Ziza zuri-more

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calocybe ionides» orritik birbideratua)
Ziza zuri-morea
Calocybe ionides.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaCalocybe
Espeziea Calocybe ionides
Donk, 1962

Ziza zuri-morea (Calocybe ionides) Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Lyophyllum ionides)

Kalitate kaskarrekoa eta, gainera, babestu egin behar da. Urria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 5 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila eta gero zabaldu egiten da, titi apur batekin, gaztetan ertz flokonosoa edo malutatsua du. Kolore more oso bereizgarria du eta zahartzean kolorea apur bat galtzen joaten da.

Orriak: Oso meheak eta ugari, dekurrente samarrak edo eskotatuak eta kolore zurixka-horixkakoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Mehea, haritsua, kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Zurixka edo zertxobait morea, zapore gozokoa eta aza eta irina nahastearen usaina du.[2]

Etimologia: Calocybe terminoa grekotik dator, eta ederra edo polita eta burua esan nahi du. Esanahia: kapela edo buru eder batekin. Ionides epitetoa grekotik dator, bioleta esan nahi duen "iono" hitzetik. Kapelaren koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jan daiteke, baina ez du balio gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren eta oinaren kolore morea dela eta, erraz antzematen da Calocybe hau.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran hazten da, humus asko duten lurretan, batez ere pago basoetan, baina koniferoetan ere bai.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 289 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 303 or. ISBN 84-282-0540-6X(T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 166 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]