Baztan: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°08′48″N 1°31′02″W / 43.146787°N 1.5171681°W / 43.146787; -1.5171681
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
14. lerroa: 14. lerroa:
| garaiera = 432
| garaiera = 432
| azalera = 376.8
| azalera = 376.8
| biztanleria = 8081
| biztanleria = 8075
| bizt_urtea = 2010
| bizt_urtea = 2011
| dentsitatea =
| dentsitatea =
| distantzia = 58
| distantzia = 58

13:46, 30 urtarrila 2012ko berrikusketa

Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baztan (argipena)».
Baztan
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Eskualdearen ikuspegia Ziga herriko Zigaurre auzoan dagoen Baztango behatokitik so eginta. Erdialdea eta behealdean, Irurita eta Lekarozko ikastetxea, urrutirago Elizondo. Ezkerraldean, Lekaroz, eta eskuinaldean berriz, Gartzain.
Baztango bandera
Bandera

Baztango armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Baztan
AlkateaGarbiñe Elizegi Narbarte (Bildu)
Posta kodea31700
INE kodea31050
Herritarrabaztandar
Geografia
Koordenatuak43°08′48″N 1°31′02″W / 43.146787°N 1.5171681°W / 43.146787; -1.5171681
Azalera373,55 km²
Garaiera432 metro
Distantzia58 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria7.831 (2023:  −20)
alt_left 3.848 (%49,1)(2019) (%50,2) 3.929 alt_right
Dentsitatea20,78 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,73
Ugalkortasuna[1]‰ 38,19
Ekonomia
Jarduera[1]% 79,86 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,09 (2011)
Langabezia[1]% 7,11 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 74,90 (2018:  %-2,21)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.baztan.es/

Baztan Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean dagoen udalerria eta ibarra da, probintziako eta Euskal Herri osoko zabalena: 376,8 km². Haraneko erdigunea eta herri nagusia Elizondo da. Baztanen hamabost herri badira ere, ez da beren arteko mugarik eta denen artean administrazio eremu bakarra osatzen dute.

Inguru naturala eta kokapena

Honako udalerri eta lurralde hauek ditu mugakide: Mendebaldean Donamaria, Bertizarana eta Etxalar; hegoaldean Erroibar, Esteribar, Lantz, Anue eta Ultzama; ekialdean Baigorriko Kantonamendua; eta iparraldean Urdazubi, Zugarramurdi eta Lapurdi hegoaldea.

Klima eta landaredia

Baztango Arizkun herria.

Klimaren ezaugarri nagusia urte osoko prezipitazio ugariak dira. Batez beste 1.500 eta 2.200mm bitartean izaten dira,nahiz eta udalerriko gunerik menditsuenetan ugariagoak diren prezipitazioak. Aldaketa termikoa nahiko txikia da eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten. Baztanek klima atlantiar epela dauka, eta batez besteko tenperatura 10 eta 15 gradu artekoa izaten da. Urteko egun euritsuak 180 inguru izaten dira.

Jatorrizko landaredia pagadiek osatzen zuten gune menditsuetan, hariztiak udalerriko haranetan zeuden, eta, gaztainondoak tarteko guneetan. Gizakiaren eragina dela eta,ordea, asko eraldatu da jatorrizko landaredi hori eta gaur egun 7.500 hektarea pago baino ez dira geratzen. Pagadiak hegoaldeko gune menditsuenetan hedatzen dira batez ere. Hariztiek, berriz, gizakiaren eragina gehien jasan zuten espezieak dira,asko bota dira eta, bai zura lortzeko bai nekazaritzarako larreak lortzeko. Birlandatutako zuhaitzek 2.100 hektarea hartzen dituzte (batez ere Otsondo-Alkurruntz eta Orabideko guneetan), Nafarroako azalerarik handienetakoa; insignis pinua, haritz amerikarra eta Japoniako alertze pinuak erabili ziren birlandaketetarako.

