Edukira joan

Izarputz beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izarputz beltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGeastrales
FamiliaGeastraceae
GeneroaGeastrum
Espeziea Geastrum melanocephalum
BasionimoaTrichaster melanocephalus

Izarputz beltza (Geastrum melanocephalum) Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio.

Karpoforoa: 3 eta 6 cm bitarteko altuerakoa eta 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Tipula formako epigeoa, punta zorrotza erpinean, betea, gogorra, ezkatatsua, arre-gorrixka kolorekoa; lore bat moduan irekitzen da, eta batzuetan 20 cm-ko diametroa izatera iristen da.

Exoperidioa: Erradialki urratzen da, 5, 7 eta 10 petalotan batzuetan; bi geruzak osatzen dute, kanpoaldea zaila eta lehorra, 1 mm-ko lodierakoa, arrexka kolorekoa; barrualdekoa haragi zurikoa da, trinkoa, 5 mm-ko lodierakoa, adinean aurrera egin ahala, desagertu egiten da, eta kanpoko aldea bakarrik geratzen da, bihurritua eta zaila.

Endoperidioa: Oso mehea eta iheskorra da; beraz, esporak heltzen direnean, airean geratzen dira, inguruan zabalduz.

Gleba: Subglobosoa, 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, zuria, gero sepia kolorekoa, beltza esporak heltzen direnean.[2]

Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik. Melanocephalum epitetoa ere grekotik dator, beltza esan nahi duen "melanos" hitzetik eta burua esan nahi duen "cépalé" hitzetik. Esporen hauts beltzagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaila da beste Geastrum batzuekin nahastea. Besteak beste , espora askez estalitako burua duelako, beste Geastrum-ak endoperidioen barruan izaten dituzte.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, belardietan eta larreetan. Oso urria.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 685 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 504 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 559 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 609 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]