Muki-sare orriurdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muki-sare orriurdina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius delibutus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Muki-sare orriurdina (Cortinarius delibutus) Cortinariaceae familiako onddo bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, lehenengo ganbila eta gero lau-ganbila eta ertz meheekin. Azal leuna eta likatsua du eguraldi hezean, hori-urre kolorekoa, erdian tonu ilunagoak hartzen ditu.

Orriak: Itsatsiak, zabal samar, gaztetan kolore lila-urdinxka dute eta gero kanela kolorekoak.

Hanka: Zilindrikoa, baina oinarrian lodituta. Ez oso likatsua eta zurixkatik gris zurbil kolorera doana, goialdean urdinez tindatuak eta gortina zuri-horixka edo pixka bat more koloreko anuliforme batekin.

Haragia: Itxia, zurixka eta gero horixka, ez du usain nabarmenik.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Delibutus epitetoa latinetik dator, koipeztatua, hezea, esan nahi duen "delibutus" hitzetik. Onddo osoaren azalaren itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius lewisii, antzeko espeziea da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, hostozabalen eta koniferoen baso hezeetan eta lurzoru zingiratsuetan. Batez ere urkien eta pagoen azpian.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 125 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 125 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 202 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]