Batez besteko tenperatura eta prezipitazioak[3]
Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe
Max (°C) 13º 14º 16º 17º 21º 23º 25º 26º 24º 21º 16º 14º
Min (°C) 12º 15º 17º 18º 15º 12º
Euria (mm) 113,0 106,5 80,5 134,6 88,4 70,7 73,8 72,9 87,5 124,9 142,8 119,8

Estazio meteorologikoak

Gorramendi mendiaren tontorrean, antzina militarren radar kokagunea izandakoan, itsasoaren mailatik 1.071 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologiko bat dago.[4]

Iruritako hiltegiaren ondoan bestalde, Espainiako Meteorologi Agentziaren (AEMET) beste estazio meteorologiko bat dago.[5]

Hidrografia

Erreka nagusia Baztan ibaia da, haranetik ateratzen denean Bidasoa deitzen zaiona. Iparmendebaldeko urak Orabidea errekak biltzen ditu, aurrerago Ugarana deitua eta Donibane Lohitzunen itsasoratzen dena. Aritzakun eta Urritzate errekak, Urbakuran elkartuta, Errobi ibaiaren adarra den Baztan erreka osatzen dute.

Mapa

Herriak

Baztan ibaia Elizondo parean.
Baztango herrien zerrenda
Herria Biztanleria[6] Argazkia Herria Biztanleria Argazkia
Almandoz 211 biztanle (2010) Elbete 271 biztanle (2010)
Amaiur 284 biztanle (2010) Erratzu 490 biztanle (2010)
Aniz 73 biztanle (2010) Gartzain 219 biztanle (2010)
Arizkun 610 biztanle (2010) Irurita 848 biztanle (2010)
Arraioz 239 biztanle (2010) Lekaroz 341 biztanle (2010)
Azpilkueta 176 biztanle (2010) Oronoz-Mugairi 457 biztanle (2010)
Berroeta 123 biztanle (2010) Ziga 196 biztanle (2010)
Elizondo 3.543 biztanle (2010) Denera (Baztan): 8.081 biztanle (2010)

Historia

Baztandik hurbil, Urdazubiko Alkerdi eta Berroberrian, Goi Paleolitoko aztarna ugari aurkitu dira. Haranean 600 monumentu megalitiko (trikuharri, harrespil eta zutarri) baino gehiago katalogatu dira.[7][8]

Arraiozko Jauregizarrea dorretxea.

Erromatarrek Novenpopulania probintzian sartu zutela uste da. XI. mendetik behintzat Iruñeko Erresumaren barnean zegoen. Elizaz, berriz, Baionako elizbarrutian egon zen, 1567an Iruñekoan sartu zuten arte.

Koroak, Antso VII.a Azkarraren erregealditik (1154-1234) bederen, zergak jasotzen zituen Amaiurko eta Ainhoako postuetan. Ez ordea laborarien petxak, Arizkunen eta Almandozen izan ezik. Hori dela eta, biztanle askok kapareen pribilegioen antzekoak zeuzkatela pentsatzen da.

XII. mendean Lapurdiko mugan Salbatore monasterioa kokatu zen, inguru hurbilean eragin handia izan zuena. Monasterioaren menpeko izan ziren Urdazubi eta Zugarramurdi herriek, auzi luzeen ondoren, bai Baztandik, bai mojengandik askatzea erdietsi zuten. Zugarramurdi 1667an bihurtu zen udalerri eta Urdazubi 1774an.

1393an Karlos III.ak elizondarren kaparetasuna onartu zuen. Haren ondoregoek, Blanka eta Joanes II.ak, zerriak mendian bazkatzeagatik petxak kobratu nahi izan zituzten. Horren aurka Haranak Kontuen Ganbarara jo eta auzia irabazi zuen. Horren ondoren Vianako Printzeak baztandarren kaparetasuna onartu zuen.

Arizkungo Ursua jauregia, Pedro Ursua esploratzaile eta militarraren jaiotetxea, baita Ursua leinuaren dorretxea ere.

XIV. mendetik aurrera populazioa azkarki emendatu zen. Bi arrazoi izan ziren horretarako: baliabide naturalen ustiapen handiagoa eta, batez ere, kapare izateak baztandarrentzat zekarren onura.

1522an, Amaiurko gazteluan, Henrike II.a Nafarroakoaren aldekoek Gaztelako Erresumaren aurkako azken erresistentzi borroka egin zuten.

1665ean Amaiur Baztandik bereizi zen eta hala jarraitu zuen 1969an itzuli zen arte.

Mugatik hurbil egonik, Espainiaren eta Frantziaren arteko gerren ondorioak pairatu zituen, latzenak Hogeita Hamar Urteko Gerrakoak eta Frantziako Iraultzako Gerretakoak.

