Kukumelo marroiska
| Kukumelo marroiska | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Amanita fulva Fr., 1815 | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||

Kukumelo marroiska (Amanita fulva) Amanitaceae familiako perretxiko jangarria da.[1] Ondo prestatuta jan behar da, inoiz ez gordinik edo erdi gordinik. Ez da kalitate handikoa, ez da oso haragitsua eta ez da oso ugaria.
Sinonimoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 7 cm arteko diametrokoa, gorri-lehoi kolore eder batekoa; kono kamuts formakoa, gero ganbila edo laua erdian titi txiki batekin. Azal hezea eta distiratsua, ertz ildaskatua.
Orriak: Libreak, zurixkak edo zurbilak, ez oso estu.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak
Hanka: Barnehutsa, zurixka lehoi koloreko tinduekin, luzea eta liraina, flokosoa eta apur bat nabarra. Bolba zabala, altua, zuria, zati batzuk gorrixkak ditu, kapelaren kolorekoak,
Haragia: Zuria edo zertxobait koloreztatua, mehea eta hauskorra; zapore leunekoa eta usain hautemanezinekoa.[3]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Silizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Fulva epitetoa latinetik dator, "fulvus" hitzetik, hau da, hori-gorrixkatik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zapore atsegineko jangarria, ez da oso mamitsua eta ugaria ere ez; sukaldaritzarako balio gutxikotzat jotzen da.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amanita crocea delakoarekin, baina hau handiagoa da, bere kapela laranja kolorekoa da, eta bolba erabat zuria du.[5]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, batez ere pagadietan.[6]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Iran, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Txina, Australia, Kenya eta Benin.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Synonymy: Amanita fulva, CAB International, Species Fungorum
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 307 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos,. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 290 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 27 or. ISBN 84-282-0540- X (T. 2) ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 294 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Amanita fulva Mycobank-en
- 1815. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Amanita
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Erdialdeko Amerikako onddoak
- Groenlandiako onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Irango onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Australiako onddoak
- Kenyako onddoak
- Beningo onddoak