Ziza arre
| Ziza arre | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Tricholoma | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Tricholoma terraria P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Agaricus terreus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Ziza arrea (Tricholoma terreum) Tricholomataceae familiako onddoa da.[1] Perretxiko jangarri hau koniferoen basoetan hazten da Europa osoan barrena.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4–7 cm zabal izan ohi da eta kolore grisezko belus itxurako ehundura dauka. Ganbila da eta titi itxurako muturtxoa dauka; oro har itxura konikoa dauka.
Orriak: Eskotatuak, gaztetan zurixkak, grisaxkagoak helduaroan, nahikoa zabal, eta ertza kolore berekoa eta koskaduna.
Hanka: 3–8 cm luze da eta 1.5 cm zabal, eta ez dauka eraztunik. Ez dauka bolbarik ere.
Haragia: Kolore zurixka dauka, erraz hausten dena, eta usain atsegin leuna dauka..[2]
Etimologia:Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzte iledun kapelak. Terreum epitetoa berriz latinetik dator, lurra, lurraren kolorea, esan nahi duen “terreus” hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri ontzat hartzen da, nahiz eta espezie toxikoekin duen antzekotasunak kontu handia gomendatzen duen bilketan eta identifikazioan. Oso estimatua da Kataluinian. Hala ere, hauskorra da eta horrek azkar hondatzea dakar, kontuz jaso behar dira eta bildu eta laster kontsumitu.
Oharra: Urtetan jangarri ontzat hartu izan da, baina azken urteotan, laborategiko ikerketek espezie honetan ere rabdomiolisia eragiten duen toxinak isolatu dituzte, beraz, guztiz gomendagarria da ez kontsumitzea edo kantitate txikian eta neurrian egitea.[3]
Nahasteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pozoitsua eta handiagoa den Tricholoma pardinum espeziearekin nahas daiteke; baita jangarria den Tricholoma orirubens espeziearekin ere.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazken amaieratik otsailera arte ateratzen da, izozterik ez badago. Koniferoen azpian, pinuen orratz artean, benetako alfonbrak osatuz hazten da. Birpopulatutako pinudiak kolonizatzen ditu.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Brasil, Argentina, Groenlandia, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukaso, Turkia, Israel, Kazakhstan, Iran, Uzbekistan, Irak, Kirgizistan, India, Himalaiako eremua, Mongolia, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria eta Kenya.[4]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ziza arreak.
- Ziza arrea azpitik.
- Ziza arreak goitik.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ Tricholoma terraria: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1871. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Tricholoma
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Argentinako onddoak
- Groenlandiako onddoak
- Islandiako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Turkiako onddoak
- Israelgo onddoak
- Kazakhstango onddoak
- Irango onddoak
- Uzbekistango onddoak
- Irakeko onddoak
- Kirgizistango onddoak
- Indiako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Mongoliako onddoak
- Ipar Koreako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Kenyako onddoak