Lehen Gerra Karlistan Elizondoko Arizkunenea jauregia Karlos Maria Isidroren egoitza izan zen (1834). 1835ean, Ziga eta Elizondoko gatazken ostean, Espoz y Mina jeneralak Lekaroz herriari su eman eta herritar andana fusilatu zuen. Hiru etxe eta eliza baino ez ziren erre gabe gelditu.

Kultura

Sagar-dantza Arizkunen, 2008

Euskara

Hango hizkuntza naturala, historikoki, euskara da (eskuara esaten dute han). Koldo Zuazo dialektologoaren arabera, lehenik Koldo Mitxelenak, Salaburuk eta bertze zenbaitek garbi utzi bezala, herri baztandar gehienetan nafar-lapurtera eta nafarreraren arteko mintzaira erabiltzen da, Oronoz-Mugairin baizik ez, han nafarrera hutsean egiten baitute. Baztango hizkera Mariano Izetak eta, batez ere, Pello Salaburuk aztertu dute.

Gaur egun biztanleen %77,22 euskaldunak dira (2008).

Laxoa

Laxoa pilota jokoaren aldaera bat da, gaur egun jokatzen direnen artean aldaerarik zaharrena. XX. mendean erabat galdu zen, baina, gaur egun, Baztanen eta Malerrekan jokatzen da, 1960ko hamarkadan egindako berreskuratze ahaleginari esker; berreskuratze horretan, erabakigarria izan zen Jesus Jaimerena iruritar apaizaren lana.[9][10] Nafarroako Gobernua laxoa kultura ondasun izendatzea aztertzen ari da.[11]

Museo etnografikoa

Jorge Oteiza - Baztango Museo Etnografikoa Elizondoko herrigunean kokatuta dago, Puriosenea izeneko hiru solairuko etxetzar batean. Landa edo baserri mundua eta XIX. mendeko folklorea, jantziak eta musika erakusten ditu.

Dantzak

Mutil-dantza, irri-dantzak edo jostaketakoak eta sagar-dantza hango adierazgarrienak dira.

Baztandarren Biltzarra

Haran osoko jai nagusia da, uztailero ospatzen dutena 1963tik. Bertan, Baztango 15 herriek beren karrozak eramaten dituzte Elizondoko karriketan, jantzi tradizionalak eta abar erakutsiz. Bazkaldu baino lehen, plazan mutil-dantza jendetsua egiten dute.

Kirola

Kirol taldeak

  • Baztango Kirol Taldeak (BKT). 1988an sortutako emakume eskubaloi kluba[12].
  • C.D.Baztan. 1941-42an sortutako futbol kluba. Txikien, kimu, haur, kadete, gazte eta heldu taldeak ditu. 2011-2012 denboraldian helduak Nafarroako preferente mailan ariko dira[13].
  • Baztan Rugby Taldea (BRT), 1978an sortua[14], Lehenbiziko maila nazionalean dagoena. Lekarozko ikastetxean dagoen errugbi zelaian jokatu ohi du.
  • Txaruta Pilota Elkartea.
  • Laxoa Elkartea. Baztan eta Malerrekan Laxoa eta Paxaka txapelketak antolatzen dituena.
  • Baztango Mendigoizaleak. 80. hamarkadan sortua[15].
  • Amaiurko Sokatira Taldea. 2010eko Munduko Txapelketan azpitxapeldun izan zen 560 kiloko kategorian[16]
  • Basaburuko Herri Kirol Taldea.

Demografia

Baztango biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2010
9.150 9.295 9.232 9.345 9.689 9.776 9.219 9.282 9.052 8.244 7.959 7.501 7.750 8.081

2008ko erroldaren arabera, 455 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,80 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Hedabideak

Administrazioa eta politika

2007ko udal hauteskundeak

Baztango alkatea Nafarroa Bai koalizioko Virginia Aleman Arraztio atera zen 2007ko udal hauteskundeetan, Baztango udaleko hamahiru zinegotzietatik zazpi lortu zituen, eta, hortaz,gehiengo osoa udalean.

Ezker abertzalearen zerrenda Espainiako Auzitegi Nazionalak legez kanpo utzi zuen. Baliogabeko botoak 780 izan ziren (emandako guztien %16,80) eta 147 boto zuri izan ziren (botoen %3,81). Abstentzioa %37,02koa izan zen.

