Edukira joan

Sorgin handi-marroi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorgin handi-marroia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaStropharia
Espeziea Stropharia rugosoannulata
Murrill, 1922
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora purpurak dauzka
 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sorgin handi-marroia (Stropharia rugosoannulata) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Jangarria, estimatuagoa Europako ekialdean. Gaur egun landatu egiten da helburu komertzialekin. Stropharia generoan, zalantzarik gabe, espezie haragitsuena eta handiena da, jangarri bakarra izateaz gain, hauetako asko toxikoak dira, baita haluzinogenoak ere.

Kapela: Haragitsua, marroixka kolorekoa, arre-purpura kolorekoa ilunagoa edo argiagoa, 20 cm-rainoko diametrokoa, ertza horzduna eta zurixka, azala sendoa, haragitik erraz bereiz daitekeena.

Orriak: Libreak, ia itsatsiak, finak, meheak, ugari, eta kapelaren ertzerantz orritxoekin, kolorea zahartzean ilunduz doana, gris argi batetik gris-lila ilun batera igarotzen da.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: zuntzuna, muin antzeko bat du, zuria barrutik, luzetarako zuntz horixkekin, lodia, okertua eta oinarrian erraboilarekin, modu ez homogeneoan lotuta dago kapelako haragiarekin. Eraztun zabala, iraunkorra, sendoa, ertz horixkarekin; oinaren goialdean.

Haragia: Zuria eta lodia, pixka bat horixka bareek jandako lekuetan, bere zaporea gordinik ez da, ez mingotsa ez pikantea.[2]

Etimologia: Stropharia terminoa, neskatoak bularra estutzeko erabiltzen zuten "estrofio" hitzetik dator, ondo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Rugosoannulata epitetoa, zimurtua esan nahi duen "rugosus" hitzetik dator eta eraztun batekin esan nahi duen "annulatus" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turingo (Italia) Car!o Luciano Alessio doktorearengatik jasotako informazioaren bidez, badakigu jangarria dela eta Ekialdeko Europako merkatuetan asko landatzen eta saltzen dela.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere koloreagatik, handia delako eta ateratzen den tokiagatik, ezin da nahastu.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negu bukaeran eta udaberrian ateratzen da, belardietako belar artean eta uhar edo errekastoen urertzean zehar.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 399 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 257 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 250 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 374 or. ISBN 84-7173-211-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]