Artadi onddo belzkor
Artadi onddo belzkorra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Leccinellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Leccinellum lepidum A. Bresinsky & M. Binder, 2003
| |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus lepidus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Artadi onddo belzkorra (Leccinum lepidum) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Jangarri nahiko ona. Oso ohikoa da Mediterraneoko klima duten Euskal Herriko artadietan.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 12 (15) cm arteko diametrokoa; lehenik esferikoa, gero ganbila; kolorea laranja-horitik oliba-marroira doa, ertz argiagoarekin, horixka kolorekoa. Azala likatsu samarra edo labaina eguraldi hezean. Ez da pitzatzen.
Tutuak: Itsatsiak, luzangak, horiak, ez dira zikintzen igurtziz, ezta airearekin kontaktuan ere.
Poroak: Txikiak eta biribilak, kolore hori bizikoak gaztetan, okre-olibara biratuz zahartzean.
Hanka: 8 – 15 x 1,5 – 5 cm-koa, lodia, oinarrirantz lodituta eta amaiera arbi-formakoa, hori kolorekoa, kolore bereko pikortak eta lazguneak estaltzen dute.
Haragia: Zurixka edo horixka, lehenik trinkoa, gero biguna, zapore atseginekoa eta usain ahulekoa, airearekin kontaktuan ez da kolorez aldatzen, baina tonalitate gris-morea hartzen du oinaren goialdean.[2]
Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du. Lepidus epitetoa ere latinetik dator, eta xelebrea, jatorra, esan nahi du. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri nahiko ona.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leccinum nigrescens espeziarekin. Desberdintasun nabarmenak hauek dira: Leccinum lepidum espeziean, habitat desberdina, pitzatzen ez den azala, airearekin kontaktuan funtsean haragia kolorez aldatzen ez dena.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean berandu agertzen da eta batzuetan udaberrian aurkitzen da. Gutxi ezagutzen den onddo hau arteetan ateratzen da (Quercus ilex). Oso ohikoa da urritik urte amaierara Nafarroako eta Arabako artadietan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso hedatua dago eskualde Mediterraneoan. Mexiko, Argentina, Israel.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 85 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 172 or. ISBN ISBN. 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 559 or. ISBN 282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 607 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Leccinellum lepidum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.