Hurrizti-esneki berde
Hurrizti-esneki berdea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius pyrogalus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus pyrogalus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hurrizti-esneki berdea (Lactarius pyrogalus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikotasun-sumagarria. Lactarius generoko espezierik minenetakoa da, ahoa erre egiten du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, batzuetan eremu zirkularrekin, laster lautua eta hondoratua, gero zabaldu egiten da eta azkenik inbutu forma hartzen du, ertza biribilduta, gero makurtua, mehea, zeharrargitsua, sarritan lobulatu-uhindua. Azala hezea, baina ez likatsua, ez oso sendoa, distiratsua, gris arre-oliba kolorekoa izatetik gris-beix edo gris-okrea izatera pasatzen da.
Orriak: Itsatsiak, krema-okre kolorekoak, gaztetan estu samar, gero zabal, hainbat tamainatako orritxoekin, zahartzean esporen hautsez estaliak.
Hanka: 3 - 8 x 0,5 - 1,5 cm-koa, betea, oinarrirantz mehetua, kapelaren kolore berekoa edo pixka bat zurbilagoa, gaztetan pruinaduna, gero lehorra eta fin-fin zimurtua.
Haragia: Lehenengo sendoa, gero biguna, kotoikara, krema kolore zurbilekoa, grisaxka kapelaren azalaren azpian, usain ahula, frutaren antzekoa. Latex zuria eta ugari, oso akrea, azkar gogortzen da, pixka bat hori-oliba kolorekoa lehortzen denean, potasak berehala hori-urre kolorez koloreztatzen du.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac, lactis", esnetik dator; esneari dagokio, latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Pyrogalus epitetoa grekotik dator, sua esan nahi duen "pyr" hitzetik eta latex esan nahi duen "gala" hitzetik. Bere latexak ahoa erre egiten duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Susmagarria da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius circellatus delakoarekin, baina honen kapelak eremu zirkularrak ditu eta hainbat hostozabalen azpian ateratzen da, batez ere xarmatan (Carpinus betulus)[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, hurritzen (Corylus avellana) azpian ateratzen da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika eta Europa.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 527 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 371 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 543 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 84 or. ISBN 84-282-0865-4..