Drosofila malkodun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Drosofila malkoduna
Psathyrella lacrymabunda 20061014w.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaLacrymaria
Espeziea Lacrymaria lacrymabunda
Pat., 1887

Drosofila malkoduna (Lacrymaria lacrymabunda) Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Psathyrella lacrymabunda, Lacrymaria velutina. Psathyrella velutina, Lacrymaria vellutina.

Itxura erakargarria ez badu ere, jan daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta10 cm bitarteko diametrokoa, kolore aldakorrekoa, arre-buztin kolorekoa, arre-okrea edo okre-lehoi kolorekoa, esferikoa gaztetan eta gero ireki eta lautu egiten da, gutxi markatutako titi batekin. Azalean zuntzezko berezko estaldura bat du eta honek itxura iletsu eta belusatua ematen dio.

Orriak: Zabal, Itsatsiak, arrexka kolorekoak, esporak heltzean ilundu egiten diren tantatxo garden ugarirekin, hauek, orban sakabanatuak uzten dituzte. Bukaeran, ia beltzak, ertz argiagoarekin.

Hanka: 2 - 10 x 0,4 - 1 cm-koa, sendoa, trinkoa, barnehutsa, hauskorra, kolore zurbilekoa, gero marroi-okre zikin edo arrexka bihurtzen dena; azala oso fibriloso-pilosoa; gortina zuria, ugaria, hondarrak kapelaren ertzean uzten ditu eta oinean zuntzexkaz egindako eraztun iraunkor bat osatzen du, esporek belztuta.

Haragia: Irmoa, oso hauskorra, arrexka edo arre-lehoi kolorekoa, zehaztugabeko usaina du.[2]

Etimologia: Lacrymaria terminoa "lacrima" hitzetik dator, hau da, orriei itsatsitako malko-tanten antzeko tantak dituzten onddoak. Vellutina epitetoa latinetik dator, azalera belusatua esan nahi duen "velutinus" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko itxura onegirik ez badu ere, nahiko ona bezala kontsideratuta dago.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko Psathyrella bat dago: Psathyrella pyrotricha, espezie urria, kolore biziagoak ditu, gorri-lehoi kolorea. Psathyrella xanthocystis delakoak ere badu antza, honek kapela zimurtua du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean, sortetan, basoetako lurrean, bide bazterretan, parkeetan etab.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 386 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 336 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 185 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 268 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]