Edukira joan

Zaku-astaputz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaku-astaputza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon excipuliforme
Pers., 1801
BasionimoaLycoperdon polymorphum var. excipuliforme
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Zaku-astaputza.

Zaku-astaputza (Lycoperdon excipuliforme) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Hainbat modutan ager daiteke, ziba potolo moduan edo iltze edo borra moduan aurki daiteke. Erdipurdiko jangarria gaztetan, gleba oraindik zuri dagoenean.

Sinonimoa: Calvatia excipuliformis.

Karpoforoa: 4 eta 8 (10) cm arteko diametrokoa eta (5) 7eta 15 cm arteko alturakoa. Zuria edo marroi-horixka. Oin lodi batek eusten dion esfera forma du. Zati esferikoan dago karpoforoaren zati ugalkorra, esporak sortzea eta biltegiratzea da bere helburua. Oina antzua da, helburua sostengatzea eta esporak sakabanatzen laguntzea da. Karpoforo osoak gainazal pikortsua du; gaztetan gleba zuri bat izaten du; helduaz bigunagoa egiten da eta marroi-ilun kolorea hartzen joaten da esporazko hautsa bihurtzeko, heltzearen ondorioz karpoforoa ireki egingo da eta kanpora aterako dira.[2]

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko “lupa de lupo”-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako zapaltzean. Excipuliforme epitetoa berriz latinezko “excipitus” hitzetik dator, eta pitxer forma, esan nahi du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan jateko modukoa da, gleba zuria denean.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lycoperdon perlatum astaputzarekin, honek tamaina handia hartzen duenean.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Basoetan, sarreretan, ertzetan, bideetan, koniferetan eta hostozabaletan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa, Afrika, Ekialde Ertaina eta Indiako azpikontinentea izan ezik[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 694 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 510 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 591 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 304 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]