Izar gorri (onddoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izar gorri terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Izar gorri (argipena)»
Izar gorria
Clathrus archeri.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPhallales
FamiliaPhallaceae
GeneroaClathrus
Espeziea Clathrus archeri
Dring, 1980
Mikologia
Gleba icon.png 
gleba formako himenioa
No cap icon.svg 
txapelik ez
No gills icon.png 
ez dauka orririk
Olive spore print icon.png 
espora oliba-arreak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Izar gorria (Clathrus archeri) Phallaceae familiako onddo familia australiar edo neozeelandarraren parte den basidiomizetoa da, Euskal Herrian eta Europan espezie inbaditzailea, 20. mendean ikusia lehen aldiz, eta hedatzen jarraitzen duena 21. mendean.[1]

Originala da, eta izar itxurako lore gorrixka bat dela ematen du, azkenean marra beltz batzuk baino ez dira geratzen. Usain higuingarria du, baina intsektuak erakartzen ditu eta hauek esporak sakabanatzen dituzte.

Ez du inolako interesik sukaldaritzan.

Sinonimoak Anthurus archeri. (Berkeley) Fischer, Anthurus muellaritus. Kalch. E Cooke

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan aurkitu zuten lehen aldiz 1914an, Frantziako Saint-Dié-des-Vosges barrutian.[2] Susmoa da Lehen Mundu Gerran iritsi zela leku horretara, soldadu australiar edo zeelandaberritarren eta haien bazkaren zaldiei finkatutako esporen bidez, edo, besterik gabe, soldaduen botetan.

Beste teoria batek Frantziako Bordeleko inguruko artile langintzan kokatzen du bere jatorria, esporak hego hemisferiotik artiletan bidaiatu baitzezaketen[3]. Iberiar Penintsulan, berriz, 1963an aipatu zen lehenbizikoz, Gipuzkoan hain zuzen. 21. mendean hedatzen jarraitzen du, arraroa izatetik ohikoa bihurtzera igarotzen ari da[4].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore arrosa gorriztako lauzpabost garro izaten ditu. Garroek arrautza bat dute sorburu, eta arrautzaren barnealdean esporak egoten dira, masa lirdingatsu eta kirasdunean babestuta.

Udan eta udazkenean agertzen da, belar-guneetan eta haritzen azpian gehien bat[4].

Peridioa: Arrautza ia esferikoa, 2 eta 6 cm. arteko diametrokoa, goialdea lautua eta oinarrian kordoi zuri edo bioleta koloreko luze bat du, barne-egitura salatzen duten jostura-lerroak ditu. Gelatinazko geruza zuri-okrea, goialdean pitzatu egiten da hainbat norabideetan, karpoforoaren irteera errazteko.

Karpoforoa: Bolbaren barruan sartuta dagoen oin antzeko batez osatua dago, hortik abiatzen dira puntan amaitzen diren forma triangeluarreko kimu sorta bat, lore-itxuran okertuaz irekitzen direnak. Normalean 5 kimu izaten dira, 9-12 cm. luze direnak. Haragia harroa du, karpoforoaren kolorea arrosa da kanpoaldetik, eta gorri-eskarlata barrualdetik.

Gleba: Muzilaginosoa, kimuen barrua muin berde-oliba kolorekoa eta usain higuingarria duena.[5]

Izar-gorria

Etimologia: Clathrus hitza latinetik dator, eta esan nahi du, burdin hesia, giltzapetua, hesidura.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan jangarria da, baina normalean baztertu egiten da.[6]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautza fasean, Phallus impudicus eta Clathrus ruber espeziekin nahas daiteke. Garatzen denean nahastezina da.[7]

Izar-gorria eta arrautza

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perretxiko hau Australiakoa eta Hego Afrikakoa da jatorriz; Europan 1920. urtean agertu zen. Uste da herrialde hauetako soldaduek Lehen Mundu Gerran ekarri zituztela perretxiko honen esporak, beren botetan edo artilezko jantzietan. Hemen lehenengo aldiz 1968ko Tolosako lehiaketa mikologikoan ikusi zen.

Udan eta udazkenean ateratzen da pagadi eta koniferetako leku freskoetan, basoetako humusean, muinoetan, bideetan, lorategietan, etab.[8]

Banaketa eremua: Australia, Zeelanda Berria, Afrika; Europan eta Ipar Amerikako mendebaldean (Kalifornia) sartua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. Lugares de España donde han visto ‘dedos del diablo’. .
  3. (Frantsesez) nature, groupe. «L’Anthurus d’Archer, Clathrus archeri, un champignon étrange» LE BLOG DU GROUPE NATURE DE FAVERGES (Haute-Savoie) (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  4. a b «Clathrus archeri» www.errotari.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  5. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 677 or. ISBN 84-404-0530-8..
  6. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 445 or. ISBN 84-505-1806-7..
  7. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 516 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  8. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 643 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]