Limacellopsis guttata
Limacellopsis guttata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Limacellopsis |
Espeziea | Limacellopsis guttata |
Basionimoa | Agaricus guttatus |
Limacellopsis guttata Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina prestatu aurretik, kapelako azala kentzea eta oliotan kontserbatzea gomendatzen da.
Sinonimoak: Limacella lenticularus, Agaricus guttatus, Limacella guttata.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa, subglobosoa edo koniko kamutsa, gero ganbil-kanpai itxurakoa eta, azkenik, ganbil-laua, baina beti titi zabal eta kamuts batekin, batzuetan ez da ondo bereizten erpina hondoratuta egoteagatik. Ertza leuna, inbolutua eta gero lau-inbolutua. Azala bereizgarria, glabroa, leuna, baina batzuetan zimurrekin, eguraldi hezean likatsua eta distiratsua lehorrarekin, eta erradialki pitzatua ertzean; krema koloretik txigortu argira, arrosa-haragi kolorekoa edo marroi gorrixka eta erdia ilunagoa edo tonu horixkekin.
Orriak: Estu, sabeldunak, biribilduak muturretan, libreak eta zurixkak edo krema kolorekoak.
Orro libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 6 - 15 x 1 - 2,5 cm-koak, zilindrikoa, batzuetan kurbatua edo flexuosoa, pixka bat mehetua goian eta erraboilduna oinarrian, mamitsua eta zuntz txiki zeta-antzekoz estalia; zurixka edo kapelaren kolorekoa, baina eraztunaren goialdetik orban gris arrexkaz edo berde-beltzaxkaz zikindua, tanta horixkek lehortzerakoan sortuak. Eraztun dilindaria, zabala, mintzezkoa, hauskorra, zuria eta aipatutako orban edo tantekin.
Haragia: Dentsoa, haritsua eta zurixka; irin usainekoa eta zapore melekakoa.[2]
Etimologia: Limacella terminoa "limax" hitzaren txikigarria da, eta barraskilo bare, esan nahi du: Karpoforoaren itsaskortasunagatik da. Guttata epitetoa karpoforoan agertzen diren tantengatik dela uste da.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri ona.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Limacella illinita delakoarekin, hau oso likatsua da, antzeko kolorekoa edo zertxobait zuriagoa eta eraztunik ez du agerian. Limacella glioderma espeziearekin ere bai, honek kapelan tonu marroi-gorrixkak ditu eta eraztuna kortiniformea du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Mendiko koniferoen basoetako geruza hezean hazten da eta baso mistoetan, baita hostozabaletan ere.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Brasil, Martinika.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 308 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 344 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 175 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 294 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Limacellopsis guttata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.