Galanperna puntadun
Galanperna puntaduna | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Macrolepiota | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Macrolepiota mastoidea Singer, 1951 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus mastoideus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Galanperna puntaduna (Macrolepiota mastoidea) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona, haragi samurra du kapelan, eta gogorra eta haritsua oinean, horregatik hanka ez da jan behar. Kontuz ibili behar da, tamaina txikiko Lepiota-rik ez da bildu behar, horietako asko toxiko hilgarriak baitira.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa, lehenik konikoa, gero kanpai formakoa, azkenean zabaldua, titi oso bereizgarri batekin, zahartzarora arte irauten duena. Marroi zurbil kolorekoa, ezkata finez apaindua.
Orriak: Zuriak, gero krema zurbilak, zahartzean ilundu egiten dira, bigunak, sabeldunak, libreak, oinera iristen ez direnak, nahiko estu.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Luzea, 12-15 cm ingurukoa, banangarria, zilindrikoa edo zertxobait meheagoa goialdean, oinarrian erraboilarekin, zuntz-duna, hutsa muinarekin, kolore okre argi jaspeatua du. Eraztun sinplea, osoa, zuria goitik eta arre argia behetik.
Haragia: Zuria, lodia, samurra kapelan, baina irmoa eta larrukara oinean. Usain atsegina du, eta urraren zapore arin bat.[2]
Etimologia: Macrolepiota grekotik dator, handia, Lepiora generoko perretxiko handia esan nahi du. Mastoidea epitetoa erdiko titiagatik du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri ona, batez ere gaztetan, oina ez da jangarria, gogorra da. Macrolepiota procera delakoaren antzeko kalitatekoa.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Macrolepiota procera delakoarekin, honek tamaina handiagoa du, ezkata lodiak kapelan, eta oinean askoz nabarmenagoa da jaspeatua. Pozoitsuekiko aldea: Lepiota helveola eta Lepiota brunneoincarnata delakoekin oso nabarmenak dira; izan ere, hauek askoz txikiagoak dira.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, baso mistoetan, soilguneetan eta mendiko zelaietan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako espezie bat da.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 253 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 353 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 324 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 33 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..