Anexo:Países por PIB (nominal) en 1992
  11.   "Global Guru" analisia, The Global Guru, http://www.theglobalguru.com/article.php?id=60&offer=GURU001. Noiz kontsultatua: 2010-06-01 .
  12. Mounting joblessness in Spain | And worse to come, The Economist, Urtarrilaren 22a, 2009
  13. Spain faces deepest recession in 50 years, Spanish News, Urtarrilaren 18, 2009
  14.   Delgado, Cristina; Mars, Amanda (2012-10-10), «España es el país con mayor desigualdad social de la eurozona», El País, http://economia.elpais.com/economia/2012/10/10/actualidad/1349901592_959130.html .
  15. a b   Frecuencias marginales unidimensionales del estudio 2815.0.0, http://www.cis.es/cis/opencms/-Archivos/Marginales/2800_2819/2815/e281500.html .
  16. Malagako diozesiaren webgunea
  17. Madrilgo artxidiozesiaren webgunea

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Espainia