Onddo gaztaina
| Onddo gaztaina | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Gyroporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Gyroporus | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Gyroporus castaneus Quél., 1886 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Boletus castaneus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Onddo gaztaina (Gyroporus castaneus) Gyroporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Erraz ezagutzen da bere azalaren itxura arre eta distiratsuagatik, bai kapelan, bai oinean, batzuetan gaztaina kolorearen ia berdina.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 10 cm-ko diametrorainoko kapela, ganbila gaztetan eta laua zahartzean, azal matea eta marroi-gaztaina kolorekoa edo kanela kolore bereizgarria duena. Belusatua.
Tutuak: Motzak eta libreak; zuriak luzaroan hori-berdexkak amaieran.
Tutu libreak: Kirtenera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.
Poroak: Biribilak, txikiak eta tutuen kolorekoak.
Hanka: Kapelaren kolorekoa, batzuetan lerro eraztun itxurakoz jantzita, eta barrua laister lehizetsu bihurtzen zaio. Kapelatik oso erraz bereizten da.
Haragia: Trinkoa eta gogor samarra, airearekin urdinera aldatzen ez den zuri kolorekoa eta arrosarako joera duena, intxaur zaporekoa eta usain atseginekoa.[2]
Etimologia: Gyroporus hitza grekotik dator eta zirkulua esan nahi du, zirkulua eta poroak (póros). Poro biribilekin. Castaneus epitetoa berriz “kastanos” (bizantiarra) hitzetik dator, gaztaina esan nahi du; bere azalaren kolorea eta itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri ona. Perretxiko hau kontsumitzeko komeni da azala kentzea. Hanka ere bota egin behar da; arazo gastrointestinalak sortu ditu gutxi eginda jan denean.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boletus felleus onddoarekin, arrosa-izokin koloreko tutuekin eta zapore mingots gogorreko haragiarekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean agertzen da hareazko lurretan, hostozabaletan. Bakarka edo talde txikiak osatuz egon daiteke, batzuetan oinetatik bi edo hiru elkartuta. Ez da oso ohikoa.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Brasil, Afrika, Kanariak, Azoreak, Europa, Errusia, Turkia, Israel, Iran, Himalaiako eremua, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria, Vietnam.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 373 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 132 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 505 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 32 or. ISBN 282-0865-4..
- ↑ Gyroporus castaneus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1886. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Gyroporus
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Erdialdeko Amerikako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Afrikako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Azoreetako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Turkiako onddoak
- Israelgo onddoak
- Irango onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Ipar Koreako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Vietnamgo onddoak