2011ko udal hauteskundeak

UPN eta Bilduk bosna zinegotzi atera zituzten. Lehena zerrendarik bozkatuena izan bazen ere, Baztango Ezkerrak (I-Etik hurbil[17], 2 zinegotzi) Bilduko Garbiñe Elizegiri eman zioten botoa eta honek eskuratu zuen alkatetza[18]. NaBai 2011k abstentziora jo zuen. PSNk ez zuen hautetsirik lortu.

Baztango Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 1.524 5
Bildu 1.487 5
Baztango Ezkerra 817 2
Nafarroa Bai 2011 388 1
PSN 196 0

Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Virginia Aleman Arraztio EA
2007-2011 Virginia Aleman Arraztio Nafarroa Bai
2011- Garbiñe Elizegi Narbarte Bildu


Udaletxea

Gaur egun udaletxea ezartzen den gunea, Urdazubiko monasterioaren jabetza izan zen XVII. mendearen amaierara arte. Eraikinak estilo barroko-klasikoa dauka eta inguruko harri gorri ilunezko fatxada dauka. 1986 eta 1987. urteen artean eraikina erabat zaharberritu zen, bai barrutik zein kanpotik, eta 63 milioi pezeta inbertitu ziren.

Udaletxea alkatea eta hamalau zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza z/g

Zinpeko alkateak

Baztan osatzen duten 15 herriek zinpeko-alkate bana dute. Zinpeko alkateak eguberri aurreko igandean hautatzen dira bi urteko agintaldirako.

Batzar Nagusia

Baztango administrazio erakunde gorena da. Bere eginkizun nagusia herrilurrak (azaleraren %84) zaindu eta gobernatzea da. Batzar Nagusia honako hauek osatzen dute: Udaleko alkateak, hamabi zinegotziek, hamabost herrietako alkateek eta lau junteroek (Baztango Unibertsitateko kuartel bakoitzetik bat). Kuartelak hauek dira: Baztangoiza (Arizkun, Azpilkueta, Erratzu), Elizondo (Elbete, Elizondo, Lekaroz), Erberea (Arraioz, Gartzain, Irurita, Oronoz-Mugairi) eta Basaburua (Almandoz, Aniz, Berroeta, Ziga). Urtean lau ohiko bilkura egiten ditu.

Ordenantzak

Erdi Arotik Baztango gobernuaren oinarria izan dira. Bertan arautzen dira, besteak beste, herrilurren erabilera, batzarrak, herrietako alkateen izendapena eta eskumenak, auzolanak eta Batzar Nagusiaren antolakuntza.

Batzarrea

Auzokoen bilera da, haraneko 15 herrietako bakoitzean egiten dena. Bertan aztertzen dira herrian zein Baztanen interes publikoa duten gaiak.

Hezkuntza

Azpiegitura eta garraioak

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Baztango Almandoz herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

La Baztanesa autobus konpainiak Erratzu-Iruñea, Erratzu-Donostia eta Iruñea-Hondarribia-Donostia lineak betetzen ditu.

Baztandar ezagunak

Azpilkueta herriko Apaioa auzoa.

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. MSN Weather webgunea.
  4. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  5. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  6. INEbase / Nomenclátor. Relación de unidades poblacionales
  7. Nafarroako toponimia eta mapagintza LII-1-2-3, Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi, Nafarroako Gobernua, 1998.
  8. Gran Enciclopedia Navarra, Caja de Ahorros de Navarra, 1990.
  9. Tiburcio Arraztoa (2010): Laxoa, la pelota en la plaza, Cenlit Ediciones. ISBN 84-96634-60-4.
  10. «Bitxikeriak», Doneztebeko Udalaren webgunean. Eskuratze data: 2011-01-13.
  11. (Gaztelaniaz) «12 localidades de Baztan-Bidasoa, dentro de la Ruta de la Pelota», Jauregia landa turismoko etxearen webgunean.
  12. Baztango Kirol Taldeak
  13. C.D.Baztan
  14. XABIER XOUBELET: Los primeros años del BRT. Diario de Noticias.
  15. Baztango Mendigoizaleak
  16. Ttipi-Ttapa: Munduko Sokatira Txapelketan azpitxapeldun izan da Amaiur
  17. I-E llama a "sumar" todas las izquierdas frente a UPN, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 10a.
  18. Herri galdeketak egingo ditugu, Gara, 2011ko ekainaren 11.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baztan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa