Auntz-bizar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auntz-bizarra
Igelstachelbart Nov 06.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaHericiaceae
GeneroaHericium
Espeziea Hericium erinaceus
Pers., 1797
Mikologia
Ridges icon.png 
himenio tolestua
No cap icon.svg 
txapelik ez
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Parasitic ecology icon.png 
bizkarroia da
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Auntz-bizarra (Hericium erinaceus) Hericiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ale gazteen zati mamitsua jateko ona da, baina ez biltzea gomendatzen da, espezie urria, arraroa eta ederra baita.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Biribildu samarra, 10 - 30 cm-ko zabalera eta 10 - 15 cm-ko altuera du, oinarri motza eta zabala du, zurezko substratuarekin bat egiteko. Errezeptakulu guztia adarkatu gabeko orratzez estalita dago, luze samarrak, (2 - 5 cm luze) flexuosoak, hauskorrak, zurixkak edo krema zurbilduak gaztetan eta okre-krema kolorekoak zahartzean.

Haragia: Zuria, sendoa eta elastikoa, Fruta usain atsegina du eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Erinaceus epitetoa latinetik dator, kirikino esan nahi duen "ericius" hitzetik. Kirikinoaren antza duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona gaztetan.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hericium clathroides delakoarekin, honek orratz adarkatuak ditu, desberdinak eta irregularki banatuak.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenetik negura, hostogalkorren enborretan (Quercus, Fagus, Fraxinus).[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 577 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 460 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 475 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 114 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]