Egur-ziza bikain
Egur-ziza bikaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Gymnopilus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Gymnopilus junonius P.D.Orton, 1960 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus junonius | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|


Egur-ziza bikaina (Gymnopilus junonius) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie honek batzuetan, aparteko neurriak hartzen ditu.
Sinonimoak: Pholiota junonia, Dryophila junonius, Pholiota spectabilis var. junonia.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 12 (15) cm. arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, batzuetan titi apur batekin; hori kolore ederrekoa edo hori-gorrixkakoa; gainazal zuntz-duna edo xerloduna, baina ezkata sendorik gabe, benetako Pholiota-tan bezala.
Orriak: Ez estu, eskotatuak, okre-hori kolore ederrekoak, edo hori bizikoak, esporak heltzen direnean marroi-azafrai kolorekoak. Igurtziz arre-gorrixka kolorea hartzen dute.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxoago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 8-12 (15) x 1-3 (4) cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz mehetua, sendoa, horia, arre-gorrixka oinarrian. Eraztuna mintzezkoa eta ondo garatua, horia, gero herdoil kolorekoa.
Haragia: Lodia, irmoa, zurixka edo horixka, igurtziz marroi kolorea hartzen du; usain atsegina du eta zapore mingotsa.[2]
Etimologia: Gymnopilus hitza, “gymn” aurrizkitik dator, biluzia esan nahi du, eta “polis” atzizkiak, txapela esan nahi du. Kapela biluziak edo burusoilak. Junonius epitetoak Saturnoren alaba Juno jainkosa erromatarra aipatzen du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pozoitsua ez den arren, bere haragia , oso mingotsa da, eta horrek janezina bihurtzen du. Mozkortu ere egiten du.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie hau, bere generoko beste batzuetatik bereizten da, bere kapela ezkatarik gabea delako, eta bere tamaina handiagatik.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren azkenean eta udazkenean. Sahats, makal eta pinuen enborretan edo adar-lodietan agertzen da, gehienetan taldeka. Nahasezina.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amerika, Europa, Afrika, Asia, Australia, Zeelanda Berria.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 438 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 248 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 360 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 113 or. ISBN 84-282-0541-X(T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Gymnopilus junonius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1960. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Gymnopilus
- Onddo ez jangarriak
- Onddo haluzinogenoak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Hondurasko onddoak
- El Salvadorko onddoak
- Brasilgo onddoak
- Txileko onddoak
- Argentinako onddoak
- Azoreetako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Turkiako onddoak
- Israelgo onddoak
- Antartikako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Indonesiako onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak